euskal diaspora eta kultura
2016/06/15
Bizkaiko Foru Aldundiak "Bizkaitar Argia-Ilustre de Bizkaia" saria eman dio aurten Radio Euskadiri, bere sorreraren 70 urteak ospatuz, eta ekitaldian frankismo garaian irratia bizirik mantendu zuten euskal-venezuelarren ekarpena azpimarratu zuten. Jazoera berri buletinak artikulu sorta ederrarekin ekarri du gogora "La Txalupa" haren abentura: "Miterrandek Baionako Radio Euzkadi itxi zuenean, inork ezin zuen amestu irrati klandestino batek Caribetik egunean hiru aldiz euskaraz eta gaztelaniaz ordu erdiko saioa egingo zuenik".
2016/06/15
16 urterekin joan zen Argentinara eta 80 urte betetzen ditu aste honetan. Data biribila ospatzeko, lagunentzako bazkari bat antolatu du jaioterrian, Abadiñoko Mendiolan. Bere asmo hori jakin bezain laster, Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeko 'Miercolinos' lagunarteko bere lagunek Euskal Herrira bidaiatu eta eguna lagunarekin ospatzea erabaki zuten. Bazkaria datorren igandean da eta, urtebetetzea ospatuta, turismo apur bat egingo dute euskal-rosariotarrek Euskal Herrian zehar.
2016/06/14
Berri onak dakartzagu Santa Fe probintziako Euskel Biotza Euskal Etxeak. Alde batetik, hiriak antolatutako garrantzi handiko bi ekitalditan hartu du parte euskal gizataldearen ordezkari; eta bestetik, bere egoera juridikoa ofizialduta, FEVAn sartzeko eskabide eta paperak bideratu ditu. Egunotan ere, San Inazio egunari begira, jai horren antolaketa lanetan ari dira roldandarrak. Hauteskundeak maiatzaren 28an eginik, Sebastian Ignacio Martin da elkarteko lehendakaria.
2016/06/14
Beste behin ere, euskal sukaldaritzak leku oso berezia lortu du "Restaurant" aldizkariak urtero egiten duen munduko 50 jatetxe onenen zerrendan. Aurten, bi jatetxe euskaldun ageri dira munduko 10 onenen artean: Adurizen Mugaritz (7. postuan) eta Victor Arguinzoniz-en Etxeberri Erretegia (10. postura igo da aurten). Jarraian datoz Eneko Atxaren Azurmendi (19.tik 16. postura igo da) eta Arzak, 21.postuan.
2016/06/14
Buenos Airesko Juan de Garay Fundazio euskal argentinarra eta Euskal Herriko Bask in Motion turismo agentzia hernaniarra talde-bidaia ari dira antolatzen elkarrekin. Taldea urriaren 2an aterako da Argentinatik eta bi aste igaroko ditu Euskal Herrian "bertako bazter politenak ezagutzen". Lekua erreserbatzeko 643 euroko aurrerapena egin behar dute interesatuek ekainaren 16aren, aste honetako ostegunaren, aurretik. Prezio hau tokia erreserbatzen duten lehenengo 14 pertsonentzat izango da.
2016/06/13
Asteazken honetan Magdalena Mignaburuk eta Josu Legarretak "Somos vasco-argentinos" liburua aurkeztuko dute Baionako Euskal Museoan. Urazandi bildumaren barruan argitaratu da lana eta bertan egileek Argentinako euskal komunitatearen lana aztertu dute, herrialde honetan egin diren Euskal Batzarren historia bilduz.
2016/06/13
Ekimena Bizkaiko Foru Aldundiak, Bizkaia Talent-en bidez, kanpoan dauden kualifikazio altuko ikertzaile eta profesionalak erakarri eta atzera lotzeko networking profesional zerbitzuaren baitan kokatzen da. Orain arte 340 bat profesional eta 37 enpresa izan dira partaide Be Basque Talent Conferences delakoetan, Bizkaia:talent-ek Munich, Bartzelona, Stuttgart, Hannover, Tolosa, Amsterdam edo Dublin bezalako hirietan antolatuak.
2016/06/13
Diasporari zinez lotutako Arantzazu Amezaga Iribarrenek (Buenos Aires, 1943) Lizarran jaso zuen 2016ko Manuel Irujo saria. 2001etik herri nafar honetan egoitza duen Irujo Etxeak ematen duen sari hau joan den ostegunean hasi zen herriko Santiago Plazan --Irujo familiaren etxe aurrean-- dantzaturiko ohorezko Aurreskuarekin eta ekitaldia, segidan, Montejurrako Partzuergoko hitzaldi-aretora pasatu zen, jendez mukurru. Ruben Usuaren Noticias de Navarrako kronika laburbildu dugu hona.
2016/06/13
HABE Institutuak sustatzen duen Euskara Munduan programaren ikastaro trinkoaren egoitza Mendozako Denak Bat Euskal Etxea izango da aurten, lehenengo aldiz. Kurtsoa uztailaren 16tik 23ra izango da, eta horren ondotik, 23an eta 24an, irakasleei begirako Pedagogi Jardunaldiak egingo dira. Bi aktibitateak, Denak Bat-en instalazioetan, Mendoza erdigunean.
2016/06/10
Iragan asteburuan euskal kulturaren topaguna bihurtu zen Dalston auzoko The Hive kultur gunea, BaskFest jaialdiari esker. Londresko euskal sortzaileek antolatuta, jaialdi honek bisitarien esku eskura jarri zuen bertan parte hartu zuten artisten lana, perfomance, dantza erakustaldi eta hainbat kontzertuei esker.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus