euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Etxepare Euskal Institutuak lau irakurle behar ditu Italia, Katalunia eta Estatu Batuetarako: epea, apirilaren 7a

2019/03/07

Etxepare Euskal Institutuak eta bere irakurletzek bat egingo dute aurten egingo den 21. Korrikarekin Etxepare Euskal Institutuak Euskara eta Euskal Kultura irakurleak behar ditu Katalunia, Italia eta Estatu Batuetako unibertsitatetan jarduteko 2019-2020 ikasturtean. Irakurle postuak lau dira: bat Bartzelonan, Universitat Autonoma de Barcelona (UAB) eta Universitat de Barcelonan (UB) aritzeko; beste bat Italian, Boloniako Alma Mater Studiorum eta ...

Gehiago irakurri...


Mikaela Goicoechea euskal amerikar kantari gazteak Opera Wyoming-ekin kantatuko du larunbatean Rock Springs-en

2019/03/07

Kantu eta musika ikasketak egiten ari den Mikaela Goicoecheak datorren larunbatean kantatuko du Rock Springs-en 19 urte dituen Mikaela Goikoetxea Arizonatik propio etxeratuko da emanaldirako, Arizona State University-n ari baita Musika Hezkuntza eta Espainiera ikasle. Pare bat kantu kantatuko ditu “A Night at the Opera" ekitaldian Rock Springs-ko Broadway antzokian: Benito Lertxundiren "Loretxoa" eta Claude Debussyren "Nuit d'Etoiles". Rock Springs-en ...

Gehiago irakurri...


Aurten 80 urte betetzen dituen Buenos Airesko Lagun Onak Abesbatzak deialdia egin du ahots berriak gehitzeko

2019/03/07

Lagun Onak Abesbatzaren 80. urteurrena Argentinako abesbatzetan oro har --euskaldun ala ez-- ospetsuenetako bat da, eta baita euskal diasporaren baiotan ere. 2019ko denboraldiaren hasiera honetan, ahots berriak gehitzeko audizioak egiten ari da Lagun Onak Korua korda guztietan. Kantariei eskarmentua eskatzen zaie. Proba egiteko saioak eta entseguak astelehenetan eta ostegunetan izaten dira, gaueko 8etatik 10etara, Laurak Bat Euskal ...

Gehiago irakurri...


Kalean, plazan eta Euskal Etxean bertan bizi-bizi ospatu zuen Macachingo herriak bere Euskal Etxearen 60. urteurrena

2019/03/06

Macachingo Euzko Alkartasunak bere 60. urteurrena ospatu zuen Lehenengo gonbidatuak ostiral iluntzean iristen hasi baziren ere, ospakizuneko ekintza nagusiak larunbat eguerdiostean hasi ziren La Pampa probintziako Macachingo Euskal Etxean. ‘60. Urteurreneko Pilota Txapelketa’n,  Coronel Pringles, Bahia Blanca, General Pico, Macachin eta Coronel Dorrego hirietako pilotariek hartu zuten parte. Txapela, ordea, etxean geratu zen irabazleak Macachingo ...

Gehiago irakurri...


Eusketxek "Euskal Mitologia Iruditeria" Tailer batera gonbidatzen du Buenos Airesen, martxoaren 21an hasiz

2019/03/06

Mitologiari buruzko Irakurmen tailerra Eusketxen "Elkarrekin egiten den irakurketak irakurtzen den testuen munduaren eta bestelako mundu eta bizipenak hurbiltzen dituelakoan", Euskal Mitologiari buruzko Irakurmen tailerra eskainiko du argentinar hiriburuan bertako Eusko Kultur Etxeak Luis María Etcheverry adituaren eskutik. Ordu eta erdiko zortzi klase izango dira, eta mitologiaren inguruko hainbat gai landuko dituzte ikasleek. ...

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko Ekin Kultur Taldeak larunbatean emango dio hasiera ofiziala 2019ko ekintzen programari

2019/03/06

Hamar urte baino gehiago bete ditu Buenos Aireseko Ekin Kultur Taldea proiektuak eta Aitor Alava arduradunaren esanetan “hamarkada luze honek oinarri sendoak ematen dizkigu etorkizunari begiratu ahal izateko”. 2019 ikasturte berriari so, eta nahiz eta ‘kide historioek’ asteak daramatzaten enseatzen, deialdi berezi bat egin du erakundeak ikasturtearen hasieran lagun berriak ...

Gehiago irakurri...


FEVAk antolatutako Euskal Etxeen Topaketa Barilochera iritsiko da, lehen aldiz, martxo honen 16-17an

2019/03/05

FEVAren 2016ko “Haztearren, gogoeta” jardunaldietako aktibitate bat Bariloche hiria izango da martxoaren 16 eta 17an Euskal Etxeen Topaketa honen egoitza, bertako Mendiko Eusko Etxea antolatzaile. Federazioak urtero antolatzen duen bilera honek helburu hartu du euskal etxeei buruzko hausnarketak egitea eta eskarmentu, lan-praktikak eta problematikak partekatzea. Horretarako aldez aurreko galdera hauek proposatu dizkie Jardunaldiko koordinatzaile Ana Idigorasek euskal ...

Gehiago irakurri...


Eta irabazlea da... AEBetako Trinity Rodriguez, Buffalo-Wyoming-ekoa, berak lortu du egonaldia Unanue Hotelean

2019/03/05

Buffaloko (Wyoming, AEB) Trinity Rodriguez-engana joan da Unanue Hoteleko egonaldiko saria Estatu Batuetara doa EuskalKultura.com eta Donostiako Heredad de Unanue Hotela zozketatzen ari ziren bi gaueko egonaldia Donostian, Diasporaren Hotela deitua den ostatu honetan. Buffalo-ko (Wyoming, AEB) Trinity Rodriguez-ek eskuratuko du saria. Guztira 656 mezu jaso ditu zozketak, ia hogei herrialdetik, Argentinatik Kanadaraino eta Euskal Herritik Japoniaraino. Partaidetza gehienak Argentinatik, Euskal ...

Gehiago irakurri...


Arturo Campion Euskal Ikasketa Guneak 14. ‘Guregandik’ kaleratu berri du, hamaika artikulu berri barne

2019/03/04

14. Guregandik-en azala Argitalpenak Buenos Aires Probintziako Laprida herrian egoitza duen Arturo Campion Euskal Ikasketa Guneak eta bere partaide eta kolaboratzaileek 2018an zehar eginiko lanen isla biltzen du. Aldizkariak, gainera, bat egin nahi izan du Euskaltzaindiaren Mendeurrenarekin eta 2018an hasi eta aurten amaituko diren ekintzen egitarauari bere ekarri apal bat emendatu nahi izan dio 'Guregandik'en azala efemeride ...

Gehiago irakurri...


Arrakasta polita lortu du Unanue Hotelean bi gau pasatzeko zozketak: bihar argitaratuko dira emaitzak

2019/03/04

Donostiako Heredad de Unanue Hoteleko sarrera nagusia Arrakasta polita lortu du Donostiako Heredad de Unanue Hotelean bi gau pasatzeko zozketak, gaur goizean egin dugu zotz eta gaur bertan adieraziko diogu irabazleari, emaitza bihar argitaratzeko. Guztira 656 izan dira bildu diren partaidetzak, ia 20 herrialdetik etorriak. Argentina, Euskal Herria bera eta Estatu Batuak izan dira mezu gehien bidali dituztenak, baina beste herrialde asko ere izan dira ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia