2019/04/16

Aberri Eguna Bazko Igandean ospatzen da Euskal Herrian (aurten apirilaren 21ean) eta Diasporako hainbat euskal etxek ere igande horretan bertan bertan ospatuko dute. gehiago dira, ordea, aurreratu edo atzeratu egiten duten euskal etxeak, tokian tokiko arrazoiak medio deia ahal eta arrakastatsuen izan dadin. Aurtengo goiztiarrenak Cañuelasko, Pergaminoko, Posadasko eta Cordobako ...
Gehiago irakurri...
2019/04/15

AEBetako Boise hiriko BSUko (Boise State University) Eloise Garmendia Bieter Euskal Ikasketa Katedrakprograma berezia eskainiko du gaurtik apirilaren 25a arte, zenbait mintegio, hitzaldi eta graduondoko ekitalditan parte hartuz beti ere euskal historiaren artearen alorrean, EHUko Arte Eerren Fakultatean Euskal Artearen Historia irakasle den Ismael Manterola (Zuamaia, 1966) doktorearen eskutik.
Gehiago irakurri...
2019/04/15

Joana Ourthiague baxenabartarrak eta Edurne Altune lapurtarrak urtebete pasako dute Buenos Aires probintziako General Belgrano hirian. Euren xedea lan egin eta nekazaritzari buruzko ezagutza zabaltzea da eta bide batez baita Euskal Etxeari laguntzea ere. Izan ere, euskara eta dantza klaseak emango dituzte Iparraldeko bi neskek Gure Etxean, txikiei zein helduei begira.
Gehiago irakurri...
2019/04/12

Munduan barrena han-hemenka dabiltza Korrikak euskararen aldeko aldarria eginez bateko eta besteko euskal etxe eta Etxepare Euskal Institutuko irakurletzen bidez gehienbat, baina baita beste batzuetan euskaldun multzo solteek antolatuta. Albiste honetarako atzo bertan Kolonbiako Antioquia eskualdean antolatutako Korrika hautatu dugu, bertatik bidalitako irudiak medio. Azkeneko hitzorduak dira Euskal Herriko Korrika ...
Gehiago irakurri...
2019/04/12

21. Korrikari babesa emateko helburuarekin Etxepare Euskal Institutuak eta AEK kooperatibak antolatutako bideo lehiaketak irabazleak dauzka. Bi sariak, gogoratu, bidaia eta egonaldia Euskal Herrian, barnetegi batean ikasteko. Euskal Etxeetako partaideen artean, Enzo Damelio argentinarrarena izan da bideo garailea 1.470 “gustuko dut” edo botorekin, eta unibertsitateetako ...
Gehiago irakurri...
2019/04/12

Argentinako Geroa Baik guregana jo du, datozen asteetan Nafarroan eginen diren hauteskundeei buruz. Gogora dezagun bi hauteskunde izango dituztela berehala nafarrek: apirilaren 28an, Espainiako Parlamenturako bozkak; eta maiatzaren 26an, Nafarroako Udalbatzak berrituko dituztela, baita Nafarroako Parlamentuko 50 aulkiak ere –eta horrekin batera Nafarroako lehendakaria– eta, azkenik, egun ...
Gehiago irakurri...
2019/04/11

Izendatze zeremonia apirilaren 27an egingo da, Euskal Etxeak deitutako Ezohiko Biltzar batean, Ohiko Biltzar Orokorraren ostean. Ezohiko bilkuran Laurak Bat-ek Ohorezko Kide izendatuko ditu Nafarroako gobernuburu Uxue Barkos Berruezo eta Euskadiko lehendakari Iñigo Urkullu Renteria. Izendatze hauekin bost izango dira erakundeko ohorezko kideak, dagoeneko hala ziren Jose Antonio Ardanza, Carlos ...
Gehiago irakurri...
2019/04/11

Denak Bat-en urteko ekitaldi nagusia den Aberri Eguneko Dantzarien Topaketa joan den larunbat-igandean, apirilaren 6an eta 7an, egin da aurten, honako euskal etxeak partaide: Cañuelas bertako Denak Bat-ekin batera, Buenos Airesko Laurak Bat, Paranako Urrundik, La Platako Euzko Etxea, Bahia Blancako Union Vasca, Mar del Platako Denak Bat, Maipuko Anaitasuna, Lanuseko Euskal Herria, Tres Arroyosko ...
Gehiago irakurri...
2019/04/10

Kanpoko Euskal Gizataldeen VII. Mundu Batzarrak Bilboko Euskalduna Jauregian bilduko ditu datorren urriaren 2an, 3an eta 4an 25 herrialdetako euskal gizataldeen ordezkariak –193 euskal etxetako ordezkariak daude gonbidatuta– Iñigo Urkullu Lehendakariak joan zen azaroan Argentinatik aurreratu zuenez. Atzo goizean, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzak eta Kanpoan den Euskal ...
Gehiago irakurri...
2019/04/10

Joan den astelehenean hasia da Salton Harriagueren Astea eta aste osoan zehar eta datozen egunetan zenbait ekitaldi gauzatuko dira, Uruguaiko hiri honetan ezarrita bertako aurrerabideari ekarria egin zion Pascual Harriague hazpandarraren figura omendu eta gehiago ezagutarazteko, baita bere istorioa medio Saltoko departamentuarentzat eta Uruguaiko Errepublika osoarentzat emankorrak izan diren hainbat eta hainbat ...
Gehiago irakurri...