2019/02/15

Ohiko arrakasta handiz egin dute joan den larunbatean Salt Lake Cityn 2019ko Basque Dinner Dance ekitaldia. Utah-ko Euskal Etxea antolatzaile, urteroko hitzordu honen helburu behinena urteko aurrekontuari zati handi bat ekartzea da, eta ber denboran euskal dantza eta kultur molde batzuk erakustea Utah-ko publiko ez-euskaldunari. "274 pertsona bildu zaizkigu aurten afaltzera," ...
Gehiago irakurri...
2019/02/15

Urtarrila, urrian egindako hauteskundeetan hautatu dituzten karguen zin-egite eta kargu-hartze hilabetea da Estatu Batuetan. Duela egun batzuk, Aitor Narvaizaren irudia ekarri genuen, Nevadako Elko konderriko sheriff berri gisa zin-egin eta kargua hartzen. Gaurkoan, Diana Lachiondoren zin-egite irudia ekarri dugu. Gogoratu Diana Idahoko Ada Konderriko 'County Commisioner' edo konderriko gobernuko kide gisa ...
Gehiago irakurri...
2019/02/14

Ekitaldia egingo da larunbat honetan arratsaldeko 3retan San Frantziskoko Gure Euskal Etxean (Basque Cultural Center) Donostiako Heredad de Unanue Hotela aurkezteko. Ostatua XV-XVI. mendeko baserri batean zabaldu zen joan den irailean eta euskal diasporari lotua agertzen da, dekorazioan eta planteamenduetan, Donostian eta Euskal Herrian Diaspora ezagutaraztea eta Euskal Herriaren eta bere Diasporaren arteko ...
Gehiago irakurri...
2019/02/14

Macachin herritik 30 kilometrora dagoen Doblas herrixkan konpromiso familiar bat zeukalako iritsi zen modeloa Macachinera, eta Euzko Alkartasuna Hotelean eman zuen gaua Carolina Ardohainek. Egonaldia laburra izan arren, modelo famatuak denbora gorde zuen hala eskatu ziotenekin argazkiak ateratzeko eta hoteleko bisita liburuan sinatzeko.
Gehiago irakurri...
2019/02/14

Boiseko euskaldunek joan den astelehenean ospatu zuten Agate Deuna edo Santa Ageda hiriko Basque Block-en. Ekitaldiak ia hogeita hamar pertsona bildu zituen, makilak eskuetan kantari. Taldea Euskal Museotik atera zen eta 'Leku Ona' jatetxera joan zen lehenik, trikitixaren aireak lagun. Ondoren Euskal Etxera sartu eta han ere kantatu zituzten koplak.
Gehiago irakurri...
2019/02/13

Itxaropen Euskal Etxeko abesbatzak joan den ostiralean, otsailaren 15ean, eskaini zuen bere lehenengo kontzertua publiko aurrean, Udal Jauregiko lorategian eta Julieta Ugartemendiak koordinatzen duen ‘Elkarbizitze klarinetistiko’ izeneko trebakuntza programa barruan. Kontzertuan bi abesti kantatu zituen koruak euskaraz, Jooyong Ahn maisu korear-estatubatuarraren zuzendaritzapean: ...
Gehiago irakurri...
2019/02/13

‘Convivencia Clarinetística’ izena duen trebakuntza ikastaroa garatzen ari da egun hauetan Saladillon. Ikastaroa Julieta Ugartemendia adituaren esku dago, Alberto Brass eta Edgardo Palotta laguntzaile, Buenos Aires probintziako klarinete-jotzaile eta zuzendariei begira. Ugartemendiak azaldu duenez, aldi berean abesbatza bat ari da sortzen Itxaropen Euskal Etxearen baitan eta abeslariek ...
Gehiago irakurri...
2019/02/13

‘Fiesta de la Confluencia’ izenarekin ezaguna den jaialdia Neuquen probintziako Confluencia eskualdeak antolatzen du urtero Neuquengo Paseo de la Costa pasealekuan, Argentinako izen handiko hainbat artista lagun. Musikari, kantari eta dantzariekin batera, eskualdea osatzen duten herrietako elkarte eta erakundeek ere erakusten dute euren lana hiru eguneko jaialdian.
Gehiago irakurri...
2019/02/12

Bi idazleak Foire du Livre de Bruxellesren gonbitea jaso dute aurten 50. ediziora iritsiko den azoka honetan parte hartzeko eta biak elkarrekin arituko dira egitarau ofizialeko mahai-inguru batean, ekimeneko lehenengo egunean, 17:00etan Place de l'Europe izeneko gunean. Azoka, berez, otsailaren 14tik 17ra bitartean egingo da hiriburu europarrean, eta bi euskal idazleen partaidetza TraduQtiv ...
Gehiago irakurri...
2019/02/12

‘Jaialdi’ izenpean antolatzen duen festan, euskal sukaldaritza, musika eta dantzak eskaintzen dizkie Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxeak bertako biztanle eta turista ugariei . Ekintza irekia da eta aurten gonbidatu bereziak ere bilduko ditu: FEVAk antolatutako 'Jarduneko Musikarien I. Topaketa'n parte hartuko duten artistak. Jaialdia datoreen larunbatean, otsailaren 16an egingo da, ...
Gehiago irakurri...