euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etxegiroan.com, seme-alabekin goxo-goxo entzuteko hamaika ipuin eskaintzen dituen webgunea

2011/03/17

Maria Uriarte eta Tomas Fernando ipuina grabatzeko unean (argazkia Etxegiroan.com) Umeak oheratzeko ordua guraso askorentzat haurtzaroko ilusioa berreskuratu eta ipuinen irudimenezko munduan murgiltzeko garaia izaten da. Ipuinak gurasoen ahotan entzutea maite duten haurrek gehien, baina ipuin berri batekin elkarrekin gozatzea izan daiteke beste aukera bat. Etxegiroan.com webguneko Maria Uriartek eta Tomas Fernandok aukera hori eskaintzen digute. Haurrentzako zein helduentzako euskarazko eta gaztelaniazko ipuin andana musikatu eta sarean jarri dituzte eskuragarri.

Gehiago irakurri...


Mariano Iriannik bere 'Argentinako euskaldunen historia' aurkeztuko du gaur Rauch-eko EEaren eskutik

2011/03/16

Marcekino Irianni artxiboko irudi batean (argazkia, artxibokoa, EuskalKultura.com) Buenos Aires probintzia argentinarrean, Rauch-eko 'Gure Txokoa' Euskal Etxeak gaur arratsaldez aurkeztuko du herriko Arte Plastikoen Udal Museoan Marcelino irianni irakasle euskal argentinarraren 'Argentinako Euskaldunen Historia'. Ekitaldi honekin Gure Txokoak 2011ko urteko egitaraua abiaraziko du. Bertan adineko bazkideekiko omenalditxo bat ere gauzatuko da. Euskal Etxetik dei berezi bat egin zaie Rauch-eko herritarrei ekitaldira hurbil daitezen.

Gehiago irakurri...


Abian da Euskal Film Laburren 2011ko 'Laburbira'; Londresko Euskal Etxean bukatuko da apirilaren 16an

2011/03/16

Laburbiraren aurkezpenean Topaguneko Manuel Moreno eta Asier Altuna eta Saioa Aizpurua zuzendariak (argazkia Topagunea) Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak euskarazko zinemagintza lagundu eta sustatzeko helburuarekin Laburbira Film Laburren Zirkuitoaren zortzigarren edizioa abiarazi du. Zirkuitu honen bidez euskarazko ikus-entzunezko urteko produkzioa ikusgai izango da Euskal Herriko hainbat plazatan, eta baita Diasporan ere. Izan ere, Londresko Euskal Etxeak antolatu duen emanaldiarekin itxiko da zirkuitua datorren apirilaren 16ean. Topaguneak munduko gainerako euskal etxeei ere film hauen emanaldiak antolatzeko gonbitea luzatzen die.

Gehiago irakurri...


Itapeviko EEko bost kide hiriko merkataritza eta industria elkarteko zuzendaritzan izendatu dituzte

2011/03/16

Ezkerretik eskubira Carlos Picos, Silvio Ferreira Dutra Rodrigues, Patrícia Mendizabal, Ricardo Mendizabal eta Luiz Carlos Delgado de Aguiar (argazkia LaGazeta) Sao Paulo estatuan, lan polita egiten ari da Itapeviko Eusko-Brasildar Etxea euskal kultura ezagutarazten eta zabaltzen. Orain, hiriko merkataritza eta industria elkarteak (ACITA) ahalegin hori aitortu dio, euskal etxeko bost kide bere zuzendaritza batzorderako hautatuz. "Oso garrantzitsuak izango dira izendapen hauek, hemendik aurrera gure komunitateko ekonomi elkarte nagusiaren babesa izango dugulako gure proiektuak aurrera ateratzeko", azaldu dio EEko presidente Oskar Goitiak EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Igandera arte, "Euskaldunak eta Pazifikoa" erakusketa zabalik Donostiako Untzi Museoan

2011/03/16

Azken astea du Donostiako Untzi Museoko "Euskaldunak eta Pazifikoa" erakusketak, igandera arte, gainera, sarrera doanik izango duela Azken astea du Donostian "Euskaldunak eta Pazifikoa, Urdanetaren omenez" erakusketak. Datorren igandera arte egongo da zabalik kai donostiarreko Untzi Museoan, azkeneko aste honetan gainera sarrera libre izango duela. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baitango itsas museo honek hilabetez itxiko ditu ateak ondoren, hurrengo erakusketa, "Baleazaleak" izenekoa, balearen ehizaren historia eta orainari buruzkoa, euskaldunen partaidetza ere bertan, apirilaren erdialdean zabaltzekotan.

Gehiago irakurri...


Trenque Lauquengo 'Euskal Sustraiak' Euskal Etxeak Pellegrini herriko Gizataldeen Jaian hartu zuen parte

2011/03/16

Trenque Lauquengo 'Euskal Sustraiak' Euskal Etxeko kideak Pellegriniko Gizataldeen Jaian (argazkia EE) Martxoaren 5ean eta udaldiari amaiera alai bat emateko Gizataldeen Jaia ospatu zen Buenos Aires probintziako Pellegrini herrian. Inguruko hiri askotatik bidaiatu ziren kolektibitateetako ordezkariak Argentinako hiriburutik bostehun bat kilometrora dagoen herri honetara. Egun osoan zehar, dantza eta musika ikuskizunak aurkeztu ziren udaleko anfiteatroan; standetan, berriz, janari eta edari tipikoak dastatu ziren. Trenque Lauquengo 'Euskal Sustraiak'eko kideak partaide izan ziren, Euskal Herriko kultura eta ohiturak ezagutaraztea xede.

Gehiago irakurri...


Emakumeen Egunean, Buenos Aires Probintziak Toki Eder Euskal Etxeko Maria Angeles Oñederra saritu du

2011/03/15

Emakumeen Egunean, Maria Angeles Oñederrak diploma eta arrosa bat jaso ditu Joan den martxoaren 11ean eta Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Buenos Aireseko Etxeak probintziako barruti guztietako emakumeen ordezkariak saritu ditu. Omenaldiaren protagonisten artean eta Jose C. Pazeko berrehun eta berrogeita hamar mila emakumeen izenean, 'Toki Eder' Euskal Etxeko lehendakaria den Maria Angeles Oñederrak jaso zuen probintziako agintariek eskainitako ohorea. Ospakizuna Callao Etorbidean dagoen Buenos Aireseko Etxean gauzatu zen eta Oñederrarekin batera ehun emakumetik jaso zuten ohorea.

Gehiago irakurri...


'Euskal Herria hortik harat' filmak harrera ona izan du Quebeceko EEan; ostiralean berriz izango da ikusgai

2011/03/15

'Euskal Herria hortik hara' dokumentalaren emanaldiak Quebec-eko euskaldunen jakinmina piztu zuen (argazkia QuebecEE) Quebeceko Euskaldunak elkartean 'Euskal Herria hortik harat', Amerikako euskal diasporari buruzko dokumentala, izan zen ikusgai joan den ostiralean. Harrera hain izan zen ona, ostiral honetan beste saio berri bat egingo dutela. Lanez lepo dihardute egunotan quebectar elkartean, eta datorren martxoaren 20ean Aberri Eguneko jaia egingo dute. Gainera, irailerako 15. urteurreneko ospakizunak ari dira prestatzen, Euskal Herritik etorritako musikariekin eta hamaika ezusterekin.

Gehiago irakurri...


Arrakastatsu suertatu zen Joseba Etxarrik Caracasko Eusko Etxean euskal diasporaz eman hitzaldia

2011/03/15

Carlos Otaño bertaratutakoei zuzentzen (argazkia EuskalKultura.com) Hitzaldia eman zuen joan den igandean EuskalKultura.com-eko zuzendari Joseba Etxarrik Caracasko Eusko Etxean. Venezuelako hiriburuko euskal etxeko hitzaldi-aretoak hiru belaunalditako euskal venezuelarrak bildu zituen Europatik etorritako kazetariaren hitzak entzuteko eta munduko zein Venezuela bertako euskal irudiak ikusteko, ikusentzunezko hitzaldia izan baitzen eskainitakoa. Carlos Otaño Eusko Etxea-ko lehendakariak aurkezturik, Etxarrik, besteak beste, Venezuelako euskaldunek eta Eusko Etxeak berak frankismoaren urte ilunetan bertatik irmo eta indartsu munduratu zuten euskal argi distiratsu eta erreferentziala ekarri zuen gogora.

Gehiago irakurri...


AT! ikuskizunak munduratzeko prest dagoen euskal sorkuntza aurkeztuko du bihar Arriaga Antzokian

2011/03/14

50 bat aktore, dantzari eta musikari aritu dira egunotan ikuskizuna prestatzen (argazkia AgerreTeatroa) Etxepare Euskal Institutuaren 'izpiritua eta filosofia' biltzen omen ditu bihar arratsaldean Bilboko Arriaga antzokian aurkeztuko den AT! ikuskizunak, erakundearen arduradunen esanetan. Euskal kultura munduan ezagutaraztea eta zabaltzea da institutuaren helburua, eta bide horretan puntako euskal idazle, aktore, musikari eta dantzariek talde-lanean sorturiko ikuskizun hau erabiliko du Etxeparek bere burua euskal gizartearen aurrean aurkezteko. "Euskal sortzaileak batzeko gogotik" sortu da AT!, Etxepareko zuzendari Aizpea Goenagak azaldu duenez, "kohesio eta batasun hori mundura ateratzeko" bidea dela gehituz.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia