2018/07/11

Argentinako Euskal Aste Nazionaleko irudiak bi ospakizunen esanahia adierazi behar zuten: Euskal Astearen ikur behar zuen izan eta, aldi berean, elkarretaratzearen antolatzaile den Denak Bat Euskal Etxearen 75. urteurrena ere behar zuen islatu. Diseinuak, arauen arabera, euskal kultura eta nortasuna iraunaraztearen baloreak ere jaso behar zituen. Aurkeztutako lanen artean –guztira ...
Gehiago irakurri...
2018/07/11

Newport hiri galestarrak plaka bat desestali zuen joan den astelehenean duela 81 urte bertara gerra bonbardeketen izukeriatik ihesean iritsi ziren euskal haurren oroiz. 56 haur ailegatu ziren orduan Euskal Herritik eta Pendragon House izeneko etxean geratu ziren hasiera batean, izan ere aurrerantzean elkartasun pasadizo haren oroigarri izango den plaka duen etxean, Newport-eko Caerleon auzoan. ...
Gehiago irakurri...
2018/07/10
Hirugarren eguna du gaur Deustuko Unibertsitatean, Goi-Hezkuntzako Erakunde Jesuiten Mundu-Batzarrak. "Transforming Our World Together" (Mundua elkarrekin eraldatuz) 300dik gora errektore eta buruzagi, munduko 200dik gorako unibertsitate, college eta goi-hezkuntzako erakunde jesuitetatik etorriak, Bilbo eta Euskal Herria hautatu dute elkargune. Izan ere, biharko saioa Loiolako Santutegian egingo da eta bertan sinatuko dute International Association of Jesuit Universities (IAJU) erakundearen sorrera ofiziala.
Gehiago irakurri...
2018/07/10
Euskal etxe eta federazioentzako dirulaguntza deialdia abian da joan den astetik eta epeak, beraz, aurrera doaz. Gogoratu Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak deitu eta Kanpoan den Euskal Komunitatearen Zuzendaritzak ebazten duen deialdiaren xedea, euskal etxe eta federazioen jarduera, ekintzak eta azpiegitura gastuetan laguntzea dela, eta eskabideak abuztaren 2a aurkez daitezkeela.
Gehiago irakurri...
2018/07/10

Txileko Pontificia Universidad Católica-ko Letra Fakultateak euskara klaseei irekiko dizkie ateak aurten lehen aldiz. Kurtsoa irailean hasiko da eta hiru hilabetetan hizkuntzaren oinarrizko ezagutzak eskuratuko dituzte ikasleek, Europako Hizkuntzen Markoaren A1.1 maila, alegia.
Gehiago irakurri...
2018/07/10

Euskal etxeetako gazte jendeari zuzendutako ekintza Ana Idigorasen ardurapean egingo da eta programa honi jarraituko dio: goizeko 10etan, parte-hartzaileen harrera eta FEVAko agintarien agurra. 10:30etan, tailerraren hasiera; 13etan, bazkaria; 15etatik 18etara, tailerraren jarraipena; 18etatik 18:30etara, atsedenaldia; 18:30etatik 20etara, tailerraren amaiera eta ondorio irakurketa.
Gehiago irakurri...
2018/07/10
"Bere praka motzek soilik salatzen zuten 'giri' gisa. Estatu Batuetara migratutako nafarren alaba, Far Westeko baserritarren azentuaz mintzo du euskara. haurra zela ezagutu zituen Iruñeko Sanferminak,entzierroa korritu zuen eta Euskal Pilota Mundu-Txapelketetan parte hartu zuen". Noticias de Navarra egunkariak Sanfermin giroko artikulua argitaratu du astelehen honetan, Dani Burgui-k sinatua, Esther Ciganda euskal amerikarraz. Washington estatuko Moses Lake herrian jaioa, oso pertsona ezaguna da AEBetako euskal diasporaren munuan.
Gehiago irakurri...
2018/07/09

Kanpoan den euskal komunitate osora nola hurreratu --komunitate historikora zein egungo diaspora berrira-- eta alor honetan mugitu eta politikak garatzeko osagai, baldintza, jakingarri eta ekarpenak aipatu, landu eta mahaigaineratuko ditu ikastaro honek, Euskal Herriaren eta bere Diasporaren arteko lankidetza eragin eta elkarren aurrerabidea bultzatzeko bideak arakatuz, tartean euskal gazte atzerriratuei ...
Gehiago irakurri...
2018/07/09

Misiones probintzia argentinarreko Corpus Christiko Eusko Etxeak tinko jarraitzen du urtero bere Literatur Lehiaketa antolatzen. ‘Kontaketa Harrigarriak’en 10. edizioa bukatu berria da eta sariak Euskal Etxea antolatzaile duen San Inazio jaiaren baitan banatuko dituzte antolatzaileek, abuztuaren 28an, goizeko 10:30etan. Hona ekainaren 30ean argitaratutako epaiak aldarrikatzen dituen ...
Gehiago irakurri...
2018/07/09

Argentina eta Uruguaiko hainbat euskal etxetan bisitagai egon ondoren, Carmelo herriko Ibai Ondoko Etxera iritsi zen ekainaren bigarren hamabostaldian ‘Begiradak eraldatzen’ erakusketa. Emakumearen Euskal Erakundeak (Emakunde) plazaratutako hainbat kanpainatako materiala biltzen duen erakusketa da 'Begiradak Eraldatzen'. Kontzientziazio honen inguruan bestelako ekintza eta proposamenak bildu ditu ...
Gehiago irakurri...