euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

EuskalKultura.com-en abenduko zozketa: ostegunean bukatuko epea aurtengo azkenekoan parte hartzeko

2016/12/26

EuskalKultura.com-en 2016ko abenduko zozketako sariak

Gaur zortzi agortuko da epea EuskalKultura.com-en abenduko zozketan parte hartzeko. Sariak sei dira: bi egutegi (NABOrena eta Arantzazukoa), liburu-CD bat euskaraz (Manex Pagolaren kantuen berri eta CDa horiek bilduz), liburu bat gaztelaniaz ("Euskera para castellanohablantes", euskarara hurbiltzeko), eta bi CD (Euskal Herriari herriminez begiratua ematen dion "Herri Miña, cantos de lejanía y retorno" eta Patxi eta Konpaniaren "Bidarte"). Ez ahaztu, epea, abenduaren 29a akituko da.

Gehiago irakurri...


Diasporako Gutunen 4. Lehiaketa eratu dute Valentziako Euskaltzaleok eta Laurak Bat Euskal Etxeek

2016/12/26

Diasporaren Gutunen IV. Lehiaketako kartela, Valentziako Euskaltzaleok eta Laurak Bat euskal etxeek antolatua

Diasporako Gutunen 4. Lehiaketan parte hartzeko deia egin dute Valentziako Euskaltzaleok eta Laurak Bat Euskal Etxeek. Diasporan euskara butzatu eta euskal etxeetako euskara ikasleen eta oro har euskaltzaleen artean eragin eta ekimen berriak sustatzeko helburuz sortutako proposamen honek edozein euskalkitan idatzitako testak onartzen ditu, bi kategoriatan: euskara ikasleak eta euskal hiztun arruntak. Lanak emailez bildatzeko epea urtarrilaren 20a da. Ikus oinarri osoak.

Gehiago irakurri...


EHUko errektore Iñaki Goirizelaia bere agintealdia bukatuta Boisera abiatuko da, BSUn ikastaro batzuk ematera

2016/12/26

Iñaki Goirizelaia

2016a bukatzearekin, bere agintealdia bukatu du azken zortzi urteetan Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU-UPV) errektore izan den Iñaki Goirizelaiak. Azaro amaieran egin hauteskundeetan --Goirizelaia ez zen aurkezten-- bere orain arteko taldekide Nekane Balluerka hautatua izan ostean, Ingeniaritza Telematiko katedradun den 58 urteko bilbotar hau bidaia hasiko da prestatzen AEBetara joateko, Boiseko BSU unibertsitatean graduondoko irakasle arituko baita 2017an.

Gehiago irakurri...


Eguberri Mezua zuzendu die Urkullu lehendakariak Kanpoan den Euskal Komunitateko kideei

2016/12/23

Iñigo Urkullu lehendakaria

Urtero data hauetan bezala, Eguberri Mezua zuzendu die Urkullu lehendakariak Kanpoan den Euskal Komunitateko kideei. Lehendakariak amaitzen ari den urteari gainbegirada ematen dio, bereziki Agirre aurreneko lehendakariarekin eta lehenengo Eusko Jaurlaritzarekin lotuta urtean zehar bete diren urteurrenak gogora ekarriz, baita Basque Global Network ekimena ere. Jarraian Urkulluren mezua, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.

Gehiago irakurri...


Zorionak, irakurle, eta gure agiantza onenak egun hauetan eta 2017 urte berrirako, zinez hobea izan dakigun

2016/12/23

EuskalKultura.com-en aurtengo Eguberri postalak Bruselako Euskal Etxeko kideak islatzen ditu Olentzero kantak kantatzen. Eskerrik asko!

Iritsi gara beste Eguberri batzuetara eta, aukera baliatuz, irakurle, gure agiantza onenak bidali nahi dizkizugu sasoi berezi honetan eta 2017 urte berrirako, zinez urte hobea izan dakigun. Eskerrak ere ematen dizkizugu hor egoteagatik eta irakurle zintzo irauteagatik, zure sostenguarekin gure familia handi txiki edo txiki handi honetako kide izanez. Mila esker baita ere azken egunetan hainbat euskal etxe eta lekuetatik agiantza onak igorri dizkiguzuenoi. Zorionak eta Urte Berri On!

Gehiago irakurri...


Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariak ez du karguan jarraituko 2017an

2016/12/23

Etxepare Euskal Institutuaren aurkezpenean, 2010ean, ezkerretik eskubira Mari Jose Olaziregi, Blanca Urgell garaiko Kultur sailburua eta Aizpea Goenaga (argazkia EuskalKultura.com)

Aizpea Goenagak, azken sei urteotan Etxepare Euskal Institutuaren zuzendariak, ez du erakundean jarraituko 2017an. Kultura sailburu berriak, Bingen Zupiriak, Miren Arzalluz izendatuko du kargu horretarako. Goenaga, Etxepareko zuzendaria izan da institutuaren hastapenetik (2010ean); eta berak izan du erakundea abian jartzeko ardura, Mari Jose Olaziregi laguntzaile. Olaziregik duela aste batzuk utzi du bere kargua. Irakur Aizpea Goenagaren azken agur gutuna.

Gehiago irakurri...


Dena bideratuta Argentinako Azulgo eta Nafarroako Irunberriko udaletan bi herrien arteko senidetzea gauzatzeko

2016/12/23

Azulgo Alfredo Dussio Aristu eta Sara Aristu Peralta lehengusuak (bigarren lerroko bigarrena eta hirugarrena) joan den abuztuan, Irunberriko 2016ko jaietan

Hiri argentinarretik bultzatuta, Buenos Aires probintziako Azul eta Nafarroako Lumbier-Irunberri herrien arteko senidetzearen baitan herri bakoitzak bestearen izena emango dio bertako kale edo plaza bati. Geroari begira, kultur ekintzak eta trukeak egiteko asmoa ere adierazten dute herrien ordezkariek hitzarmenean.

Gehiago irakurri...


"Aurrera darrai EuskalKultura.com-ek, baina abendu azkenean gure lantaldea murriztu eta egoitza galduko dugu"

2016/12/22

Bego Miñaur (lehenengoa eskuinetik) EuskalKultura.com lantaldearekin 2013ko argazki batean. Bulegoa eukitzeak bertan bekadun eta kolaboratzaileak izatea ere ahalbideratu izan digu (argazkia BasqueTribune.com)

2016 urtea bukatzearekin batera, EuskalKultura.com-ek, proiektura duela 12 urte bildu zen Bego Miñaur kazetaria galduko du eta orain arte Donostian bulego izan duen egoitza ere itxiko du. Proiektuak, berez, segituko du, baina jende eta bitarteko gutxiagorekin, ekonomiak hala aginduta. Urte hasieran zeuden prebisioak ez dira bete eta urte azkenerako aurreikusitako diru-sarrerak ez dira sartu, beraz, egoera gaiztoak erabaki larriak behartu ditu. Aipatu gabe ezin utzi, eta Begori ezin joaten utzi merezi dituen eskerrak eman gabe.

Gehiago irakurri...


HABEren "Zer egin dezaket nik euskararen alde?" lehiaketaren iPad Mini saria Kepa Ramosek jaso du

2016/12/22

Kepa Ramos, HABEren zuzendari nagusi Joseba Erkiziaren eskutik oparia jaso zuen unean (argazkia HABE)

HABEk Durangoko Azokan izan zuen standean galdera bota zien bertara inguratu zienei: "Zer egin dezaket nik euskararen alde?". Orain, erantzun guztien artean iPad mini bat zozketatu du. Irabazlea Kepa Ramos izan da eta HABEren zuzendari Joseba Erkiziaren eskutik jaso du saria. Jarraian, erantzun horien arteko batzuk bildu ditugu. Eta zuk, zer egin dezakezu euskararen alde?

Gehiago irakurri...


Doi-doi astebete falta da EuskalKultura.com-en 2016ko azken zozketan parte hartzeko epea agortzeko: ez gerorako utzi

2016/12/22

EuskalKultura.com-en 2016ko abenduko zozketako sariak

Gaur zortzi agortuko da epea EuskalKultura.com-en abenduko zozketan parte hartzeko. Sariak sei dira: bi egutegi (NABOrena eta Arantzazukoa), liburu-CD bat euskaraz (Manex Pagolaren kantuen berri eta CDa horiek bilduz), liburu bat gaztelaniaz ("Euskera para castellanohablantes", euskarara hurbiltzeko), eta bi CD (Euskal Herriari herriminez begiratua ematen dion "Herri Miña, cantos de lejanía y retorno" eta Patxi eta Konpaniaren "Bidarte"). Ez ahaztu, epea, abenduaren 29a akituko da.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia