euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Posadaseko Euskal Jatorri Euskal Etxeak Olentzeroren iristera antzeztu du lehen aldiz bere urte amaierako jaian

2016/12/22

Posadasko Euskal Jatorri Euskal Etxera etorri da Olentzero

Mugimendu handiko urtea izan du 2016a Misiones probintziako Euskal Jatorri Euskal Etxeak eta bide horri eutsiz ‘Euskal Gabonak’ deitu duten ekitaldia antolatu du urteari azken agur emateko. Jaiaren baitan, Olentzeroren bisita antzeztu zuten aurreneko aldiz Posadaseko Etxeko kideek, eta dantzari helduek ere euren debuta egin zuten, ondoren lagun arteko afaria partekatzeko.

Gehiago irakurri...


EuskalKultura.com-ek euskal etxe eta jatetxeen gida eguneratu du eta laguntza eskatzen die bere irakurleei

2016/12/21

Euskal etxeak munduko mapan geolokalizatuta EuskalKultura.con-en gida berrian

Euskal etxe baten bila? Herrialde bateko euskal etxe edo jatetxeak topatu nahi? EuskalKultura.com-en euskal elkarteen gida berrituan topa ditzakezu. Munduko euskal etxe eta jatetxeen gida eguneratu dugu eta erabiltzaileen eskura jarri. Hori egitearekin batera, partaidetza eskatzen diegu irakurleei, eta oro har euskal etxe eta jatetxeetako bazkide eta erabiltzaileei, bistadizoa eman eta parte hartzeko. Bilaketak herrialdeka edo euskal etxe/jatetxeka egin daitezke, eta mapan euren kokalekua agertuko da.

Gehiago irakurri...


Iruñean Aldatze pilota elkartea sortu dute, frontoietan emakume pilotarien presentzia sustatzeko

2016/12/21

Aldatze elkarteko pilotari bat (argazkia Gaztezulo.eus)

Tradizio handiko kirola da esku pilota Nafarroan. Milaka zale ditu, lurralde osoan. Profesionalen artean nafarren kopurua zein den zenbatzea besterik ez dago, horretaz jabetzeko. Gizonezkoak dira, jakina, mundu maskulinoa baita pilotarena. Badago, ordea, errealitate hori eraldatzeko lanean dabilenik. Emakumezkoen pilota elkartea sortu dute Iruñean, eta haien asmoaren adierazle den izena jarri diote: Aldatze. Gaztezulo.eus aldizkariko artikulua.

Gehiago irakurri...


Euskal Antzerkia Patagonian: Ruiz-Añibarroren 'Mujeres en Berrigorria' taularatu dute Viedma-Patagonesko EEaren eskutik

2016/12/21

‘Mujeres en Berrigorría’ Viedman

Ezohiko ekimen bat proposatu zuen Viedma eta Carmen de Patagones eskualdeko Beti Aurrera Euskal Etxeak bere 20. urteurren programari amaiera emateko. Borja ‘Negrita’ Andia zuzendari, Argentinara erbesteratutako Victor Ruiz Añibarro idazle gipuzkoarraren ‘Mujeres en Berrigorría’ antzezlana eskaini eta aurre-estreinaldiak arrakasta handia lortu zuen, ehundik gora ikusle bilduz. Prestatzaileak kontent dira eta ez dute batere baztertzen 2017an berriro antzezteko ideia.

Gehiago irakurri...


"Euskaldun hauek bizitza konplikatzera datozkigu": arazoak izan zituen Argentinako presidenteak euskal izen bat esateko

2016/12/20

Macri presidentea hizlari Urdinarrainen egin zuen inaugurazio ekitaldian

Gaurko bitxikeria Argentinatik dator, hango presidentea, Mauricio Macri, estu ibili omen zen-eta euskal jatorria duen herri argentinar baten izena esateko: Urdinarrain. Ozta-ozta, baina moldatu zen, eta gero broma egin nahi izan zuen: "Euskaldun hauek bizitza konplikatzera datozkigu". Bideoa bolo bolo dabil dagoeneko sare sozialetan.  

Gehiago irakurri...


Joseba Etxarri, EuskalKultura.com-eko zuzendaria: "Elkarren berri izatea, bilduago egotea da"

2016/12/20

EuskalKultura.com-eko zuzendari Joseba Etxarri (argazkia Ikasbil.com)

Ez dugu normalean hala egiten, ez baikara geure burua sobera agertzearen zale, baina oraingoan, urtea bukatu aurreko aste honetan, EuskalKultura.com-ek bere jardunari buruzko hiru testu plazaratuko ditu, gaur, bihar eta etzi; horietako lehena, segidako lerroetan topa daiteke, eta elkarrizketa bat da, orain bolada bat Argentinako La Platako Euskal Etxeko Hargatik aldizkariak gure zuzendari Joseba Etxarriri egin zionaren egokitzapena.

Gehiago irakurri...


2016ko unerik gogoangarrienak: Utahko euskaldun bat Everest-en, ezkontza proposamenak, Reala eta Eibar Estatu Batuetan...

2016/12/20

Maiatzean Brian Osoro Utahko Euskal Etxeko kidea, Everesten gailurrera heldu zen (argazkia B.Osoro)

Urtea joan zaigu eta, egutegiko orriekin batera, ehundaka artikulu eta argazki pasa dira gure esku artetik; zuei, mundu zabaleko euskaldunei, helarazten saiatu garen istorioak. 2016an zehar milaka irudi eta bizipen gelditu zaizkigu buruan grabatuta, urteari errepasoa eginez, horietako batzuk bildu ditugu hemen. Jarraian doana gure aukeraketa baino ez da, beste irudi eta une gogoangarri badira. Ikusmiratu gure argazki galeria eta proposatu zeureak!

Gehiago irakurri...


Leiciaga, Arrospide, Elordi eta Aguirre euskal familien ondorengo argentinarrak Saladillon bildu ziren

2016/12/20

Leiciaga, Arrospide, Elordi eta Aguirre familien topaketa Saladillon

Familiaren historia osatzen hasi zenean, bere lau euskal abizenak zituzten pertsonak biltzea bururatu zitzaion topaketaren bultzatzaile nagusia izan zen Olga Leiciagari. Hau da, amaren aldetik Elordi-Aguirre abizenekoak eta aitaren aldetik, Leiciaga-Arrospidetarrak. Deialdiak oso erantzun ona izan zuen eta 70 lagun bildu ziren Saladilloko Itxaropen Euskal Etxean elkarretaratzean parte hartu eta euren familiaren historia elkarbanatzeko.

Gehiago irakurri...


'Oñati Community Association' elkartea, Oñatitik pasatu diren 130 herrialdeetako 8.000 jendeen bilgarri

2016/12/20

Arduraduna, Suana Arrese, Oñatik munduan zehar dituen senidetzeei eskainita dizkion monumentuan (argazkia Marian Gonzalez-DV)

Nazioartean erreferentzia da lege soziologia alorrean Oñatiko Lege Soziologia Nazioarteko Institutua eta orain, bere 27 urteko ibilbidean bertako ikastaro, ikasgela eta zerbitzuetatik pasatu diren 130 herrialdetako 8.000 pertsonek zubilana egiteko eta proiektu, ideia eta lorpenak elkarbanatzeko tresna berria izango dute, sortu berria baita Oñatin 'Oñati Community Association' elkartea eta webgunea, proiektuko koodinatzaile Susana Arresek aurkeztu eta iragarri duenez.

Gehiago irakurri...


Euskararen Eguna Europa eta Ameriketan barrena ere zabaldu zen: Madril, Valentzia, Leipzig, Frankfurt, Santa Barbara...

2016/12/19

Kaliforniako Santa Barbara Unibertsitateko ikasleak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen (argazkia Iker Arranz)

Aurten ere Euskararen Nazioarteko Egunak makina bat irudi utzi dizkigu, munduan barrena euren hizkuntzaren eguna ospatzeko bildu ziren euskaltzale eta euskal komunitateek argitaratutako argazkien bidez. Jarraian Europan eta Ameriketan barrena egin diren ekitaldietako batzuk bildu ditugu: Madril, Valentzia, Leipzig, Berlin eta Santa Barbara, AEBetan, esaterako. 

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia