euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gral. Rodriguez-ko Eusko Aterpeak Oroitarrien Egunean hartu du parte eta bere Aberri Egunen 20. urteurrena ospatu du

2019/05/06

Raul Taretto eta Juan Itcea argentinar eta euskal ikurrekin General Rodriguez-ko Etorkinen Monumentuan Mugimendu handi eta bereziko asteburua izan da azken hau Eusko Aterpea Euskal Etxearentzat. Larunbat arratsaldean, eta Oroitarriaren Nazio Egunaren baitan, elkarteak Etorkinen Omenezko Monumentuaren berrinaugurazioan hartu zuen parte, Raul Taretto eta Juan Itcea Euskal Etxeko banderadun gisa partaide, herriko agintari eta beste hainbat erakundetako kideekin batera. Zeremoniaren ...

Gehiago irakurri...


Boiseko euskaldunek 'Song of the Basque II' taularatuko dute igandean: euskal tradizioak aurrera dirau

2019/05/03

Boiseko euskaldunen historia eta bilakaera islatzen duen ikuskizuna eskainiko du igandean Song of the Basque 2k Duela 70 urte Boisen egin zen lehenengo 'Song of the Basque' ikuskizunak marka utzi zuen, bertako euskal komunitatearen lehenengo agerraldi edo taularatze publikoa bilakatuta. Euskal Etxea orduantxe sortzen, euskaldunak bildu eta Boiseko gainerako herritarren aurrean euren kantua, dantzak eta kultura herrikoia erakutsi zuten taula gainean, euskal komunitate osoa, zaharrak eta gazteak, ...

Gehiago irakurri...


‘Baskos de la Confluencia’ EEak ‘NotiBaskos’ buletina estreinatu du, bere hiru tailer berrien informazioa zabalduz

2019/05/03

Txikientzako sukaldaritza tailerraq Neuquen eta Cipolletti hirietako euskal gizataldea batzen duen ‘Baskos de la confluencia’ Euskal Etxeak erakundearen ahotsa izango den buletina kaleratu du apirilaren azken astean. Buletinak ‘NotiBaskos’ du izena eta lehenengo zenbaki honetan Euskal Etxeak eskaintzen dituen txikientzako sukaldaritza tailerrari eta mus eta paleta klaseei buruzko informazioa dakar. ‘NotiBaskos’ ...

Gehiago irakurri...


Boiseko Jaialdi 2020: antolatzaileek datorren urteko edizioko egitaraua zabaldu dute, urtebete aurretik

2019/05/03

Jaialdi 2020, uztailaren 28tik abuztuaren 2ra arte egingo da datiorren urtean Boise Idahoko hiriburuan Urtebete pasexe falta da oraindik 2020ko uztailaren 28an Jaialdi 2020 festa erraldoia has dadin eta antolatzaileek plazaratu dute dagoeneko munduan Euskal Herritik kanpoko euskal festetan handienaren ospea daukan honek izango duen egitaraua. Adierazi dute, hori bai, aldaketaren bat izan dezakeela, baina funtsean orain jakin arazten duten programa honi erantzungo diola. Hona, grosso modo, uztailaren 28tik, asteartea, ...

Gehiago irakurri...


Federico Borras-en elkarrizketa Gorka Alvarez Aranbururi Paraná-ko 'Presencia Vasca' irratsioan (audioa)

2019/05/03

Gorka Alvarez Aranburu maiatz honetan Azulen, Sara Pagola, Mariana Satostegui eta Azulgo EEko kideekin Ibili berria da Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburu bira oso bat ematen Buenos Aires hirian eta Argentinako Buenos Aires probintzia hegoaldean. Hala islatu zuen artikulu batean buletin honek duela egun batzuk. Oraingoan, ibilialdi eta bisita horren karietara Paraná-ko 'Presencia Vasca' irratsaioak --zaharrena ez bada zaharrenetarik etengabeko ...

Gehiago irakurri...


'Sagardotegi hilabetea' ospatuko dute lau asteburuz Argentinan, ‘Txapela’ sagardoa, txuletoia eta ‘txotx’a osagai

2019/05/03

Sagardotegi hilabetea Argentinan Argentinan egindako ‘Txapela’ euskal sagardo naturalak gonbite berezi bat luzatzen die euskal ohitura gastronomikoak gustuko dituztenei: Ekainaren 5etik uztailaren 4ra Euskal Herriko sagardotegien menu tipikoaren bertako bertsioa –bakailao edo abadejo tortila, txuletoia, eta gazta, menbrilo eta intxaurrekin– eskainiko dute Rosario eta Buenos Airesko lau jatetxek, Txapela sagardoa lagun ...

Gehiago irakurri...


Joseba Gotzonek La Platan kantatuko du gaur, datorren astean Txilen segitzeko bere egungo bira amerikarra

2019/05/03

Joseba Gotzonen datorren asteko kontzertua Txileko Estadio Españolen, Colectividad Vasca de Chile euskal etxea lagun Joseba Gotzon kantari portugaletetarra biran dabil Argentina eta Txilen barrena eta kontzertua eskainiko du egitarau horren baitan gaur La Platan, bertako Unibertsitate Nazionalean (UNLP). Musikari bizkaitarrak lehenengo partaidetza bat izan zuen joan den asteartean, kirol ekitaldi batean kantatu zuenean San Lorenzo de Almagroko Saskibaloi kantxan, eta itzulia Txilen jarraituko du datorren astean, herrialdeko ...

Gehiago irakurri...


Cordobako Gure Txokoa abesbatza hasi da osatzen; Euskal Etxeak igande honetan egingo du Aberri Eguneko bazkaria

2019/05/03

Abesbatza eta euskara klaseak Cordobako Gure Txokoan Ekimen berri bat emendatu dio Gure Txokoak bere kultur eskaintzari. Abesbatza tailerra asteartero egingo du bere egoitzan, arratsaldeko 6etatik 8etara, Juan Pedro Tamburelli irakaslea zuzendari. Koruan sartzeko ez da beharrezkoa aldez aurreko musika ezagutzarik izatea eta ahots berriak eskuratzeko deialdia irekita dago. Koruak euskarazko zein gaztelaniazko errepertorioa kantatuko du.

Gehiago irakurri...


Emozioz gogoratu dute Europa eta Ameriketako hainbat euskal etxek Gernikako Bonbardaketaren 82. urteurrena

2019/05/02

Uruguaiko FIVUk antolatutalo Gernikako Bonbardaketaren 82. urteurren ekintza Joan den ostiralean, apirilaren 26an, 82. urte bete dira hegazki nazi eta italiarrek, Franco general golpistaren lagun, Gernika bonbardatu zutenetik 1937an. Euskaldunen eta euren askatasunen ikur zen eta hala segitzen duen herriak gomuta-egun berezia antolatu zuen ostiralean bertan eta, urtero bezala, munduko hainbat herri eta hiritako euskal etxe eta euskaldunek bat egin zuten gogoz Gernikarekin, gogoratze ekitaldi ...

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza Batzordea berritu du Buenos Airesen, Arantxa Anitua buru duen Laurak Bat Euskal Etxeak

2019/05/02

2011etik Laurak Bateko buru, Arantxa Anitua Urkullu lehendakariari harrera egiten euskal etxearen egoitzan Joan den larunbatean, apirilaren 27an, bere Urteko Batzar Nagusia egin zuen Buenos Airesko bere egoitzan hiriko Laurak Bat Euskal Etxeak. Eguneko gai zerrendak biltzen zuen, besteak beste, elkarteko zuzendaritza berritzea. Hauteskundeak eginik, Arantxa Anituak jarraitzen du elkarteburu, eta berarekin dira Zuzendaritza Batzordekide María Antonia Barquín lehendakariorde; Arantxa Goicoa ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia