2011/04/11

Ez dira oraindik pare bat urte EuskalKultura.com-eko orrialdeotan Diasporako familia zabalaren poza iragartzen genuela Argentinako bere kideetako bi, Mariangeles-ek (Chacoko Euskal Etxekoa) eta Maurok (Arrecifesko EEkoa) elkar euskal ekintzetan ezagutu eta denborarekin maiteminduta bizi berri bat amankomunean hastea erabaki zutelako. Euren berria gure berri egiten zuten, eta guztion poztu eta bihotzez agiantza onenak eskaini genizkien. Ixtorioak aurrera darrai, berriz idatzi baitigute, oraingoan euren poz itzela adierazteko, lehenengo alaba munduratu baitute. Ongi etorri Amaia Jazmin tipiari, eta zorion bero-beroak guraso eta bi familiei!
Gehiago irakurri...
2011/04/11
Gipuzkoako Zerain herrian jaioa zen Euskal Herritik atera zen Jose Maria Telleria. Beste hainbat euskaldunek hartutako bideari jarraituz, jaioterria utzi zion Jose Mariak leku berri batean bizitza berri batekin hasteko. Eta leku hori Argentinako Lucas Gonzalez herria izan zen. Entre Rios probintziako herrixka hartan, eta Francisca Zavala emaztearekin, hamabi seme-alaba izan zituen gazte zeraindarrak. Jose Maria Telleriaren ondorengoak Argentinan zehar daude sakabanaturik gaur. Distantziak gaindituz, Telleria familiaren I. topaketa egin zen joan den martxoaren 25ean Lucas Gonzalez-en. Victoriako Haritz Euskal Etxeko lehendakaria den Fabian Zorzabal-ek eta Zulema Urcola idazkariak ere hartu zuten parte elkarretaratzean.
Gehiago irakurri...
2011/04/11

Urtebete joan da Buenos Aires probintzia argentinarreko Olavarrian bertako euskal jatorridun talde batek herriko 'Gure Etxe Maitea' Euskal Etxea berreskuratzen hasi eta inguruko euskal ekimenak atzera suspertzen eta indartzen hasi zirenetik. Urtemuga behar bezalako ospagai hartu dute, elkarteko Maria Susana Mendizabal eta Antonio Asteasuain, hurrenez-hurren lehendakari eta lehendakariorde diren bi herritarrek EuskalKultura.com-i adierazi diotenez. Aurrerapenak pixkanaka doaz nabarmentzen eta besteak beste, urte honetan EEaren egoitza berreskuratu dute. Ekintzak ere ugari egin dituzte. Hona azken asteotakoen berri.
Gehiago irakurri...
2011/04/08

Apurka apurka gauzak aurrea doaz 2011ko Argentinako Euskal Aste Nazionalari dagokionez. Jakina denez, aurtengo edizioa Buenos Aires Probintzia hegoaldeko Necochea kostaldeko hirian egingo da, eta antolaketa lanetan dabil buru-belarri bertako Euzko Etxea euskal etxea, elkarteko eta antolaketa-batzordeko buru Felipe Muguerza delarik. Ohi bezala, euskal elkarretaratze handi horretako egun nagusiak ostirala, larunbata eta igandea izango dira, baina egitaraua azaroaren 7tik 13a bitartean garatuko da, astelehenetik igandera, kultura, kirolak, musika, dantza, artea eta jai giroko ekimen ugari bilduz.
Gehiago irakurri...
2011/04/08

Joan den asteburuan gauzatu zuen Buenos Aires probintzia argentinarreko Junin herriko 'Arbola Bat' Euskal Etxeak bere Ohiko Batzar Nagusia. Bestelako gaien artean bildutakoek elkarteko buruzagi karguak berritzeko zereginari ekin zioten, Zuzendaritza Batzorde berria hautatuz eta bertako lehendakari Jorge Girolami Armendariz izendatuz. Berarekin batera arituko dira agintealdi hasi berrian Rosario Sosa, lehenengo lehendakriorde; Hugo Andiazabal, bigarren lehendakariorde; Andres Sarobe, idazkari; Pedro Armendariz, idazkariorde; Rolando Dupuy, diruzain; eta Juana Alicia Berterreix, diruzainorde.
Gehiago irakurri...
2011/04/08

Ipar Kaliforniako 'Iparreko Ibarra' euskal etxe estatubatuarra 16-18 urte bitarteko neska-mutilentzako 'Udaleku' berri bat ari da prestatzen ekainerako. Udaleku berezia izango da, izan ere, gazteek euskal gastronomiaren sekretuak praktikatu eta ikasi baitituzte bertan. Antolatzaileen asmoa, NABOren Udaleku arruntean adina gainditzeagatik parte hartu ezin duten gazteei berriz ere elkartzeko eta euskal kulturaren arlo honetan sakontzeko aukera ematea da. Goizez sukalde kontuak, eta arratsaldetan naturaz gozatu eta kirola egingo dute gazteek. Adin tarte honetan zaude eta parte hartu nahi al duzu? Adi, bada! Izena emateko epea datorren igandean bukatuko da.
Gehiago irakurri...
2011/04/08

Iaz Erromako bostgarren mailako ikasle talde batek (9-10 urte bitartekoak) hainbat poesia idatzi eta euskaratu ostean grabatu egin zituen Euskanta egitasmoaren barruan. Associazione Culturale Euskara Euskal Etxeak eta UPTER Unibertsitate Popularrak sustatu zuten ekintza honek 'Eromako zubia' izeneko CDa eman zuen fruitu. Orain sarean jarri dituzte abestiak, jaisteko moduan, nahi duenak entzun eta goza ditzan. Euskara eta haur italiarren sormena eta irudimena uztartu zituen esperientzia jolasgarri eta berezi hura zuzenean ezagutzeko aukera ezinhobea.
Gehiago irakurri...
2011/04/07

Ken Zazpi euskal musika talde ezaguna Irlanda eta Ingalaterran izango da apirilaren 17tik 26ra bitartean, kontzertu bira bat eginez. Lehen emanaldia Dublinen egingo dute bizkaitarrek, apirilaren 19an. Ondoren Derry-n, Belfast-en, Liverpool-en eta Londresen izango dira. Londresko kontzertua London Basque Society Euskal Elkartearen Aberri Eguneko jaiaren barruan egingo dute. Ken Zazpik bere azken lana, 'Ortzemugak begietan' (2010), aurkeztuko du besteak beste.
Gehiago irakurri...
2011/04/07

XIX. mende bukaeran Gral. Las Heras-era heldu zen lehenengo Echegaray artzain ibili zen hainbat urtetan eta esne ekoizpenean gero. Baina euskaldunek betidanik izan duten burdinarekin lan egiteko zaletasun hori ere bazuen Nafarroako Azkarate herrian jaioa zen mutil harek eta herritarren oinarrizko beharrak betetzeko errementeria txiki bat muntatu zuen bere esnetegiaren ondoan. Denbora aurrera joan zen eta burdingintzan aritzeko joera belaunaldiz belaunaldi pasatu da Echegaray familian. Gaur egun 'Eraikuntza Sutegi' (sic) metalgintza enpresak 26 herrialdetara esportatzen ditu hazi-tratamendurako makinak eta ikurrina aukeratu du identifikagarri.
Gehiago irakurri...
2011/04/07

Argentinako euskal elkarteak biltzen dituen FEVA federazioak aditzera eman berria du 2011 ikasturtean euskal etxe argentinarrek euren kultur programak osatzeko federazioari eskatu ahal izango dizkioten hitzaldi eta hizlarien izen zerrenda. Dauden baliabideak ahalik eta ongien baliatzearren, gai eta interes antzekoak dituzten euskal etxeak eskualdeka biltzea eta eskabideak elkarrekin egitea galdegiten da. Edonola ere, euskal etxeak dira gaiak eta hitzaldiak erabakitzen dituztenak, FEVAk garraio gastuak bere gain harturik eta euskal etxeek hizlariaren ostatua eta hitzaldiak eragin ditzakeen tokiko gainerako gastuak. Aurtengo eskaintza 37 gai dira, 17 hizlarik emanak.
Gehiago irakurri...