2019/04/03

Eskualde txapelketa hau joan den astean jokatu da La Platan, martxoaren 27tik 30era, Argentina, Txile eta Uruguaiko hamasei bikote partaide. Txapeldunak euskal etxe anfitrioiko Rolando Biasco eta Jose Luis Macchi izan dira, garaikur nagusia etxean geratuz. Bigarren postua Buenos Aireseko Laurak Bat-eko Felipe Finger eta Felipe Finger aita-semeentzat izan da; eta hirugarrena Pedro Berrueta eta Juan Jose ...
Gehiago irakurri...
2019/03/28

Renoko klasikoetako bat izan zen 1929an sortu zutenetik eta azken hamarkadetan esnazuar (Baxenabarre) jatorriko Zubillaga familia izan zuen jabe eta kudeatzaile. Hainbat gorabehera izan ondoren eta egun jabe duen Dennis Banks-ek 2017ko uztailean erosirik itxita egon da, baina aste honetan jakin dugu Reno Gazette Journal egunkarian irakurrita, obrak egin ondoren, maiatzean berriro zabalduko dituela ateak ...
Gehiago irakurri...
2019/03/28

Ohiturari jarraituz, lau etapatan antolatu du aurten ere “Caio Elizondo” Mus Txapelketa Anaitasuna Euskal Etxeak. Etapa bakoitzeko irabazleak finalaurrekoetara pasatuko dira eta azken biek jokatuko dute finala. Txapelketako bikote irabazlea Maipuko Euskal Etxearen ordezkari izango da uztailean Macachin-en (La Pampa) jokatuko den 2019ko Txapelketa Nazionalean. Gogora dezagun Macachinen irabazle ...
Gehiago irakurri...
2019/03/28

Aurten duela bi mende jaio eta Salton jardun zuen Pascual Harriague hazpandarraren omenez antolatutako ‘Harriague Astea’ eta horren baitan bi aste barru gauzatuko den ‘Ardo Festa’ handizki ospatuko ditu Saltoko herriak, bertako 'Saltoko Euskaldunen Taldea' Euskal Etxea antolatzaile nagusi. Jaialdiaren programa aurkezteko prentsaurrekoa eskaini zuen atzo Saltoko Euskaldunen ...
Gehiago irakurri...
2019/03/28

Marita Echave sukaldari cordobatarrak ‘Cocina Vasca Campesina’ bere liburua aurkeztu du Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxean. Berrogei bat lagunek hartu zuten parte klase moduko aurkezpenean eta ondotik etorri zen dastatzean. “Menua prestatzen zuen bitartean, errezetak ez ezik, Maritak euskaldunen istorioak, ohiturak eta kontaketa mitologiko batzuk konpartitu ...
Gehiago irakurri...
2019/03/26

Eusko Jaurlaritzak New Yorken daukan Estatu Batuetarako Ordezkaritzatik heldu zaigu gonbidapena, egun New Yorken bizi eta lanean ari den idazle ondarroarraren ekitaldi publiko honetara bertaratzeko deia eginez. Ekitaldia bihar asteazkena izango da, martxoaren 27an, 19:00etan KJCC Auditorium-en (53 Washington Sq. South, NYC), eta harrera-ekitaldi bat izango du ondotik.
Gehiago irakurri...
2019/03/26

Euskal asteburu ederra pasatu dute Parisen Korrikaren, Euskal Etxeko Urteko Biltzarraren eta Euskal Bestaren inguruan. Larunbatean Korrikak euskaltzale andana bat bildu zuen Montmartretik Euskal Etxeraino doan bidea tipi-tapa euskararen alde egiteko. Euskal Etxearen Biltzar Nagusiak, bestalde, ongi merezitako txalokada berezia eman zion larunbatean bertan azkeneko urteotan elkarteko lehendakari gisa lan ederra ...
Gehiago irakurri...
2019/03/26

Oporraldi labur baten ondoren, otsailean ekin zieten berriro ere ekintzei Beti Aurrera Euskal Etxeko lagunek urte osoko eginbeharrak ahalik eta ondoen bete ahal izateko. Hurrengoen artean hitzordu garrantzitsuenetako bat da, dudarik gabe, maiatzaren 12an Argentinako hiriburuan egungo den ‘Buenos Aires-ek Euskal Herria ospagai’ (Buenos Aires Celebra al País Vasco) jaialdia eta bertan partaide izan ...
Gehiago irakurri...
2019/03/25

21. Korrikari babesa emateko asmoz bideo lehiaketa bat antolatu zuten Etxepare Euskal Institutuak eta AEK kooperatibak. Saria ikastaldi bat da Euskal Herriko barnetegi batean, bidaia barne, eta deialdia mundu osoko irakurletzetako eta euskal etxeetako euskara ikasleei dago zuzenduta. Bideoetan ikasleek beren burua aurkeztu behar zuten eta bide batez Korrikan partaidetza bultzatu euren hirietako leku ...
Gehiago irakurri...
2019/03/25

Europar Batasunak eta Nazio Batuen Erakundeak daramaten Spotlight programak emakumeen kontrako indarkeria “saihestu, aintzat hartu eta salatzeko” helburua du. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, “ekimenak emakumeen kontrako indarkeriaren adierazpen larriena den feminizidioa dauka ardatz” eta arretaz begiratzen die “familia barruko eta sexu indarkeriari, pertsonen ...
Gehiago irakurri...