2018/08/01

Chicagoko Unibertsitateko Hizkuntza eta Literatura Erromaniko Departamentuak euskara irakatsiko duen irakurle bat behar du, 'euskararako sarrera' gaia irakasteko 2019ko neguko hiruhilabetekoan, urtarrilaren 7an hastekotan. Eskolen helburua ikasleei euskal gramatika eta hiztegiaren oinarrizko ikuspegi eta ezagutza ematea da. Irakasleak euskara menperatu beharko du--ama-hizkuntza izan edo ...
Gehiago irakurri...
2018/08/01

155 urte bete ditu Buenos Aires probintziako Saladillo hiriak eta beste zenbait ekintzaren artean janari salmenta herrikoi eta erralodi batekin ospatu zuen. Udalak deituta herriko hainbat erakundek hartu zuten euren gain menua prestatzeko ardura –bost mila pertsonentzako gisatua zen– plaza nagusian saltzeko.
Gehiago irakurri...
2018/08/01

15 egunez Ibon eta Janireren ikasleak izango dira Cristopher Dobson, Alessandro Catani eta Eider de la Caridad Gonzalez Zornotzako Barnetegian. Eskozia, Italia eta Kubatik etorri dira Euskal Herrira, hasitako bidea jarraitzeko asmotan. Edinburgoko, Boloniako eta Habanako Unibertsitatean euskara eta euskal kulturako klaseetara joan ostean. Euskara ikasteko eta euskal kultura gertutik ezagutzeko aukera ...
Gehiago irakurri...
2018/08/01

Sanferminetako egitarauaren baitan euskal produktuak zozketatu ditu Eusko Biltzar-ek joan den larunbatean, eta uztailaren 28ko Loteria probintzialarekin. 379 zenbakiarekin, Luis de Uriarte (Kiku) izan zen sariduna. Hau ez da izan, ordea, San Fermin jaiaren inguruan Cnel. Pringlesko Euskal Etxeak hilabetean zehar burutu duen ekintza bakarra. Izan ere, San Fermin eta Argentinako Independentziaren Eguna batera ...
Gehiago irakurri...
2018/07/31

Azken urteotan bezala aurten ere ekintza egitarau oparoa antolatu du Misiones probintziako Corpus Christi herriko Euskal Etxeak Inazio Santuaren omenean. 2018ko egitaraua uztailaren 28an hasi zen ‘Kontaketa Harrigarriak’ literatur lehiaketaren 10. edizioaren sari banaketarekin. Sari eta aipamen bereziak entregatzeko ardura Olga Leiciaga Eusko Etxeko lehendakariak eta Julio Markiewicz ...
Gehiago irakurri...
2018/07/31
Euskal etxe eta federazioentzako dirulaguntza deialdiak ia hilabete egin du zabalik. Gogoratu Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak deitu eta Kanpoan den Euskal Komunitatearen Zuzendaritzak ebazten duen deialdiaren xedea, euskal etxe eta federazioen jarduera, ekintzak eta azpiegitura gastuetan laguntzea dela, eta eskabideak aurketeko epea abuztuarn 2an, ostegun honetan alegia, bukatuko dela.
Gehiago irakurri...
2018/07/31

Iñaki Deunaren Eguna ospatzeko programa luzea egiten badute ere --gaur bertan, San Inazio Eguna, badira ekitaldiak, baita aurrerago ere, irailean-- ekintza nagusiak joan den asteburuan burutu ziren Necocheako Euzko Etxean. Larunbat goizean FEVAk deitutako "Haztearren, gogoeta" izeneko gazteentzako Tailerra egin zen 22 gazte partaide. Ana Idigoras aditua koordinatzaile. Euskal Etxetik ...
Gehiago irakurri...
2018/07/31

Nafarroako Gobernua eta Nafarroako Merkataritza Ganbera hiru bidaia ari dira prestatzen AEBetara urrian eta azaroan, baita ere Nafarroa-AEB foro bat ere lurraldeko enpresentzat. Ekimenok Nafarroako Gobernuaren 2017-2020 (PIN3) Nazioartekotze Planaren baitan kokatzen dia, eta gauzatu ahal izateko hitzarmena sinatu berria dute exekutiboak eta Nafarroako Ganberak. Nafar enpresen lehenengp ...
Gehiago irakurri...
2018/07/31

Mai Etxaniz da ‘Las brujas de Zugarramurdi’ taldeko ahotsa eta taldearen izena proposatu zuena. Izan ere, arbaso gipuzkoarrak izateaz gain, San Nicolaseko Euzkal Etxeko kide da Mai. Artistak EuskalKultura.com-i azaldu dio euskal sustraiei buruzko argazkilaritza proiektu bat egiten ari zela topatu zuela Zugarramurdiko sorginen berri eta sakondu nahi izan zuela.
Gehiago irakurri...
2018/07/30

“A bordo de un sueño”ren izenburupean National Geographic-ek Albaolaren proiektuari artikulu bat dedikatu dio. National Geographic-aren abuztuko alea iritsi da azkenean liburudendetara. Barruan, euskal baleazaleen historia irudikatzen duten ilustrazioen zabalgarri bat, 10 orrialdekoa, eta Pasaiako Albaola Itsas Kultur Faktorian eraikitzen ari den San Juan baleontziaren proiektuari buruzko 14 ...
Gehiago irakurri...