euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Vasca’ pintxo taberna berria: euskal sukaldaritzaz gozatzeko aukera berri bat Uruguaiko hiriburuan

2016/06/21

‘Vasca’ pintxo taberna barruan eta kanpoan

‘Vasca’ taberna Montevideoko Punta Carretas auzoan dago kokatuta, 60 pertsonarentzako lekua dauka eta menuko berezitasunak tortila patata, muskuilu kroketak eta azpizuna euskal erara dira. Honekin batera, proposamen begetarianoak ere eskaintzen ditu euskal eta Uruguaiko sukaldaritzak nahastea helburu duen jatetxe berriak.

Gehiago irakurri...


Emanaldi bizi eta alaiak eman zituen Madrilen Leioako Doniene Abesbatzak, bertako euskal etxeak gonbidatuta

2016/06/20

Leioako Doniene Abesbatza (argazkia Doniene)

Madrilen izan da asteburuan Doniene Abesbatza eta bi kantaldi eskaini ditu San Inazioa elizan, Madrilgo Euskal Etxeak gonbidatuta. Emanaldiotan, Leioako koralak bere errepertorio zabala erakutsi du, entzuleen gozamenerako: elizako abestiak, euskal kantu herrikoiak, opera, zarzuela eta baita munduko musika ere, txalo zaparrada jasoaz.

Gehiago irakurri...


Iraia Elias aktorea: “Diaspora indartsua da eta ederra litzateke Euskal Herriarekiko saretzeak lantzea”

2016/06/20

Iraia Elias, La Platako Pasaje Dardo Rocha Kultur Gunean

Martxoan iritsi zen Iraia Elias aktore zarauztarra Buenos Airesera bertako eskola batean Lecoq Antzerki Metodologian trebatzeko. Asier Altunaren “Amama” pelikularen protagonista iritsi bezain laster jarri zen kontaktuan euskal diasporarekin eta euskal etxeek gonbidaturik filmaren zenbait emanalditara bertaratu zen, publikoarekin solastu eta harremantzeko. EuskalKultura.com-ekin hizketan, euskal diaspora argentinarra nola ikusten duen kontatu digu akotore gazteak.

Gehiago irakurri...


Isidro Legarretaren heriotzaren oihartzuna: Argentinako euskaldunen eta euskal etxeen izen historikoa

2016/06/20

isidro Legarreta duela urte t'erdi Eusko Jaurlaritzaren oroigarria jasotzen La Platako Euskal Aste Nazionalean Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkariarengandik, Asier Vallejo Diasporarako zuzendaria txaloka (argazkia EuskalKultura.com)

Joan den ostegunean, ekainaren 16an, 91 zituela hil da Isidro Legarreta eta bere heriotzak oihartzun zabala izan du, Argentinan bereziki, lan handia egindako pertsona baitzen, Hernanitik argentinaratuta finkaleku izan zuen Tandil-en eta baita herrialde osoan ere. Euskal Herrian ere, Eusko Jaurlaritzaren laguntzaile, sostengu- eta aholku-emaile izan zen beti, frankismopean zein ondoren, Tandildik eta Argentinatik euskal instituzioen, euskal kulturaren eta euskal gizataldearen zerbitzuko.

Gehiago irakurri...


Gatibu taldeak Ameriketan bira egingo du: NY, Mexiko, San Francisco, Los Angeles eta Washington-en izango dira, besteak beste

2016/06/17

Gatibu taldearen AEB eta Mexikoko biraren afitxa

Datorren larunbatean Gatibu taldea Ameriketara abiatuko da, Estatu Batuetan eta Mexikon kontzertu bira bat egiteko. Taldeak kontzertuak iragarri ditu NY, Mexiko, San Frantzisko, Chino (LA) eta Washington-en, azken honetan Smithsonian Folklife Festival jaialdi handiaren barruan. Horrez gain, taldeak EuskalKultura.com-i aurreratu dio kontzertu gehiago egongo direla eta Kaliforniako Visalia herrian eta Mexikoko Tijuanan ere izango direla.

Gehiago irakurri...


Sam Snodgrass, euskal misiolari ebanjelikoa: "Esango nuke euskaldunak ez direla gaur egun oso jainkozale handiak"

2016/06/17

Oklahomako Tulsan jaioa, Sam Snodgrass-ek 57 urte dauzka. Euskara ederto egiten du, EGAduna da, eta fede ebanjelikoari emana bizi da Idahon, euskal komunitateko partaide (argazkia EuskalKultura.com)

17. mendean AEBetara iritsitako eskoziarren ondorengo, bizitzak --"Jainkoak" dio berak-- Euskal Herrian finkatzera eraman zuen, emazte eta hiru haur txikirekin. Gipuzkoako Anoetan zazpi urte egin eta gero, 2001ean Ameriketara itzulirik Boisen finkatu zen, euskaldun artean. Misiolari ebanjelikoa da, euskaldun eta euskaltzalea.

Gehiago irakurri...


FEVAko lehendakari Hugo Andiazabalek bat egin du Jose C. Pazeko Toki Eder Euskal Etxerekin haren 20. urteurrenean

2016/06/17

Jose C. Pazeko Toki Eder Euskal Etxearen urteurren jaia ekainaren 12an izan zen

Inguruko euskal etxeetako ordezkariak ez ezik, FEVAko lehendakari Hugo Andiazabal ere bertaratu zen 20. urteurreneko jaian parte hartzeko. Bazkarian paella erraldoi ederrez gozatu ahal izan zuten bildutako 150 gonbidatuek eta bazkalostean erromeria “lehertu” zen, zuzeneko musikarekin. “Festa ederra izan da, ohi dugun euskal giro goxoa sortuta denon artean”, laburbildu dio pozik Toki Eder-ko lehendakari Maria Angeles Oñederrak EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Euskal Jai handia egingo da Parisen asteburu honetan, "Paris-Basque 2016" izenarekin

2016/06/16

Aurtengo "Paris-Basque" azokaren afitxa

Asteburu honetan Pariseko Txikito de Kanbo frontoiak euskal festa handi bat hartuko du, "Paris-Basque" topaketari esker. Egitaraua zabala da eta oso anitza: badira euskal dantzak, euskal gastronomia erakustaldiak, musika, herri kirolak, pilota partidak, errgubia etxeko txikientzat eta futbola ere, telebista bidez Eurokopako partiduak jarraitzeko aukera emango dutelako.

Gehiago irakurri...


Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzan arituko diren lau bekadunak ebatzi ditu Eusko Jaurlaritzak

2016/06/16

Ebazpena Ekainaren 14ko EHAA buletin ofizialean

Ekainaren 14ko EHAA buletin ofizialak eman ditu argitara datorren urtebetean Eusko Jaurlaritzaren Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzan arituko diren lau bekadunen izenak. Pertsona hauetatik bi Zuzendaritza horrek Gasteizen dauzkan bulegoetan arituko dira, eta bi, berriz, Ameriketan, Eusko Jaurlaritzaren Ordezkaritzen barnean, Argentinan eta Estatu Batuetan hain zuzen. Bekadunek gaur osteguna ekingo diote bekari

Gehiago irakurri...


Paella lehiaketa, zinema, musa, aberri jaia, 72. urteurrena, dantza, hitzaldia eta bozkak La Platako Euzko Etxean

2016/06/16

La Platako Euzko Etxeak antolatutako Paella Lehiaketaren 4. edizioko irabazleak

Ekainaren 10ean egin da La Platako Euzko Etxearen paella lehiaketa famatuaren laugarren edizioa eta zortzi izan dira talde partaideak. Lehenengo saria etxeko dantzari helduek bereganatu eta bigarrena, bi taldek konpartitu dute: Etxeko kirolariek eta Casal de Catalunya-ko kideen taldeak. Hainbat ekimen garatuta, hilabete lanpetu samarra ibili dute La Platako Euzko Etxekoek: Gaurko, ‘Begiradak’ filma ikustera gonbidatzen dute, maiatzean egindako ekintzen berri ematen dutela.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia