euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Harrera ezin hobea izan du ‘Txapela’ Sagardoak Rosarion; hurrengo aurkezpenak, Cañuelasen eta Buenos Airesen

2019/04/05

‘Txapela’ Sagardoaren aurkezpena (argazkia Maru Maiztegui) Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeko jatetxea izan zen aurkezpenaren egoitza eta bertan egin zuten txotx lehen aldiz ‘Txapela’ Sagardo berriaren egileek. Harrera-ekitaldian, Argentinan egindako euskal sagardo natural hau zuzenean kupeletik dastatzeko aukera izan zuten bildutakoek, Euskal Herriko sagardotegietan bezala. Produktua aurkezteko, hitz batzuk esateaz gain, bideo bat proiektatu zuen ...

Gehiago irakurri...


Tandilgo Gure Etxeak urte osoan zehar ospatuko du bere 70. urteurrena, proposamen anitzeko programa batekin

2019/04/05

Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxeko kideak elkartearen standean Urte berezia da hau Tandilgo Euskal Etxearentzat, datorren azaroan 70 urte beteko dituelako. Karia horretara egitarau berezia antolatu du elkarteak hilabetero ezohiko proposamenak eskainiz. Programa hasia da dagoeneko eta bukatu berria den martxoko hitzorduak hitzaldi bat, mus txapelketa eta txistu eta pandero tailerra izan ziren. Udalak antolatutako Kolektibitateen Janari Azokan ere hartu dute parte Gure ...

Gehiago irakurri...


Tandilgo Gure Etxeak Emakumezkoen Pilota Paleta Eskola irekiko du, bertan pilotari hazitako emakume bat irakasle

2019/04/05

Emakumezkoen Pilota Paleta Eskola Tandilen Ehun urte baino gehiago dituen Tandilgo Euskal Etxeko frontoiak propio zabalduko dizkie ateak euskal kirol tradizional hau ikasi eta praktikatu nahi duten emakumeei. Klaseak astelehenetik ostiralera izango dira, arratsaldez, astean bitan; ordutegia Tina Corbal irakaslearekin adostu behar da. Tina Corbal, bertatik 160 bat kilometrora dagoen De La Garma herrian jaioa bada ere, Tandilgo Gure Etxean ...

Gehiago irakurri...


‘Erabakitzen dudana izango naiz’ kanpaina hartu du ardatz Jose C. Paz-eko EEak 2019ko lehenengo genero tailerrean

2019/04/05

‘Emakumeak eta Ekitatea’ tailerra Toki Eder Euskal Etxean Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta antolatutako ekitaldi programa hedatuaren barruan, urteko lehenengo ‘Emakumeak eta Ekitatea’ tailerra eskaini dio bere komunitateari Jose C. Paz-eko Toki Eder-ek joan den martxoaren 21ean. Proposamena euskal elkarteko kide den Paula Basaldua lizentziatuaren esku egon zen, helburutzat “denon artean gizarte berdintzale eta inklusiboa lortzeko ...

Gehiago irakurri...


Argentinako Corpus Christiko “Atahualpa Yupanqui” Euskal Liburutegiak umorezko ipuin lehiaketa jarri du abian

2019/04/05

Corpus Christiko Eusko Etxeak 2017an antolatutako Argentinar, Euskal eta Guaraní Kulturen Jaia (argazkia EE) Misiones probintziako Corpus Christiko Eusko Etxeko “Atahualpa Yupanqui” Herri Liburutegiak urteroko bere nazioarteko literatur lehiaketan parte hartzeko gonbitea luzatu du, aurten aldaketa batekin: gaia umorezko ipuin eta pasadizoak izango da.Testuak euskaraz edota gaztelaniaz aurkez daitezke eta hizkuntza bakoitzeko bost irabazle hautatuko dira. Sariak diplomak eta liburuak izango dira eta ...

Gehiago irakurri...


Korrika 21: Munduko euskal etxeak hasi dira dagoeneko tipi-tapa, Paris, Brusela, New York, Sydney, Necochean...

2019/04/05

Europako Euskal Herrian gero eta gutxiago geratzen da Korrikaren 21. edizioa abiatzeko: lasterketa apirilaren 4an abiatuko da Garestik, eta hamar egunez luzatuko da Gasteizen bukatzeko apirilaren 14an. Baina korrikalariak mundu osoan daude sakabanatuta eta Diasporak ere bizi-bizi parte hartzen du; izan ere Euskal Herrian baino pixkat lehenxeago. Atzo bertan aipatzen genuen Parisen joan den ...

Gehiago irakurri...


Viedma eta Patagonesko Aberri Etxeak kolektibitate boliviarra lagundu zuen Itsasoaren Eguneko ospakizunean

2019/04/05

Euskal Kolektibitatea Itsasoaren Eguneko ospakizunean Boliviako Estatu Plurinazionaleko Kontsulatuak gonbidaturik, Aberri Etxea Euskal Etxeko kideek euskal kolektibitatea ordezkatu zuten martxoaren 22an Itsasoaren Eguneko ospakizunean. Boliviako gizataldearentzat garrantzi handia duen egun horretan, Nestor Condori Coarite kontsulak azaldu zuen Itsasoaren Egunean gogora ekartzen dutela Ozeano Barearen gerran boliviarrek Calama herriaz egin zuten defentsa.

Gehiago irakurri...


Korrika 21 gaur abiatuko da Euskal Herrian: Diasporatik ere hamaika jende bilduko zaizkio euskararen alde ttipi-ttapa

2019/04/04

2019ko Korrika hastear dago Arratsaldeko 5etan –Euskal Herriko ordutegian– abiatuko da gaur Nafarroako Garestik AEKek sustatzaile duen euskararen aldeko lasterketa erraldoia. Hamar egunez, 200dik gora herritatik pasako da Korrika, apirilaren 14an Gasteizen bukatzeko. Bitartean, Diasporako euskal etxeak ere ari dira jo eta fuego kanpainarekin bat eginez. Munduko euskal etxeetako korrikalariek ere hainbat kilometro egingo ...

Gehiago irakurri...


Florencia Alzugarayren ‘Bicicletas en foco’: munduan egindako argazki ibilbidea euskal etxeetara iritsi nahian

2019/04/03

'Ilunabarrak' ataleko Donostian hartutako argazkia. ‘Bicicletas en foco’ liburuak ere badakartza Bilbon, Hondarribian, Biarritzen eta Donibane Lohizunen hartutako argazkiak Florencia Alzugaray artista bisual argentinarraren Bicicletas en foco (Bizikletak fokuan) argazkilaritza eta artea lotzen dituen proiektua da. “Bizikleta da proiektuaren haria, batzuetan protagonista nagusia, beste batzuetan arrasto edo itzala. Nolanahi ere beti izan dut lagun munduan zehar egin ditudan bidaietan”, egilearen hitzetan. Proiektuak liburua eta erakusketa dauzka. Bicicletas en ...

Gehiago irakurri...


THGB Kultura III. Gailurra hasiko da gaur Buenos Airen, Bilbo eta Donostiako udaletako ordezkariekin

2019/04/03

THGBen (Tokiko Hiri eta Gobernuak Baturik) III. Kultura Gailurra apirilaren 3tik 5era egingo da Buenos Aires Hiriko Usina del Arte-n THGBen (Tokiko Hiri eta Gobernuak Baturik) III. Kultura Gailurra egingo da apirilaren 3tik 5era, asteazkenetik ostiralera, Buenos Aires Hiriko Usina del Arte-n, bertaratuko diren munduko hiri eta tokiko gobernuen ordezkarien artean Bilboko Kultura zuzendari Iñaki Lopez de Aguileta eta 'Donostia Kultura' erakundeko Zuzendaritzari atxikitako teknikari Imanol Galdos daudela. Bi euskal ordezkariok ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia