euskal diaspora eta kultura
2017/02/03
Zingirako Euskaldunak euskal etxe chascomustarra antolatzaile, 44 nerabe bildu ditu iragan urtarrilean udaleku argentinarraren 7. edizioak, Maipu, Mar del Plata, Cañuelas, Bahia Blanca, Rosario, Posadas eta Chascomus bertatik etorriak. Euskal Etxeak balantze ezin hobea egiten du eta datorren urteari begira animatu nahi ditu euskal etxeak oro Udalekuaren partaidetza lehenbailehen antolatzen hastera.
2017/02/02
Stanford Unibertsitate kaliforniar ospetsuko 'provost' (presidente, errektore moduko edo arduradun gorenetarik; kargu baliokiderik ez dago gure unibertsitateetan) izateari utzko dio John Etchemendyk kargu horretan hamazazpi urtez aritu ondoren. Aurten 65 urte beteko dituen arbaso euskalduneko navadatarrak guztiek txalotzen duten lan handia garatu Stanford-en eta ia urtebetez segituko du Unibertsitatean txanda hartuko diotenei laguntzen.
2017/02/02
Etxepare Euskal Institutuak La Platako Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakurletza betetzeko deia argitaratu berria du urtarrilaren 31ean. Ebazpena urtarrilaren 2ari dagokio eta presako deialdia da. Baldintzen artean, lizentziatura bat eskatzen da eta PL3 titulua. La Platan apirilaren 17an lanean hasteko da, urte bukatu arte, luzatzeko aukerarekin. Hamabost egun naturaleko epea dago gaurtik aurrera eskabideak aurkezteko.
2017/02/02
San Nicolaseko Euskal Etxekoen alkartasun mugimendu berria, bertako sukaldari taldeak, hainbat kide lagun, azkar baino azkarrago erantzun baitzion urtarril erdialdean San Nicolas partiduak pairatu zuen uholde egoera larriari, ia bostehun paella anoa prestatuz urpean geratu ziren La Emilia herriko jendeentzat. Berriro ere, laguntzen eta talde-lanean aritzen ederki moldatzen dela ongi frogatu zuen 2017ko Euskal Aste Nazionalaren antolatzaile izango den San Nicolaseko Euskal Etxeak.
2017/02/01
Aspaldi bihurtu zuten biek Elko euren bizileku eta sortu zuten bertan familia. Orain, Elkok hiri bezala Mendeurrena betetzen duela-eta, Elko Daily Free Press egunkariak artikulu-sorta bat argitaratzeari ekin dio, herritar esanguratsuenak nabarmenduz eta hor sartu ditu Jesus eta Ramon. Seguru datozen asteetan euskal jatorriko elkotar gehiago agertuko direla, baina egia esan, ongi merezitako ohorea dute hau hurrenez hurren Bizkaiko Muxikan eta Gernikan jaiotako bi lagunok. Zorionak Jesus eta Ramon!
2017/02/01
"EKIL-Euskal Kantuen Ibilbide Luzea" du izena ikuskizunak. Bere atzean Victoria Roldan eta Cristian Carrero abeslari eta produktoreak daude, eta Bahia Blanca bertako euskara irakasle eta musikari Rosana Entizne, eurek sortua. Kontzertuan, abestu ez ezik, euskal kantugintzaren historia ere azalduko dute. Ikuskizuna taularatzeko baldintzak errazak dira. Beraz, zeure euskal etxe, elkarte edo kulturetxera ekarri nahi baduzu, harremandu zaitez lehenbailehen ekoizleekin, 2017ko egitarauan leku egin ahal izateko.
2017/01/24
Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak, gaur goizean egindako astearteroko saioan onartu du Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari berri gisa Gorka Alvarez Aranburu izendatzea. Datozen egunetan argitaratuko du EHAA buletinak orain arteko Asier Vallejo Itsasoren zesea eta zuzendari berriaren izendapena, beraz seguruenik ostiralean argitaratuta, datorren astelehenean hasiko lda zuzendari berria lanean ofizialki Gasteizko bere bulegoan.
2017/01/23
EHAA-BOPV buletin ofizialak urtarrilaren 20an eman du argitara 2016 urteko Euskal Etxe eta federazioekiko dirulagujtzak zehazten dituen Ebazpena. Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Asier Vallejo Itsasok sinatua, dirulaguntzak IV kapituluari (ohiko gastuak eta jadueren antolakuntza), gehiena, eta kopuru apalagoan VII. atalari (azpiegitura eta ekipamendu.gastuak) dagokio.
2016/12/30
Kaixo irakurle, beste urtebete pasatu da eta urte aldaketa berri baten aurrean gaude. 2016 honetan gure proiektu honek interneten 15 urte bete dituenez, 16. urte aldaketa daukagu sarean gaudenetik. Ez dugu izan, egia esan, oso urte amaiera fina... edo bai. Txarra izan da ekonomikoki, gure proiektua astindu duen kolpea jaso baitugu Gipuzkoako Foru Aldundiak bere urtetako sostengua ez berritzerakoan, baina ona, elkartasun mezu andana benetan handia jaso baitugu.
2016/12/30
Azkenean, zazpi izan dira zozketatu ditugun sariak, Arantzazuko egutegiaren bi ale banatuko baitugu. Sariak Nafarroara (1), Argentinara (4), Estatu Batuak (1) eta Uruguaira (1) doaz. Hamahiru herrialdetatik idatzi duen jendea izan dugu partaide eta parte hartzaileak, berriz, pixkat jaitsi dira, 201. Albistearen testuan xehetasun gehiago. Zorionak irabazle suertatu diren guztiei eta, gainerakoei, lasai egon otsailean deituko baitugu zozketa berria, hau ere sari erakargarriekin.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus