euskal diaspora eta kultura

2018/07/31
Azken urteotan bezala aurten ere ekintza egitarau oparoa antolatu du Misiones probintziako Corpus Christi herriko Euskal Etxeak Inazio Santuaren omenean. 2018ko egitaraua uztailaren 28an hasi zen ‘Kontaketa Harrigarriak’ literatur lehiaketaren 10. edizioaren sari banaketarekin. Sari eta aipamen bereziak entregatzeko ardura Olga Leiciaga Eusko Etxeko lehendakariak eta Julio Markiewicz ...
2018/07/31
Euskal etxe eta federazioentzako dirulaguntza deialdiak ia hilabete egin du zabalik. Gogoratu Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak deitu eta Kanpoan den Euskal Komunitatearen Zuzendaritzak ebazten duen deialdiaren xedea, euskal etxe eta federazioen jarduera, ekintzak eta azpiegitura gastuetan laguntzea dela, eta eskabideak aurketeko epea abuztuarn 2an, ostegun honetan alegia, bukatuko dela.
2018/07/31
Iñaki Deunaren Eguna ospatzeko programa luzea egiten badute ere --gaur bertan, San Inazio Eguna, badira ekitaldiak, baita aurrerago ere, irailean-- ekintza nagusiak joan den asteburuan burutu ziren Necocheako Euzko Etxean. Larunbat goizean FEVAk deitutako "Haztearren, gogoeta" izeneko gazteentzako Tailerra egin zen 22 gazte partaide. Ana Idigoras aditua koordinatzaile. Euskal Etxetik ...
2018/07/31
Nafarroako Gobernua eta Nafarroako Merkataritza Ganbera hiru bidaia ari dira prestatzen AEBetara urrian eta azaroan, baita ere Nafarroa-AEB foro bat ere lurraldeko enpresentzat. Ekimenok Nafarroako Gobernuaren 2017-2020 (PIN3) Nazioartekotze Planaren baitan kokatzen dia, eta gauzatu ahal izateko hitzarmena sinatu berria dute exekutiboak eta Nafarroako Ganberak. Nafar enpresen lehenengp ...
2018/07/31
Mai Etxaniz da ‘Las brujas de Zugarramurdi’ taldeko ahotsa eta taldearen izena proposatu zuena. Izan ere, arbaso gipuzkoarrak izateaz gain, San Nicolaseko Euzkal Etxeko kide da Mai. Artistak EuskalKultura.com-i azaldu dio euskal sustraiei buruzko argazkilaritza proiektu bat egiten ari zela topatu zuela Zugarramurdiko sorginen berri eta sakondu nahi izan zuela.
2018/07/30
“A bordo de un sueño”ren izenburupean National Geographic-ek Albaolaren proiektuari artikulu bat dedikatu dio. National Geographic-aren abuztuko alea iritsi da azkenean liburudendetara. Barruan, euskal baleazaleen historia irudikatzen duten ilustrazioen zabalgarri bat, 10 orrialdekoa, eta Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktorian eraikitzen ari den San Juan baleontziaren proiektuari buruzko 14 ...
2018/07/30
Gutxiago falta da eta berehala da hemen iraila; eta irailarekin batera Cullman Centerren bekarekin New Yorken bederatzi hilabeteko egonaldia abiatuko du Kirmen Uribe idazle ondarroarrak. Segidako erreportaje hau duela hiruzpalau hilabete argitaratu zuen Ariane Kamiok Gara egunkarian, baina ikasturte berria gerturatzen joan ahala gauzatzen ere hasiko dira bertan aipatzen diren beka eta Uriberen pauso eta mugarri berria.
2018/07/30
‘Hazia’ haurtzaindegi alternatibo bat da, 1 eta 3 urte arteko umeei begira. Julia Etchebehere arduradunak azaltzen duenez, “jolasgunea da, txikiek euren adin bereko beste neska-mutil batzuekin elkartzeko lekua. Mota askotako tailerrak eskaintzen dizkiegu txikiei, beti ere eskarmentu handiko aditu talde batek koordinatuta”.
2018/07/30
Eusko Jaurlaritzak Gasteizen ospatuko du datorren irailaren 8an Euskal Diasporaren Eguna, Lehendakaritzan gauzatuko duen ekitaldi instituzional batekin, Urkullu lehendakaria buru. Ekitaldira Euskal Etxeetako eta munduko euskal komunitateetako ordezkariak eta euskal gizarteko hainbat arlotako kideak gonbidatu dira, ospakizun honek izango duen lehenengo edizioan, Kanpoan den Euskal Gizataldeetarako Aholku Batzordeak ...
2018/07/30
2016an lortu zuen bere Lege-Izaera Santa Fe probintziako Roldan-go Euskel Biotza Euskal Etxeak, baina askoz lehenagotik, 1988tik, hasiak ziren herriko euskal jatorriko lagunak biltzen, ekitaldiak antolatu eta denborarekin Euskal Etxea bilakatuko zenaren oinarriak lantzeko. Hiru hamarkada geroago, elkartearen lehenengo ekintzen 30. urteurrena ospatuko du Roldango euskal gizataldeak eta San Inazio ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus