euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrakastaz egin dute I. Topaketa Patagoniako Euskal Etxeek, bigarrenerako hitzordua Puerto Madrynen irailaren 24rako finkatuz

2016/07/05

San Martin de los Andesen egindako Patagoniako Euskal Etxeen I. Topaketa

San Martin de los Andes hiria izan zen Topaketaren egoitza eta bertara bildu ziren Neuquen, Viedma-Patagones, Puerto Madryn, Bariloche eta San Martin de los Andeseko euskal etxeetako ordezkariak. Elkarren arteko loturak sendotzeko eta euren arteko lankidetza bultzatzeko asmoa zuen ekimena erabat arrakastatsua izan zen eta FEVAren eta Euskadiko Ordezkaritzaren babesaz gain hiriko eta probintziako agintariena ere eurenganatu zuten.

Gehiago irakurri...


Asteburu jendetsuaren ostean, Washingtonek euskal giroz ospatuko du gaur Uztailaren 4a (ikus bideoak 01)

2016/07/04

'Basque' hitza hizki erraldoiez Folklife Festival-en, tartean Utah'ko Triskalariak' dantzariak sartutik (argazkia UtahEE-EuskalKultura.com)

Aurrera darrai hiriburu estatubatuarrean euskaldunei eskainitako "Smithsonian Folklife Festival" izeneko ekitaldia. Lehenengo zatian --ekainaren 29an abiatu eta gaur amaituko den honetan-- itxaropenak bete dira eta balioespenak zinez onak izan dira. Asteburuan, Gernikako Arbolaren kimua landatu zen Estatu Batuetako Kapitolioko lorategian eta, eguraldia gaur arte behintzat lagun izan dela, prest dago guztia "National Mall"en, gaurko egun bereziari ekiteko, 4th of July edo Uztailaren 4a baita, AEBetako besta nazionala.

Gehiago irakurri...


Euskaraz online jolasteko eta dibertitzeko baliabide bila? Sartu Jolasak.eu webgunean!

2016/07/04

Jolasak.eu webgunean eskaintzen diren jolasetako batzuk

Jolasak.eu webguneak doako euskarazko jolas sorta polita eskaintzen du, interneten euskaraz denbora pasatzeko baliabideen bila dabiltzanentzat. Jolasak denetarikoak dira: bertsolaritza, estropadak, mastertxef izeneko sukaldaritza jokoa... Horrez gain, webguneak euskarazko bideo labur batzuk ere biltzen ditu.

Gehiago irakurri...


Txikien familiak euskal etxera hurreratzeko topaketa egin zuen Tres Arroyoseko Hiru Erreka Euskal Etxeak

2016/07/04

Tres Arroyoseko Hiru Erreka Euskal Etxeak familientzako topaketa berezi bat egin zuen ekainaren 17an

Euren seme-alabek euskal etxean egiten eta ikasten dutena ikusi ahal izan zuten gurasoek eta gainontzeko familiarrek Hiru Errekak antolatutako elkarretaratzean. Eta hori izan zen aktibitatearen helburu nagusia. “Baina beste helburu bat ere badugu: helduak ere gure erakundera erakartzea”, azaldu dio EuskalKultura.com-i Francisco Urbieta lehendakariak. Euskal etxearen hurrengo aktibitatea San Fermin jaia izango da, datorren ostiralean, uztailaren 8an.

Gehiago irakurri...


Adi! Euskal Etxeentzako dirulaguntzak aurkezteko epea aldatu egin da: uztailaren 23an itxiko da

2016/07/01

Lehendakaritza, Gasteizen

Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaritza EuskalKultura.com-ekin harremanetan jarri da garrantzizkoa izan daitekeen berri bat aditzera emateko: euskal etxeentzako 2016ko dirulaguntzen deialdiko eskabideak aurkezteko epeaz legearen interpretazio berri bat egin da eta uztailaren 26a izatetik uztailaren 23a izatera pasa da. Aurkeztu behar duten euskal etxeak, beraz, adi!

Gehiago irakurri...


Martin Goikoetxea, Wyoming-eko bertsolari: “Poz handia hartu nuen 2003an AEBetako sari nazionala eman zigutenean”

2016/07/01

Martin Goikoetxea Wyoming-eko bertsolari gorritiarra aste honetan Washington hirian (argazkia EuskalKultura.com)

Nafarroako Gorritin jaioa, 50 urte dira Wyoming-en bizi dela, baina bizi ere bertsolari bizi da bertako Rock Springs-en. Estatu Batuetan nonahi kantatzen du, eta bisitan joaten denean, baita Euskal Herrian ere. Aste honetan Washington hiriburuan ari da Smithsonian Folklife Festival-en, bertsolari eta bertsolaritzaren azaltzaile estatubatuar ez-euskaldunei.

Gehiago irakurri...


Bihar hasiko dira Villa Mariako Euzko Etxean ‘Anima Zaitez’ Kultur Programaren ekintzak

2016/07/01

‘Anima Zaitez: euskal kultura zabaltzen’ programaren logoa

Euskal Herritik propio etorritako bi neskak izango dute eskolak emateko ardura. Bi astetan zehar, musika, dantzak, euskara eta sukaldaritza irakatsiko dizkiete gazte euskaldunek aurten 70 urte betetzen ari den Villa Mariako Euskal Etxeko kideei. Programari amaiera emateko San Fermin ospatuko dute cordobatarrek uztailaren 16an.

Gehiago irakurri...


Su handiek argitu eta berotu zituzten Argentinako euskal etxeen San Juan gaueko ospakizunak

2016/07/01

San Juan Sua, Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxearen eskutik

Munduko bazter askotan ospatzen da San Juan bezperako suaren tradizioa. Azken urteetan, ez dira gutxi aintzineko tradizio hau bereganatu duten Argentinako euskal etxeak eta jai politak, koloredunak eta komunitateari begira antolatzen dituzte askok, neguari ongietorria emateko. Artikulu honetan, Buenos Aires, Comodoro Rivadavia, Cañuelas, Pergamino eta Trenque Lauquen hirien aurtengo ospakizunen erreferentzia eta argazki galeria.

Gehiago irakurri...


Asteburu honetan ospatuko dira Chinon, NABOren Biltzarra eta Southern California Basque Club-en 70. Piknika

2016/06/30

Southern California Basque Club elkarteak webgunean ematen du asteburuko jardueren berri

Asteburu honetan NABOk, Ipar Amerikako Euskal Etxeen Federazioak, bere urteroko Biltzar Nagusia egingo du Kaliforniako Chino hirian, Southern California Basque Club elkarteak antolatuta. Aldi berean euskal etxe kaliforniarrak bere 70. Euskal Piknika egin eta urteurrena ospatuko du. Asteburuan zehar euskal giro aparta izango da Chino aldean. Hona egitaraua.

Gehiago irakurri...


Eguraldi ederra lagun hasi zen atzo Washingtonen euskaldunen Smithsonian Folklife Festival 2016 (II)

2016/06/30

Kepa Junkeraren emanaldia atzo arratsaldean Festivalaren eremuan, Kapitolio aurrean, jendea dantzari (argazkia EuskalKultura.com)

Aurreko gauean izandako eurijasaren ostean, Washingtonek eguraldi opari ederra eskaini zion atzo euskaldunei eskainitako Smithsonian Folklife Festivalari, egun osoa eguzkia lagun pasatu baitzen. Egunik jendetsuenak asteburukoak eta bereziki Uztailaren 4a --datorren astelehena-- izatea espero bada ere, inaugurazio ekitaldia ederto pasatu zen eta estreineko egunak giro ona eta espektazio altuak baitetsi zituen, bisitarien eta erakusleen arteko intees eta konplizitate handiz. Hona argazki kronika.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia