euskal diaspora eta kultura

2018/07/25
Handiak, Altzoko Handiaren istorioak, Miamin hasiko du Estatu Batuetako ibilbidea, jatorrizko bertsioan ingelesezko azpidatziekin. 50 zinema jaialditatik igaro eta 28 sari, 10 Goya eta tartean Donostiako Zinemaldiko epaimahaikideen sari berezia ere irabazi eta gero, Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendutako filma AEBko zinema areto komertzialetara iritsi da abuztuan, hiru bat aste barru, ...
2018/07/25
Bertako Euskal Etxearen 75. urtebetetzea ari da ospatzen egun hauetan Mar del Platako euskal gizataldea. Asmo horrekin lagunentzako bazkaria egin zuten joan den igandean, uztailaren 22an, eta gaur, berriz, lau talderen arteko Pilota Txapelketa gauzatuko du.
2018/07/25
Gastón Mendiolagoitiak hiru bidaia egin ditu Euskal Herrira eta apurka apurka bere zuhaitz genealogikoa osatzen joan da. Orozkon emozio handiz bisitatu du Mendiolagoititarren oinetxea. Mendiolagoitia argentinarrak 'Familia Liburua' (1787) gorde dute eta baita 'Hidalgia Zedula' ere (1749), euren arbaso Francisco Mendiolagoitiari 'infanzon'tasuna aitortzen diona. Deia egunkariak Susana Martinek sinatzen duen honako erreportajea argitaratu du.
2018/07/24
Deia egin die Eusko Jaurlaritzak munduko euskal etxe eta komunitateei, bakoitzak bere hiri eta herrialdean irailaren 8an 'Euskal Diasporaren Eguna' ospa dezaten. Aurtengoa izango du lehenengo edizioa joan den abenduan Jaurlaritzako Aholku Batzordeak munduko euskaldunen artean ideia-lehiaketa bat egin ondoren data hau onetsi zuenetik. Ospakizuna sustatzeko, bideo bat plazaratu du exekutiboak zenbait hizkuntzatan, Marian Elorzak eta Gorka Alvarez Aranburuk aurkeztu berria dutenez.
2018/07/24
Etxepare Euskal Institutuak mundu osoan zehar dituen irakurletzek hainbat puntu amankomunean badituzte ere, leku bakoitzeko irakurleak eta ikasleek egiten dute berezi eta bakar irakurletza bakoitza. Mexikoko UNAM unibertsitate entzutetsuan ari da lanean Haizea Elizondo, euskara eta euskal kultura irakasten. Nola bizi dituzte gure hizkuntza eta kultura bertan? Hona kontatu diguna:
2018/07/24
Uztailean zehar ospatzen dira Sanferminak Diasporako nafar eta euskal etxeetan, batzuetan 7an bertan baina baita ondoko egun eta asteetan ere, elkarte bakoitzaren eta bere ahalen arabera. Ospakizunak deigarriak izan ohi dira; eta ez bakarrik parte hartzaileen jantziengatik –distantzia gorabehera, Hego Amerikako sanferminzaleak ere zurigorriz janzten dira–, txupinazoarengatik ere ...
2018/07/24
Joan den larunbatean, uztailaren 21ean, ‘futsal’ (areto futbola) lagunarteko partida jokatu zuten Caracasen bertako Atletico Barrondo taldeak --hiriko Eusko Etxearen ordezkari-- eta Caracasko Centre Catalá etxe kataluniarreko ‘Catalonia’ taldeak. Partida Centre Catalá-ren instalazioetan gauzatu zen eta bi zati oso antzekoren ostean Euskal Etxeko ordezkariek ...
2018/07/23
2018/07/23
Grafittiak agertu dira Kolonbiako Medellinen, bertako El Pobladoko San Jose Elizan, XVII. mendean hiria fundatu zutenen izenak aipatzen dituen plakaren eta elizako zenbait hormaren gainean. Ekitaldiak bigarren parte bat ere izan du sare sozialetan, batzuk graffitiak kritikatu dituzten bitartean, beste batzuk graffitiok artea direla esan baitute. Zenbait irain eta hitz zatarrekin batera, esan direnen ...
2018/07/23
"Urtero Txoko Onaren karrokanpoek parte hartzen dute Owyhee Konderriko Azoka eta Rodeoko Kabalkadan (Owyhee County Fair and Rodeo-ko desfilean), Idahon, baina aurten Txoko Ona Euskal Etxeak gonbidatu nahi zaitu, zu eta zure familia ere partaide izan zaitezen. Ardikanpoaren inguruan oinez joan zaitezke, esaterako ikurrina eskuetan eramanez, euskal musika joz edo, jakina, ikusleei goxokiak ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus