euskal diaspora eta kultura
2017/02/08
Urtero legez eta Euzko Etxeak antolaturik, Necocheak ere izan zuen bere San Sebastian Eguna, danborrada eta guzti, hiriko lagunak eta beste hainbat euskal etxetako ordezkariak partaide. Aurten, gainera, haurrek Donostiatik bidalitako jazki orijinalak soinean. Urteko lehenengo hilabeteko jai giroa, ordea, urtarrilaren 13an piztu zen Necocheako Euzko Etxeko lagunen artean, Gizataldeen Azokan euskaldunen ordezkari aritu zirenean.
2017/02/07
William A. Douglass Nevada-Reno Unibertsitateko irakasle emeritua da eta goi ikasketetxe horretako Euskal Ikasketa Zentruko fundatzaile. Aste honetan Boisen izango da, bihar eta etzi zenbait ekitaldi eskaintzeko Idahoko hiriburuan. Ostegunean, izan ere, "Elorriaga Basque Culture Series" ekimen kulturala inauguratuko du, Boise State Unibertsitateko (BSU) Euskal Ikasketen babesle fin den John Elorriaga amerikar euskaldunaren ohoretan.
2017/02/07
Aberri Eguna ospatzeko Cañuelasko Denak Bat Euskal Etxeak urtero antolatzen duen Dantzari Topaketa apirilaren 8 eta 9an izango da aurten. Nobedadeen artean, gazte batzuek Euskal Etxeko familien etxeetan hartu ahal izango dutela ostatua voucherren prezioa apaldu ahal izateko. Berri honekin batera, Denak Batetik jakinarazte digute hiriaren urteurren egunean euskal stand bat jarri zutela herriko plazan, bertako euskal gizataldearen ordezkari.
2017/02/06
Wyoming-eko Buffalo izango da 2017ko uztailean NABOko Biltzar Nagusiari ongi etorria emateko ardura izango duen herria eta, gertaera hori gogoan, bertako Big Horn Basque Club euskal etxeak urteko lehenengo bilera egin zuen urtarrilaren 29an, hitzordu horri hobekien eusteko planak garatzen jarraitzeko. Aurreikusitakoaren arabera, klubak lehendakari berria hautatu zuen, Jason Camino, eta orain artekoa, John Camino, NABO ekitaldietako 'arduradunkide' izango da.
2017/02/06
Programa errefuxiatu zelai saharatarretara eta Argentinako euskal etxeren batera ere iritsiko da. Humahuacako eskolaren kasuan, Necocheako 'Hator Hona'ren bidez ezagutu zuten beharra. Izan ere, ‘Paperezko Ametsak’ elkartearen helburua liburuak biltzea da, eta beharra dagoen lekuetara bidaltzea. Lehenengo bidalketak datozen asteetan egingo dira, eta bidalketen atzean Gipuzkoako Oiartzungo eskola-umeak daude, alkartasuna lantzeko euren ekimenak bultzatuta.
2017/02/03
Boiseko Euskal Museo eta Kultura Zentroa "Hezkuntza Programa Aditu" baten bila dabil eta zabaldu berria du hautatze-prozesua. Pertsona honen lana eskolekin lan egitea eta oro har Museora jendea erakartzeko egitarauak antolatzea litzateke, publiko gazte zein heldua gogoan. Haremanetan egon beharko du, beraz, eskolekin eta Museoa bisitatuko duten elkarte eta erakundeekin, birak antolatu, ikustaldiak sustatu... Epea hautagaiak aurkezteko otsailaren 15a da.
2017/02/03
Bisita joan den urtarrilaren 13an suertatu zen, estatuko legebiltzarretako buruek bilera egin zutela-eta Valentzian. Valentziako Laurak Bat inguruko euskal etxerik zaharrena da eta ia 70 urte dauzka. Elkarteak bere burua Nafarroako Gobernuaren zein Eusko Jaurlaritzaren aurrean dauka erregistratuta eta euskal etxea zein centro vasco-navarro deiturak erabiltzen ditu. 50 bat familia dauzka bazkide eta Alberto Artieda etxarriarra da elkarteko gaurregungo buru.
2017/02/03
Zingirako Euskaldunak euskal etxe chascomustarra antolatzaile, 44 nerabe bildu ditu iragan urtarrilean udaleku argentinarraren 7. edizioak, Maipu, Mar del Plata, Cañuelas, Bahia Blanca, Rosario, Posadas eta Chascomus bertatik etorriak. Euskal Etxeak balantze ezin hobea egiten du eta datorren urteari begira animatu nahi ditu euskal etxeak oro Udalekuaren partaidetza lehenbailehen antolatzen hastera.
2017/02/02
Stanford Unibertsitate kaliforniar ospetsuko 'provost' (presidente, errektore moduko edo arduradun gorenetarik; kargu baliokiderik ez dago gure unibertsitateetan) izateari utzko dio John Etchemendyk kargu horretan hamazazpi urtez aritu ondoren. Aurten 65 urte beteko dituen arbaso euskalduneko navadatarrak guztiek txalotzen duten lan handia garatu Stanford-en eta ia urtebetez segituko du Unibertsitatean txanda hartuko diotenei laguntzen.
2017/02/02
Etxepare Euskal Institutuak La Platako Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakurletza betetzeko deia argitaratu berria du urtarrilaren 31ean. Ebazpena urtarrilaren 2ari dagokio eta presako deialdia da. Baldintzen artean, lizentziatura bat eskatzen da eta PL3 titulua. La Platan apirilaren 17an lanean hasteko da, urte bukatu arte, luzatzeko aukerarekin. Hamabost egun naturaleko epea dago gaurtik aurrera eskabideak aurkezteko.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus