euskal diaspora eta kultura

2018/09/03
Gaurtik aurrera eta irailaren 18ra arte Argentinako Kongresu Nazionaleko Liburutegiak bertan egiten diren VII. Euskal Kultura Jardunaldiei emango die aterpe, Euskal Herriko kultura tradizional eta garaikideko zenbait adierazpen dastaraziz bertaratzen direnei. Estreinatze ekitaldian Sara Pagola Euskadiren Argentina-Mercosurrerako ordezkariak hartuko du parte eta besteak beste Gernikako Arbola kantatuko du Kanky ...
2018/09/03
Irailaren 8an gure diasporaren eta diasporako euskaldunen lana, errealitatea eta izatea bera ospatu eta aldarrikatzeko bilduko gara Euskal Diasporaren Egunean. Munduko hainbat euskal etxetan izango dira elkarretaratzeak. Euskal Herrian, ekitaldi instituzionala Gasteizen izango da, Lehendakaritzan, Urkullu lehendakaria buru; eta Donostian, EuskalKultura.com-ek antolatutako ekitaldian bilduko gara. ...
2018/08/31
Irailaren 8an gure diasporaren eta diasporako euskaldunen lana, errealitatea eta izatea bera ospatu eta aldarrikatzeko bilduko gara Euskal Diasporaren Egunean. Munduko hainbat euskal etxetan izango dira elkarretaratzeak. Euskal Herrian, ekitaldi instituzionala Gasteizen izango da; eta Donostian, EuskalKultura.com-ek antolatutako ekitaldian bilduko gara. Diaspora lokarri, egun goxoa pasatuko dugu Diasporako euskaldunok, eta Diasporako euskaldunen lagunok. Animatu eta zatoz eguna gurekin disfrutatzera!
2018/08/30
Lau egun baino ez dira geratzen datorren astelehenean, irailaren 3an, EuskalKultura.com-ek bere buletinaren ikasturte berriari ekiteko. Baina apur bat aurreratu nahi izan dugu iragarrita genizuen Euskal Diasporaren Eguna dela eta antolatu dugun ospakizunaren berri emateko. Diasporako kide eta diskideok helburu xinple batekin bilduko gara: elkar ezaguteko eta egun goxo bat pasatzeko Diasporaren inguruan. Donostian edo Euskal Herrian bazabiltza, zatoz gurekin partekatzera Euskal Diasporaren Eguna.
2018/08/16
2018ko Euskal Aste Nazionala arrazoi askorengatik izango da berezia. Batetik, bere 75. urteurrena ere ospatuko duelako festaren baitan Euskal Etxe antolatzailea den Mar del Platako Denak Bat-ek. Bestetik, aurtengo euskal argentinar jaialdi nagusia aukeratu duelako Iñigo Urkullu lehendakariak Argentinara egingo duen lehenengo bisita ofiziala gauzatzeko. Ikuskizunen arloan ere artista esanguratsuak etorriko dira Euskal Herritik bertakoekin batzera: dantzan, Hendaiako Akelarre taldea; musikan, Huntza talde bizkaitarra.
2018/08/14
Joan den astean egin dira ospakizun nagusiak eta kontent dira antolatzaileak. Ostegun honetan, hilabete amaieraraino segituko duen euskal baserriei buruzko erakusketa bat zabalduko dute Kultura Etxean. Vasconia Floridako kide den Jose Andres Arocenak EuskalKultura.com-i adierazi dionez, "larunbateko Paleta Txapelketa eta igandeko Esnezaleen elkarteko elkarretaratze eta bazkaria, primeran atera ziren". ...
2018/08/14
Buenos Airesen dabil egun hauetan Marina Alcalde bilbotarra, TangoBA izeneko jaialdian parte hartzen. Eta hemendik ere luzatzen die tangoa gustatu bai baina orain arte dantzatzera ausartu ez direnei, Bilbon bertan hasiberrientzat antolatzen dituen tango ikastaroetan parte hartzeko gonbitea. Izan ere, berak ibilbide hori jarraitu zuen eta "Bilbo berean" jaioa izanik tangoa izan ...
2018/08/13
Atzo igandea 198 urte bete ziren Euskal Herriari eta bere Diasporari hobekien kantatu zion euskalduna jaio zela. Jose Maria Iparragirre Balerdi 1820ko abuztuaren 12an jaio zen Gipuzkoako Urretxun, eta bertako kanposantuan dago ehortzia, zazpi oinarri dituen trihuarri baten tankera duen hilarrian. 2020an, beraz, Iparragirreren jaiotzaren bigarren mendeurrena beteko da. Eta aukera ezin hobea izan daiteke Euskal ...
2018/08/13
Cecilia Resiale eta Lucia Bima argentinarrek eta Dario Zalgade kanariarrak sortu zuten iaz ‘Liberoamérica’ izeneko argitaletxe “horizontal eta autogestionatuta”. Ekimenaren lehenengo argitalpena Argentinan eta Uruguain argitaratu da eta ‘80 poetas contemporáneas’ izenpean laurogei bat poesia feminista bildu ditu. Liburuak oso harrera ona izan du ...
2018/08/10
Aukera guztiak onak dira gure diasporaren aldarrikapena egiteko --are gehiago besta giroan egiten badira-- eta EuskalKultura.com-ek ere bat egingo du mundu osoan irailaren 8an ospatzeko asmo dagoen Diasporaren Egunarekin. Horretarako, dei bat zabalduko du datozen egunetan, besta elkarretaratze baterako Donostiako Unanue Diasporaren Hotelean. Bertara gonbidatzen ditu Diasporako kideak edo munduko euskaldunengandik ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus