euskal diaspora eta kultura
2016/12/19
"Arbaso euskaldunak dauzkagulako eta katea segitzeko", "euskara hizkuntza gisa interesgarria delako", "euskal musika gustukoa dugulako eta dioena ulertzeko" edo, besterik gabe, "euskal etxean eroso sentitzen garelako eta gogoa ematen digulako"… euskara ikasteko arrazoi ugari egon daitezke eta ugari izan dira baita ere Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko moduak. Gaur, EuskalKultura.com-en 2016ko Argentinako Euskararen Eguneko azken ekitaldi sortaren kronika.
2016/12/16
Gabon hauetan familiarekin gabon-kantak abestu nahi? Euskaraz ez dakitenak ere kantatzera animatu nahi dituzu? Horretarako aukera bikaina eskaintzen du Txantxangorria.eus webguneak, bertan ia 2.000 euskal kantuen karaokeak biltzen dira eta. Webgunearen sortzaileak, Gabi de la Maza euskara irakasleak, bere ikasleentzako sortu zituen aurreneko bideoak, eta ideiak hain harrera ona izan zuen, ordutik hona zerrenda luze-luzea osatu duela. Sartu eta ikusmiratu, aukera zinez zabala da eta!
2016/12/16
Inoiz ez da hain erraza izan euskara etxetik ikastea. Online ikastaroa moodle plataforma batean dago eskuragarri eta bertatik aise egin ditzakete ikasleek euskara eta euskal kultura ikasteko hainbat ekintza eta ariketa. Irakasleek ikasleen lan eta ariketak jaso eta zuzenduta itzultzen dizkiete. Eta onena: eskaintza doakoa da euskara klaserik ez daukaten euskal etxeetako kideentzat. Kutsoa izena ematen den momentuan hasten da. Anima zaitez, borondatea baduzu, oraingoan aitzaki gutxi baitaukazu!
2016/12/15
Sao Pauloko Eusko Alkartasuna Euskal Etxeak euskara-portuges 2017 egutegia argitaratu du. Mahai-egutegia da eta ilustrazio moduan, horretarako propio antolatu zuen argazki lehiaketan garaile atera ziren argazkiak, eta publikoak bozkatu zituenak hautatu ditu hamabi hilabeteen lagun agertzeko. Erabilgarria izan dadin egin dute ahalegina, eta baita ere elkarteak ugari dauzkan gastuei aurre egiteko lagungarri izan dakien. Animatu eta eska iezaiezu bat.
2016/12/15
Proiektua Baigorriko Donostei eskolako ikasle talde batek gauzatu eta bizi izan du: hiru urtez, prestaketan, eta bi aste pasa, egitean, bidaian joan den urrian Kalifornia eta Nevadan, ekimenaren tituluak islatzen duenez, "Arbasoen ildotik". Izan ere, Estatu Batuak, baina Estatu Batuetkin batera, AEBetako Euskal Herria bisitatu dute gazte baxenabartarrek. Hori, euren esperientzia eta ikusi eta ikasi dutena aipatzen digute segidan, gazteek berek idatzitako kronikan, aste honetako Herria astekariari kontatu bezala.
2016/12/15
Ekitaldi ugari egin dira azken hilabeteotan Montevideon, FIVUk eta bertako Euskaro, Euskal Erria eta Haize Hegoa euskal etxeek antolatuta. Batetik, Agirre Lehendakaria Europatik ihesi Uruguaira iritsi zeneko 75. urteurrena ospatu zen, urritik abendura luzatu diren jarduera, hitzaldi eta omenaldiekin. Bestetik, abendu hasieran, Montevideoko euskaldunek Euskararen Nazioarteko Eguna ere ospatu dute. Jarraian, ekitaldien berri eta argazki galeria.
2016/12/14
Renoko Unibertsitateko Euskal Liburutegiak bertsolaritzari buruzko erakusketa bat sortu du, Nevadan euskal inprobisazio tradizio honi buruz berri emateko. Erakusketan argazkiak eta ingelesezko azalpenak biltzen dira; horrez gain, Asier Altuna zuzendariaren bertsolaritzari buruzko dokumental bat ere dago ikusgai. Erakusketa apirila arte egongo da Renoko Basque Library-n. Erakusketaren antolatzaile dira Iñaki Arrieta Baro eta Shannon Sisco, Kulturartea egitasmoaren barruan.
2016/12/14
Urte ederra izan dute aurtengoa Comodoro Rivadavia Euskal Echea elkarteko lagunek eta jai eder batekin itxi dute 2016ko egitaraua. Ekitaldian partaidetza handia izan zuten instituzioko gazteek sukaldean zein euren dantzekin festa animatzen. Ohiko ekintza horiei, baina, berri bat gehitu diote Comodoroko neska-mutilek. Hiriko Komunitate Atzerritarren Futbol Txapelketan ikaragarri jarduera ona izan dute euskal elkarteko emakumezko zein gizonezko taldeek.
2016/12/13
Aurki ditugu Gabonak ate joka, eta urtero legez, sasoi honetan bereziki gogoratzen ditugu gertu zein urruneko lagun eta senitartekoak. Heldu da Eguberriak zoriontzeko garaia eta lan horretan, lehengo postalek aspaldi utzi diote lekua teknologia berriei. Sarean aukeran dira makina bat baliabide era erraz eta azkarrean Gabonetako postalak bidaltzeko, Olentzerori gutuna idazteko eta baita Gabon kantak ikasteko. Hona bildu ditugu horietako batzuk.
2016/12/13
2016ko azken zozketa zabaldu du EuskalKultura.com-ek. Oraingoan honako sei sariekin: bi egutegi (NABOrena eta Arantzazukoa), liburu-CD bat (Manex Pagolaren berri testuz eta CDz ematen duena, bere kantuekin), liburu bat ("Euskera para castellanohablantes", euskarara hurbiltzeko, "euskara eta gaztelania ez baitira, finean, hain desberdinak"), eta bi CD (Euskal Herriari herriminez begiratua ematen dion "Herri Miña, cantos de lejanía y retorno" eta Patxi eta Konpaniaren "Bidarte"). Epea, abenduaren 29a.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus