euskal diaspora eta kultura

2018/07/03
Mendozako Nafar Etxe argentinarreko hamar kidek osatzen dute delegazioa eta egunotan bisitan dira Nafarroan, Foru Erkidegoko errealitatea in situ ezagutzeko asmotan, lehenengo eskuko ezagutza lortzearren. Taldeak Nafarroako Jauregia bisitatu zuen atzo eta bertan harrera egin zien Ana Ollo sailburuak, Pello Pellejero Komunikazio eta Erakunde arteko zuzendari nagusia ere partaide.
2018/07/03
Iñigo Urkullu Lehendakaria Galesera bidaiatuko da uztailaren 11tik 12ra, izaera ekonomiko, instituzional eta enpresaria duen ostera batean. Lehendakaria Carwyn Jones Galesko ministro nagusiarekin batuko da, lankidetza memoranduma sinatuko dute, eta CAF enpresak Newport-en dituen instalazio berriak bisitatuko ditu. Euskadi-Basque Country esparru estrategikoak 'eskualde estrategiko'tzat ...
2018/07/03
Neska golflari batentzako eskaintza zabaldu du Euskadiko Golf Federazioak, izan ere Estatu Batuetako Wayland Baptist Unibertsitatean ikasteko neska golflari batentzako beka bat da Federazioak Estatu Batuetatik jaso eta bere webgunearen bidez ezagutzera eman duena.
2018/07/02
Igandean, uztailaren 1ean, Maulen bildu, eta biharamunean abiatu dira xiberotar hiriburutik EuskarAbentura espedizioa osatzen duten 16-17 urteko 110 gazteak, gehi laguntzaile diren 30 helduak, 140 lagun orotara. EH osoko partaideak dira, bi Diasporakoak: Argentinako Imanol Basterra eta AEBetako Unai Fraeters.
2018/07/02
Euskaldunek Argentinara eta Hego Konora izan zuten emigrazioa eta hango euskaldunak ardatz dituen Euskal Argentina elkarte baxenabartarrak bilera egingo du gaur arratsaldean Donapaleun, elkartean bi urtean behin Hego Konora egiten duen bidaiaren aurtengo proposamenaz hitz egiteko. Bidaia urriaren 30etik azaroaren 19ra egingo da, HB Evasion agentzia bidaiaren eskutik.
2018/07/02
“Esne Gozoki”a du izena Euzko Txokoak salgai daukan esne gozoak. Berez, ‘Matxin Burdin’ Liburutegiaren proiektua da eta Etxeko erreferente den Maria Fernanda Astigarragak EuskalKultura.com-i adierazi dionez, "Carnevali izena duen Magdalena herriko esnegileak markarik gabe egiten du esne gozo hau eta gero, erosten duen erakunde bakoitzak nahi duen izena jartzen dio. Gure ...
2018/07/02
Bere lehenengo CDa aurkeztu zuen atzo Montrealgo Club Balattou-n Montrealen Sasi Ardiak taldeak eta aurkezpen horretako bigarren urrats gisa, emanaldia eskainiko du gaur Quebec hirian, le Murhy pub-ean, arratsaldeko lauetatik zazpietara. Hirugarren emanaldi bat bihar asteartea, uztailaren 3an izango da, Tadoussac aterpetxean 21:30etan.
2018/06/29
Kongresu argentinarreko 7. Euskal Kultura Jardunaldiak irailaren 3tik 13ra izango dira aurten, Buenos Airesko Euskal Unibertsitatea (UVBA, Universidad Vasca de Buenos Aires) elkarteak antolaturik. Hamar egunez euskal kulturarekin lotura duten hainbat ekitaldi egingo dira Kongresuko Liburutegian, besteak beste zine emanaldiak, hitzaldiak eta kontzertuak, batzuk aipatzearren.
2018/06/29
Bigarren irudi bidezko kronika duzu hau, irakurle, joan den asteburuko larunbatean, ekainaren 23an, New England Basque Club euskal etxeak antolatuta 'Baleen hiria' legez ezagutua den honetan egindako Basque Fest edo Euskal Festari buruzkoa. Beste hainbeste argazki hautatu dizkizugu, bertan jazo zena eta bertan bizi izan zena islatu nahirik, beti ere jakinik gauza batzuek islatzea ez dela gauza erraza, bertan ...
2018/06/29
Datozen iruzkin eta argazki sortan, Estatu Batuetan, New England eskualdean, Connecticut estatuko New London hirian ekainaren 23an egindako Basque Fest edo Euskal Festaren kronika grafikoa islatu nahi izan dugu. New England Basque Club euskal etxea antolatzaile izan zuen elkarretaratze honek oihartzun garrantzitsua lortu zuen eta euskal jatorriko publiko amerikarra eta publiko amerikar ez-euskalduna ere ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus