euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Erosi Sao Pauloko Eusko Alkartasunaren 2017 egutegia, "euskara-portuges elebiduna egindako lehena"

2016/12/15

Sao Pauloko Eusko Alkartasunak 2017 euskara-portuges egutegi elebiduna plazaratu du

Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxeak euskara-portuges 2017 egutegia argitaratu du. Mahai-egutegia da eta ilustrazio moduan, horretarako propio antolatu zuen argazki lehiaketan garaile atera ziren argazkiak, eta publikoak bozkatu zituenak hautatu ditu hamabi hilabeteen lagun agertzeko. Erabilgarria izan dadin egin dute ahalegina, eta baita ere elkarteak ugari dauzkan gastuei aurre egiteko lagungarri izan dakien. Animatu eta eska iezaiezu bat.

Gehiago irakurri...


Estatu Batuetarako "Arbasoen ildotik" proiektuko kronika egin dute ikasle partaideek: "Ezin ahantzizko bidaia"

2016/12/15

Ikasleak San Frantziskon, Golden Gate zubiaren bestaldean, selfie bat eginik

Proiektua Baigorriko Donostei eskolako ikasle talde batek gauzatu eta bizi izan du: hiru urtez, prestaketan, eta bi aste pasa, egitean, bidaian joan den urrian Kalifornia eta Nevadan, ekimenaren tituluak islatzen duenez, "Arbasoen ildotik". Izan ere, Estatu Batuak, baina Estatu Batuetkin batera, AEBetako Euskal Herria bisitatu dute gazte baxenabartarrek. Hori, euren esperientzia eta ikusi eta ikasi dutena aipatzen digute segidan, gazteek berek idatzitako kronikan, aste honetako Herria astekariari kontatu bezala.

Gehiago irakurri...


Hainbat euskal ekitaldi urtea bukatzeko hilabeteetan Montevideon: Agirre Lehendakariari omenaldia, hitzaldiak, Euskararen Eguna...

2016/12/15

Euskararen Egunean Gernikako Bonbardaketa oroitu zuten uruguaitarrek

Ekitaldi ugari egin dira azken hilabeteotan Montevideon, FIVUk eta bertako Euskaro, Euskal Erria eta Haize Hegoa euskal etxeek antolatuta. Batetik, Agirre Lehendakaria Europatik ihesi Uruguaira iritsi zeneko 75. urteurrena ospatu zen, urritik abendura luzatu diren jarduera, hitzaldi eta omenaldiekin. Bestetik, abendu hasieran, Montevideoko euskaldunek Euskararen Nazioarteko Eguna ere ospatu dute. Jarraian, ekitaldien berri eta argazki galeria.

Gehiago irakurri...


Bertsolaritzaren doinuak Nevadan zabaltzen, Renoko Unibertsitateko Euskal Liburutegiak aurkeztu duen erakusketari esker

2016/12/14

Erakusketaren argazki bat

Renoko Unibertsitateko Euskal Liburutegiak bertsolaritzari buruzko erakusketa bat sortu du, Nevadan euskal inprobisazio tradizio honi buruz berri emateko. Erakusketan argazkiak eta ingelesezko azalpenak biltzen dira; horrez gain, Asier Altuna zuzendariaren bertsolaritzari buruzko dokumental bat ere dago ikusgai. Erakusketa apirila arte egongo da Renoko Basque Library-n. Erakusketaren antolatzaile dira Iñaki Arrieta Baro eta Shannon Sisco, Kulturartea egitasmoaren barruan.

Gehiago irakurri...


Comodoro Rivadaviako Euskal Echea erakunde historikoak (1923) 2016ko balantze aberats eta baikorra kaleratu du

2016/12/14

Comodoro Rivadaviako Euskal Echea Elkarteko dantzariak urteroko dantza ikuskizunean

Urte ederra izan dute aurtengoa Comodoro Rivadavia Euskal Echea elkarteko lagunek eta jai eder batekin itxi dute 2016ko egitaraua. Ekitaldian partaidetza handia izan zuten instituzioko gazteek sukaldean zein euren dantzekin festa animatzen. Ohiko ekintza horiei, baina, berri bat gehitu diote Comodoroko neska-mutilek. Hiriko Komunitate Atzerritarren Futbol Txapelketan ikaragarri jarduera ona izan dute euskal elkarteko emakumezko zein gizonezko taldeek.

Gehiago irakurri...


Zoriondu Gabonak euskaraz! Hona hemen Gabonetako postalak eta Olentzerori gutunak idazteko aplikazio zerrenda

2016/12/13

Olentzero ikazkina kondairatik internetera igaro da, lasai asko; sarean badira makina bat aplikazio hari gutuna idazteko

Aurki ditugu Gabonak ate joka, eta urtero legez, sasoi honetan bereziki gogoratzen ditugu gertu zein urruneko lagun eta senitartekoak. Heldu da Eguberriak zoriontzeko garaia eta lan horretan, lehengo postalek aspaldi utzi diote lekua teknologia berriei. Sarean aukeran dira makina bat baliabide era erraz eta azkarrean Gabonetako postalak bidaltzeko, Olentzerori gutuna idazteko eta baita Gabon kantak ikasteko. Hona bildu ditugu horietako batzuk.

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com-en 2016ko azken zozketa: CDak, liburuak eta Arantzazuko egutegia

2016/12/13

EuskalKultura.com-en 2016ko abenduko zozketako sariak

2016ko azken zozketa zabaldu du EuskalKultura.com-ek. Oraingoan honako sei sariekin: bi egutegi (NABOrena eta Arantzazukoa), liburu-CD bat (Manex Pagolaren berri testuz eta CDz ematen duena, bere kantuekin), liburu bat ("Euskera para castellanohablantes", euskarara hurbiltzeko, "euskara eta gaztelania ez baitira, finean, hain desberdinak"), eta bi CD (Euskal Herriari herriminez begiratua ematen dion "Herri Miña, cantos de lejanía y retorno" eta Patxi eta Konpaniaren "Bidarte"). Epea, abenduaren 29a.

Gehiago irakurri...


Rocio Basterrak aurkezten du pantailatik gaur Gasteizen estreinatuko den "Orain 80 urte" filma, Diasporatik lehenengo Jaurlaritzaren omenez

2016/12/13

Rocio Basterra  ‘Orain 80 urte’ dokumentalaren filmazioan, Modesto Basterraren herriaren hilerrian (argazkia EiTB)

Aurtengoa Jose Antonio Agirre buru izan zuen lehen Eusko Jaurlaritzaren 80. urteurrena ospatzeko urtea izan dugu eta karia horretara EiTBk “Gure izaeraren ispilu” kanpaina jarri zuen abian Agirreren irudi eta baloreen gogoangarri. Ekimen horren baitan estreinatuko da gaur Gasteizko Principal Antzokian ‘Orain 80 urte’ dokumentala, omenaldi gisa Diasporaren ikuspuntutik urte hauei guztiei. Lanak Argentinako euskal diasporaren erreferente den Rocio Basterra dauka aurkezle, euskara eta euskal kultura irakasle nekaezina den viedmatarra. Hitzordua, iluntzeko 7:30etan (Argentinako 15:30etan) eta online segitu ahal izango da.

Gehiago irakurri...


Bristolgo Euskal Etxeak lehendabiziko urtea bete du, ekitaldiz betetako 12 hilabete ospatuz

2016/12/12

Bristolgo Euskal Etxeko kideak San Fermin ospatzen (argazkia Bristol Basque Cultural Society)

Abenduaren 5ean bete zuen Bristolgo Euskal Etxeak bere aurreneko urteurrena eta elkarteko kideek bazkari batekin ospatu zuten data. Pozik agertu dira Bristoleko euskaldunak duela 12 hilabete abian jarri zuten ekimenaren ibilbidearekin, ekitaldiz beteriko "urte oso intensoa" izan dutela adieraziz. Elkarteak urtean zehar egindakoen balioespen oso baikorra egin du, eta egunotan oporrak hartu ditu, Gabonak eta gero indarberrituta bueltatzeko. 

Gehiago irakurri...


Mercedes Mendive eta Janet Iribarne euskal kultura eta dantza sustatzen ari dira Nevadan "Ariñak Project" egitasmoarekin

2016/12/12

"Ariñak Project" egitasmoaren klase bat (argazkia MercedesMendive.com)

Mercedes Mendive soinujole eta dantzari elkotarrak jarri du abian "Ariñak Project" egitasmoa, Elko bertako Janet Iribarren dantzari eta dantza irakaslearekin batera. Programa honen helburua Elkoko Euskal Etxeko gazteei dantzaz gain euskal kulturaren beste zenbait arlo ere irakastea da, edo Mendivek dioen bezala "euskaldunak izateko beste era batzuk erakustea".  

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia