euskal diaspora eta kultura

2016/11/21
Bihar amaitzen da parte hartzeko epea. Hauek dira azaroko sariak: bisita gidatua eta pintxo-saioa Donostian; Joseba Etxarriren "Euskaldunen Amerika" liburua; Kalakan-en "Elementuak" CDa; "Mahai inguruko kantuak II" CDa; "Euskaraz bizi nahi dut" sortako ohar liburu bat; eta Mari Jose Olaziregiren "Basque Literary History" liburua. Parte Eman izena gaur bertan!
2016/11/18
Erromako Associazione Culturale Euskara elkarteak Euskal Zinema Zikloa jarriko du abian gaur, "Lasa eta Zabala" luzemetraiaren emanaldiarekin. Hilaren 25ean "Loreak" filma izango da ikusgai berriz ere, ikusleek eskatuta, 2015ean Euskal Astean aurkeztu zenean izan zuen arrakasta eta gero. Azkenik, azaroaren 26an amaituko da zikloa, Laburbira jaialdi ibiltariaren euskarazko laburmetraiekin.
2016/11/18
Asteburu ederra pasa zuten orain astebete Necocheara bertaratu ziren lagunak… alabaina igande arratsaldea ‘azken agurren' momentua izan zen, etxera bueltatzeko tenorea; gogo gutxirekin agian, baina datorren urteko azaroaren 10etik 12ra San Nicolasen berriro elkartzeko asmoarekin (gogoan hartu datak). EuskalKultura.com-eko gaurko artikuluan, 2016ko Euskal Aste Nazionaleko kronika sortako azken alea.
2016/11/18
Azken egunak dira parte hartzeko, asteartean, azaroaren 22an, itxiko baita epea. Hauek dira oraingoan sariak: bisita gidatua eta pintxo-saioa Donostian; Joseba Etxarriren "Euskaldunen Amerika" liburua; Kalakan-en "Elementuak" CDa; "Mahai inguruko kantuak II" CDa; "Euskaraz bizi nahi dut" sortako ohar liburu bat; eta Mari Jose Olaziregiren "Basque Literary History" liburua. Parte Eman izena gaur bertan!
2016/11/17
Azkeneko urteetan eta krisialdi ekonomikoarekin batera desagertu egin ziren Reno hiriko kanpoaldean Rancho San Rafael Parkean Nestor Basterretxea zizelkari euskaldunak eginiko Euskal Artzainaren Monumentua osatzen zuten brontzezko plaketako ia guztiak. Parkeko administrazioak eta Nevada-Renoko Unibertsitateko Carmelo Urza irakasleak eginiko lanaren ondoren urrian ezarri dira plaka berriak, oraingoan aluminiozkoak, eta tentazio gutxiagokoak ebasteko.
2016/11/17
ETBko "Origen" saioak gaur aurkeztuko du bere azken atala, Mariana D'Orazio argentinarrarekin. Mariana euskara ikaslea da Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegian eta bere birramona Antonia Esnaolaren iraganari buruzko jakinminak gidatuta etorriko da Euskal Herrira. Ustekabeko istorio zirraragarria aurkituko du: maitasunak, tiroz hildako norbait, eta atzean utzitako seme-alabak. Azken atal hau ETBn 22.25etan izango da ikusgai, eta baita Canal Vasco/ETBSat-en ere. Aurreko atal guztiak ikusgai dira online ETBren webgunean.
2016/11/17
Euren onena koreografietan, arropetan eta, nola ez, jarreran. Publikoak eskertzen du euskal kultura zabaltzen dantzariek egiten duten lana eta hori txalo beroen bidez islatu zuen ikuskizunean zehar. Necocheako 2016ko Euskal Argentinar Aste Nazionalari eskainitako artikulu sortako gaurko atalean, larunbateko Galako bigarren zatiari dagokion argazki eta irudi sorta.
2016/11/16
Argentinan praktikatzen diren dantzen gaineko begirada polita bihurtzen da urtero larunbat gaueko emanaldia. Herrialde osoko ehunka dantzarik Euskal Asterako propio hautatutako dantza bat aurkezten diote publikoari; eta urtean zehar egindako ahaleginak merezitako txaloak jasotzen ditu. Mintzodromoa ere egin zen larunbatean Necochean; euskara ikasle eta irakasleek ere jaso zuten hainbat txalo, beraien kasuan Zubietan bildutako euskaldunengandik.
2016/11/16
Joseba Attard abenturatan buruz murgiltzen den horietakoa da. 27 urterekin bere jaioterria, Ingalaterra, utzi zuen eta Euskal Herrira etorri zen bizitzera, amaren hizkuntza ikastera. "Nire familian euskara galduko zen bestela", dio berak. Hemen diseinatzaile grafikoa, surfista eta artile-moztailea izan da. Orain, bera emazte eta alabarekin batera, bide berri bati ekin dio: Bedaronako 400 urteko baserri bat biziberritzea, kultur topagune bihurtzeko asmoz. Abentura honetan parte hartu nahi? Olabeko ateak irekita dituzu!
2016/11/15
Bukatu berri den Necocheako 2016ko Euskal Asteak irudi ugari utzi dizkigu; guztietan Atlantikoaren bi aldeetako euskal jendea ageri da senide, Euzko Etxea elkarte anfitrioiak prestatutako ekintzetan parte hartzen. Urtebete gehiago, euskal herritarren eta euskal diasporako partaide eta ordezkarien bilgune bihurtu da Euskal Astea, bileretan, ikuskizunetan, otorduetan eta erromerietan. Segidako artikulu honetan, argazki galeria osatzen jarraitzen dugu.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus