euskal diaspora eta kultura

2019/01/22
Graciana Goicoechandia abendu erdialdean itzuli zen Argentinara, Las Flores bere sorterrira, ostera azkarra egin ondoren itsasoaren alde honetara. 51 urteko euskal argentinar erreferente hau Europara etorria zen, Algeciras-era, Irakasleen I. Batzar Europarrean parte hartzera, abenduaren 6tik 8ra eta batzarra bukatu orduko BlaBlaCarra, trena eta autobusak bata bestearen segidan hartu eta 9an, igandea, eguna ...
2019/01/21
Gaur urtarrilaren 21a da, jai-eguna Donostian. Joan den gauean Banderaren Jaitsiera egin da eta azkeneko danbor-hotsak entzun dira. 2019ko sansebastianak joan dira... ustez, edo Donostian eta Azpeitian bederen. Urtero bezala, munduan hainbat euskal etxek bat egin baitute festa sansebastiandarrarekin. Euskal etxe horietan, gehienek egunean bertan, urtarrilaren 20an ospatu dute festa eta danborrada, baina batzuetan, ...
2019/01/21
Halaxe adierazi du EH Bilduk plazaratu duen ohar baten bidez. Alderdi abertzaleak, egun Eusko Legebiltzarrean tramitazioan den Lege hau hizpide, azaldu du akordio batera heldu dela Jaurlaritzarekin, "euskal kultura bere osotasunean hartu eta babesteko, EAEko muga administratiboetatik harago". "Geure taldea akordio batera heldu da Jaurlaritzarekin Kultura-Ondarearen ...
2019/01/18
Portugaleteko kantariak 35 urteko diskografia beteko du aurten eta karia horretara '35' izeneko bira egingo du Europan eta Ameriketan barrena. Joseba Gotzonek bere burua eskaintzen die euskal etxeei eta bestelako elkarteei kantatzera bertaratzeko. Oraingoz Euskal Herrian eta Katalunian itxi ditu kontzertuak, baina iragarria du dagoeneko Kuba, Txile, Argentina eta Uruguai bederen bisitatuko dituela, nahiz eta ...
2019/01/18
Bere azken egunetan sartua da Buenos Aires probintzia argentinarreko Chacabuco herrian 'Euskara Munduan' formakuntza programako 2019ko lehenengo barnetegia, hemen Udako Barnetegia deitzen zaiona (neguan bigarren bat egiten baita, uztail aldean). Hego Ameriketako euskara ikasle/irakasleak biltzen dituen proposamen hau FEVA, Etxepare Euskal Institutua eta Chacabuco bertako 'Guillermo Larregui' Euskal ...
2019/01/17
Urte berriarekin batera, euskara klaseak astearte eta ostegunetan emango dira UNAMeko (Universidad Nacional Autónoma de México) Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzaren eskutik, Haizea Gorroño elizondo irakasle eta Etxepare Euskal Institutua eta ENALLT (Escuela Nacional de Lenguas, Lingüística y Traducción) antolatzaile, bi mailetan, CEPE (Centro de Enseñanza para ...
2019/01/17
Kalifornia hegoaldeko Los Angelesealdean, Montclair hiriak alkate berria du, Javier 'John' Dutrey-k karguratzeko zin-egitea bururatu ondoren. 40.000 bat biztanle dituen hiri honetako kontseilukide zen orain arte, aita, Jean Dutrey, Mendibeko baxenabartarra eta ama, Maria Teresa edo Maritxu (Iribarren) Dutrey, Arizkungo nafarra dituen hautetsiak, 1964an Kaliforniara emigratuak.
2019/01/16
Hogeitik gora ekitaldik osatzen dute #ScotlandGoesBasque programa, hainbat diziplinatako euskal artista eta sortzaileen lanak Eskoziara eramanez, literatura eta arte eszenikoetatik abiatu eta musika edota zinemaraino. Etxepare Euskal Institutua antolatzaile eta Eusko Jaurlaritza eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagun Eskoziako hiri garrantzitsuenetara iritsiko da 2019an ...
2019/01/16
Boiseko Jaialdi 2020 euskal elkarretaratze eta festaldi erraldoiko antolatzaileek adierazi dutenez, datorren edizioko Euskal Herriko talde gonbidatuak honakoak izango dira: Duguna - Iruñeko dantzariak, Korrontzi taldea, eta Esne Beltza musika taldea, Nafarroako Iruñetik, Bizkaiko Mungiatik, eta Gipuzkoatik hurrenez hurren boiseratuko direnak 2020ko uztaileko azkeneko astean eta abuztuko lehenengo bi ...
2019/01/15
Giacomo Puccini-ren 'Turandot' estreinatuko dute gaur Sydney Opera House-n, Andeka Gorrotxategi tenore abadiñoarra Calaf printzearen rolean. Bertaratuko diren operazaleen artean, Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxeko talde bat gerturatuko da, euskal kantariari merezi dituen txaloak emateko. 'Turandot' urtarrilaren 15etik martxoaren 30a bitartean eskainiko da Sydney Opera House-ko Joan Sutherland ...
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus