2011/07/21

Euskal Herrian egindako bere "Txinga eramatea" argazkiak, 2011 Prix de la Photographie lehiaketa frantziar ospetsuan saria eskuratu du, Kirol Amateurra kategorian. Argazkiaren egilea Jose Antonio Alcayaga III gazte euskal estatubatuarra da. Alcayaga New Yorkeko Euskal Etxeko kidea da eta 2008an Euskal Herrian euskara ikasten ari zela atera zuen argazkia, Hendaiako frontoi batean. "Irudiak niretzako pertseberantzia, indarra eta
erresistentzia irudikatzen ditu", azaldu dio gazteak EuskalKultura.com-i.
Gehiago irakurri...
2011/07/21

Argentinatik eta Venezuelatik heldu zaigu San Fermin jaien argazki eta kronika sorta berri bat. Euskal etxe batzuek asteburu osoko jaialdia egin dute, Argentinako La Platako Euzko Etxeak bezala; beste batzuk, aldiz, egun bakar bateko ekitaldia, bazkari edo afaria, Arrecifeseko Euskal Etxea, kasu. Baina denek umorea eta ondo pasatzeko gogoa partekatu dute. Eta sanferminetako izpiritua nagusi izan zen baita ere Venezuelako Valencian, euskal etxeak atera zituen bigantxen aurrean jarri baitziren makina bat bazkide eta lagun.
Gehiago irakurri...
2011/07/20

Itapeviko Euskal Etxe gaztea azken urte hauetan Sao Paulo estatuan dagoen hiri honetako gizarte eta kultur agendaren parte bihurtu da, eta Itapeviko Udalak egun berezi bat eskaini nahi izan die euskaldunei, euren ekarpena eskertzeko. Horrela, iragan uztailaren 12an ospatu da lehen aldiz Itapeviko "Dia dos Bascos" edo Euskaldunen Eguna, hiriko Diputatuen Ganberan egindako ekitaldiarekin. Bertara bildu ziren euskal etxeko agintariak eta bazkideak eta baita herritar ugari ere.
Gehiago irakurri...
2011/07/20

Urte osoko ekitaldi-egitaraua eratu dute Chascomuseko euskaldunek euren euskal etxearen 20. urtebetetzea ospatzeko. Azken hilabeteotan, gaztetxoei zuzendutako udalekua eta komunitate osoari begirako hitzaldiak gauzatu dituzte Buenos Aires probintziako hiri honetako euskal etxea antolatzaile. Ospakizun ekitaldiekin jarraitzeko, uztailaren 9an urteurren afari nagusia egin zuten herriko Fortin-ean. Euskal-argentinar komunitateko hainbat ordezkari lagun izan zuten chascomustarrek garrantzi handiko zeremonia horretan, tartean FEVAko lehendakariorde Arantxa Anitua; Cañuelaseko zuzendaritza batzordekide eta dantzariak; eta La Platako Euzko Etxea, Mar del Platako Denak Bat, Necocheako Euzko Etxea, Suipachako Gure Txokoa, Buenos Aireseko Laurak Bat eta Iparraldeko Euskal Etxea-ko ordezkariak.
Gehiago irakurri...
2011/07/20

Urtero bezala Diasporako euskal etxeek bat egin dute hil honetan Euskal Herriko jai entzutetsuenetakoak diren San Ferminekin. Festa honek zale sutsuak ditu eta munduan zehar, asko dira santu nafarraren eguna ospatzen dutenak. Zeresanik ez noski, munduko nafar etxeetan. Mexikotik Sydneyra, Mar del Platatik igarota, hona bildu ditugu azken bi asteetan zehar egin diren ekitaldietako irudi batzuk. Eta baita ere Londresko Euskal Etxeak egin zuen "entzierro" bitxiaren lekukotasun.
Gehiago irakurri...
2011/07/19

Etxepare Euskal Institutuak 'Excellence in Basque Studies' izeneko ikastaroa egin zuen iragan ostegun eta ostiralean EHUren Udako Ikastaroetan. Mintegiak 120 bat lagun bildu zituen Donostiako Miramar Jauregira, Mari Jose Olaziregi Etxepare Institutuaren Euskararen Hedapenerako zuzendariak EuskalKultura.com-i azaldu dionez: saioak hasi eta jendeak matrikulatzen jarraitzen omen zuen. Bi egunen buruan, bertara bildutakoek argi zuten, euskaraz gain, irakurleek euskal kultura eguneratua irakatsi behar dutela: "Gaur egun puri-purian dauden gaiak jorratu behar dituzte ikastaroetan", dio Olaziregik. Datorren urtean edizio berria egingo da.
Gehiago irakurri...
2011/07/19

Euskal immigrazioa izan da Mirta Gorga soziologoak Jose C. Pazeko euskal etxe argentinarrean eskainitako hitzaldiaren gaia. Adituaren aurkezpenak Toki Eder-eko kide eta lagunen jakin-mina piztu zuen eta hitzaldia bukatuta publikoa bere eskarmentu eta istorioak kontatzera animatu zen. Ekintza, Jose C. Paz-eko Euskal Etxearen aurtengo kultur egitarauaren baitan gauzatu da eta programa berean Mikel Ezkerro eta Mariana Fernandez Castelliren eskutik, euskal kulturari buruzko beste bi mintzaldi egingo dira uztailaren 30ean eta abuztuaren 20an. Toki Eder-eko batzordeak komunitate osoari luzatzen dio hitzordu hauetan parte hartzeko gonbitea.
Gehiago irakurri...
2011/07/19

Las Flores herriko Euskal Etxeak, Loretako Euskaldunak elkarteak, zuzendaritza batzordea berritu du eta Graciana Goicoechandia bazkidea aukeratu du berriz ere presidente karguan. Bere taldea Luisa Andraca presidenteordeak eta Liliana Arredondo idazkariak osatzen dute, besteak beste. Egin dituen azken ekimenen berri ere eman du euskal elkarteak: batetik, Karmengo Amaren egunean, uztailaren 16ean, postua jarri zuen herriko plazan egin zen merkatuan, eta bestetik, elkarteak egin duen 'Curso de Moldería Industrial y Familiar Textil' ikastaroaren itxieran diplomak eman zizkien ikasleei.
Gehiago irakurri...
2011/07/18

Odolean darama. Rosarioko Itziar Aguirre sukaldaria Zazpirak Bat Euskal Etxeko jatetxearen buru da, Ainhoa ahizparekin eta Arantza amarekin batera; Mikel eta Xabier nebak Buenos Aireseko Laurak Bateko jatetxean aritu ziren. Ama familiako antzindaria izan zen bai gastronomia eta baita telebista kontuetan ere. Itziarrek biziki maite du euskal sukaldaritza eta Argentinako euskal etxeetan tailerrak emandakoa da. Telebistan ere aritzen da sarri eta bere errezeta asko sarean aurki daitezke: bere webgunean, eta telebistako 'R20 Informativo Gastronómico' eta 'Justo a tiempo' saioen bideo hauetan.
Gehiago irakurri...
2011/07/18

Eurovision alternatiboa esaten diote Liet International jaialdiari; izan ere, hizkuntza gutxitu edo minorizatuetan abesten duten europar taldeek parte hartzen dute bertan. Aurtengoa zortzigarren edizioa izango du, eta momentuz aukeratu dituzten finalisten artean Siroka talde bizkaitarra dago. Datorren azaroaren 19an egingo da jaialdia, Italiako Udine hirian, eta finalistek euskaraz, udmurteraz, vepsiaeraz, eskoziar gaeleraz eta irlandar gaeleraz ariko dira, besteak beste.
Gehiago irakurri...