euskal diaspora eta kultura

2018/07/06
Buenos Aires probintziako ‘Askatasunaren Bidea’ elkarteak 9 urte bete ditu ekainaren 21ean eta Mariana Fernandez Castelli irakaslea eskaintzen ari den Euskal Kultur Tailerreko kideekin ospatu zuen. Tailerrean euskal emakumearekin lotura duten gaiak jorratzen ari dira aurten tailer-kideak, esan nahi baita euskal emakumea arlo, egoera eta historiaren une ezberdinetan aztertuz. Saioa bukatuta, ...
2018/07/05
97 urte bete berritan, gaixotasunak eraman du Aita Adrien Gachiteguy aldudar beneditarra. Gaztetan Afrikan eta Ipar Ameriketan ibilia, ongi ezagutu zuen euskal diaspora. Izan ere Estatu Batuetako euskaldunei buruz 1955ean argitaratu zuen liburua erreferentziala da mundu hura ezaguteko. Jende alde ederrak parte hartu du Belokeko Fraidetxean egindako ehorzketetan. Aldarean baziren 40 bat apaiz eta fraide, Lazkaotik eta Estibalitzetik etorriak barne. Entzun dira ere Jean-Mixel Bide iloba, aihertar artzain laborariaren lekukotasuna, eta artikulu honen amaiera dauden Laka bertsolariaren hiru bertsoak.
2018/07/05
Oso sanfermintzaleak dira Diaspora osoan euskal etxeak eta ahal dutelarik saiatzen dira zintzo demonio antolatzen euren ospakizun programak. Aurten, gainera, uztailaren 7a larunbata denez, ekitaldi gehienak lehenengo asteburu honetara ekarri dira. Gaurko artikulura, EuskalKultura.com-era heldu diren proposamenak bildu ditugu. Aukera baduzu, zeuk ere jantzi zapi gorria eta atera ospatzera: gora San Fermin!
2018/07/05
Frankfurteko Goethe Unibertsitatean ematen den Euskal Ikasketen Eduardo Chillida Katedraren baitan bi eguneko jardunaldak antolatu dituzte ostiral eta larunbat honetan, artearen inguruan. Uztailaren 6 eta 7an zenbait ekintza, eztabaida eta hitzaldi eskainiko dira, 2018ko programa akademikoaren ekintza osagarri moduan, eta gonbidatuen artean Asier Mendizabal euskal artista izango da bertan partaide, Etxepare Euskal Institutuak jakinarazi duenez.
2018/07/05
Hiriburu alemaneko Euskal Etxeak adierazi digunez, Eneritz Furyak kantari irundarrak kontzertua eman du joan den asteartean bertako Saarbach Galerian, Neuköllneko auzoan. Gogora dezagun abeslaria Europan barrena abiatu zela ekain azkenean kontzertu-sorta bat prestaturik. Izan ere, 28an Bordaleko Euskal Etxean jo zuen, biharamunean Pariseko Paï Paï Bistrot-en, 30ean Bruselan ...
2018/07/04
Hamasei Nafar Etxek, horietarik gehienak Espainiako Estatukoak, baina baita ere Argentinako lauak eta Pariseko nafar guneak, bat egingo dute datorren ostiralerik aurrera Iruñean ospatuko diren San Fermin jaiekin. Antolatu dituzten ekitaldiak mota guztietakoak dira, jai-giroko eta gastronomikoetatik, sozial, erlijioso eta kulturaletara. Egitarau gehienek Txupinazioa daukate amankomunean, baita jantzi eta zapi ...
2018/07/04
Mexiko Hiriko Loiolako Inazioren Eskola, herriak gehiago Bizkaitarren Eskola edo Colegio de las Vizcaínas gisa ezagunago duena, euskal diasporako hezkuntza alorreko eraikin eta erakunde esanguratsuenetakoa bat da, eta instituzio enblematikoa hiriburu mexikarrean. Deia egunkariak elkarrizketa eman du argitara joan den asteburuan bertako Patronatuko ohorezko kide den Eneko Belausteguigoitiarekin, Marta Martinez kazetariak sinatua. Interesgarria zelakoan, bere aipu laburtua egin eta hona ekarri dugu, nahi duenak begiratua eman diezaion.
2018/07/04
Euskal Herriko herri askotan ospatzen bada ere, badakigu sanjuanak ez direla jatorriz euskal jaiak edo soilik euskaldunen jaiak. Izan ere, Europako hainbat herritan ospatzen da, lekuan lekuko berezitasunekin. Aniztasun hori ere iritsi da euskal diasporara eta San Juan festak antolatzeko beste kolektibitate eta erakunde batzuengana jo ohi dute euskal etxeek, erretzeko panpinak diseinatzeko, sua pizteko edo, ...
2018/07/03
Aurrekaririk gabeko gonbitea Txiletik dator eta Valparaisora edo Viña Del Marrera ikastera seihileko bat pasatzera etortzekoak diren Euskal Herriko truke-ikasleei dago bereziki zuzenduta. Euzko Etxeak bi apartamentu dauzka bere egoitzan, eta horietako batean garatzen ditu bere aktibitateak. Besteak hiru pertsonentzako tokia du, esan nahi baita bi gela –ohe bakarrekoa bat, bi ohekoa ...
2018/07/03
Mendozako Nafar Etxe argentinarreko hamar kidek osatzen dute delegazioa eta egunotan bisitan dira Nafarroan, Foru Erkidegoko errealitatea in situ ezagutzeko asmotan, lehenengo eskuko ezagutza lortzearren. Taldeak Nafarroako Jauregia bisitatu zuen atzo eta bertan harrera egin zien Ana Ollo sailburuak, Pello Pellejero Komunikazio eta Erakunde arteko zuzendari nagusia ere partaide.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus