euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gernikako Arbolaren kimua landatuko dute Suediako Götheborgen, Bilboko Garaizarko Matsorriak abesbatza partaide

2019/05/21

Igandean landatuko dute Gernikako Arbolaren kimua Suediako Götheborgeko Jonsered parke eta lorategietan Ekitaldia datorren igandean, maiatzaren 26an, egingo da hiri suediarrean. Bizkaiko Batzar Nagusiek emandako Gernikako Arbolaren kimuaren landaketarekin 1941eko ekainean Götheborgeko hiriak Jose Antonio Agirre Lehendakariari eskaini zion babesa eta nazien errepresiotik Ameriketara ihes egiteko bidea erraztu izana eskertu nahi dio Garaizarko Matsorriak koralak hiri suediarrari eta euskal ...

Gehiago irakurri...


Arrakastaz egin dute Gorka Alvarezek eta Sara Pagolak bira Buenos Aires probintzia hegoaldeko zenbait euskal etxetara

2019/05/21

Gorka Alvarez eta Sara Pagola Olavarriako Euskal Etxeko lagunekin Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburu maiatzaren 11an, larunbata, heldu zen Argentinara eta egun horretan bertan eman zion hasiera, Euskadiren Argentina-Mercosurrerako ordezkari Sara Pagola eta honen bulegoko Erakundeekiko Harremanetarako arduradun Mariana Satostegui lagun, egitarau trinko bati, larunbatean bertan parte hartuz bileretan Laurak Bat ...

Gehiago irakurri...


Liverpool eta Euskal Herriaren arteko harreman berezia: Liverpoolgo Unibertsitateko Manuel Irujo Katedra

2019/05/20

Ane eta Mirentxu Button Irujo (arg. Liverpoolgo Unibertsitatea) Ez da berria Euskal Herriak Liverpoolekin daukan lotura berezia, itsasoa eta portua komunikabide, Ameriketaratzea... Arlo akademikoari dagokionez, bertan eman ziren euskal ikasketekin lotutako lehenengo ikastaroak eta Liverpooleko Unibertsitatea Erresuma Batuko lehena izan zen euskara ikasgai gisa eskaintzen 70. hamarkadan. 2013. urteaz geroztik are eta sendoagoa da harremana, urte hartan hartu baitzuten Manuel ...

Gehiago irakurri...


Euskal zinema, musika eta urtebetetze afaria Comodoro Rivadaviako Euskal Echean, 96. urteurrena ospatzeko

2019/05/20

Euskal Echearen 96. urteurreneko ekintzak Ekintza kulturalak zein gastronomikoak egingo ditu aste honetan Comodoroko Euskal Echea Euskal Etxeak bere 96. urtebetetzea ospatzeko. Asteazkenean, ‘Jainkoak ez dit barkatzen’ dokumentala aurkeztuko du Euskal Etxean Bilbotik aste honetan etorritako Josu Martinez zinemagile eta EHUko ikertzaileak. Gogora dezagun Martinez ‘CC16 Archivo Jon Villelabeitia’ proiektua aurkeztera iritsi dela ...

Gehiago irakurri...


Josu Martinez zinegilea ‘CC16-Jon Villelabeitiaren artxiboa’ proiektuaren aurkezpenean partaide, Comodoro Rivadavian

2019/05/20

‘CC16-Jon Villelabeitiaren artxiboa’ proiektua 16mm-ko kamera lagun, Jon Villelabeitia aitzindari izan zen Patagonian zinema arloan. Besteak beste, gaur egun bere izena daraman Patagoniako San Juan Bosco Unibertsitate Nazionaleko Ikus-Entzunezko Zentroaren sortzailea izan zen. Orain, bere lana balioestea helburu duen ‘CC16-Jon Villelabeitiaren artxiboa’ proiektua abiarazi dute, eta astearte honetan, maiatzaren 21ean, ...

Gehiago irakurri...


Txikifest 2019: Txakolinaren euskal hitzordu solidarioaren zortzigarren edizioa New Yorken, Txikito jatetxea antolatzaile

2019/05/17

Aurreko edizio bateko Txikifesteko irudia Datorren igandea euskaldunen Txakolinaren eta Sagardoaren eguna da Etxeorratzen Hirian, bere zortzigarren ediziora iritsiko baita Txikifest, Chelsea auzo famatuan hiriko Txikito euskal jatetxeak antolatutako festa, Euskal Herriko jaien moduan kalea propio itxita, bi euskal edariokin batera pintxoak eta mokaduak zerbitzatuz eta, aurtengoan, New England-eko Euskal Etxeko aizkolari eta kirolariak ere euren ...

Gehiago irakurri...


Publiko partaidetza handia Chascomuseko Euskal Etxeak antolatutako ‘Gernikako Bonbardaketa’ erakusketan

2019/05/17

Udal Eskolako ikasleak 'Gernikako Bonbardaketa' erakusketa bisitatzen Maiatzaren 4tik 11ra egon da irekia Chascomuseko Geltoki Zaharra Kultura Gunean 'Gernikako Bonbardaketa' erakusketa, Eusko Jaurlaritza, Gernikako Bakearen Museoa eta Argentina-Mercosurrerako Euskadiren Ordezkaritza lankide osatua. Inaugurazio egunean ‘Aurreskua’ dantzatu zuten Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeko dantzariek eta segidan Bonbardaketaren gertakaria aurkeztu eta ...

Gehiago irakurri...


Denak Bat-eko dantzariak dantzari arituko dira igandean Mar del Platako Gizataldeen Jaialdi Artistikoan, Colon Antzokian

2019/05/16

Mar del Platako dantzariak 2019ko BACen (argazkia Maru Maiztegui) ‘Las colectividades festejan la patria' (Kolektibitateek aberria ospagai) izenpeko jaialdia datorren igandean, maiatzaren 19an, egingo da Mar del Platako Colon Antzokian, bertako Nazioarteko Kooperaziorako eta Komunitate-Gaietarako Udal Zuzendaritza eta Kultura Idazkaritza babesle. Gizataldeen Foroak antolaturik, kolektibitateen dantza, musika eta abestiak zabaltzeko helburua ...

Gehiago irakurri...


Trujillo, Peru: euskal kultura eta identitatea hizpide bertako Euskal Etxea antolatzaile izan duen hitzaldian

2019/05/16

Wilfredo Lizarzabururen hitzaldia entzutera joandakoetakop batzuk, hizlariarekin, ekitaldiaren amaieran (arg. EE) Trujilloko Euskal Etxea antolatzaile, hiriko euskal elkarteko fundatzaile den Wilfredo Lizarzaburu Muñoz-ek eman zuen joan den ostiralean, maiatzaren 10ean, "Identidad y Cultura en Euskalherría y la Diáspora" (Identitatea eta kultura Euskal Herrian eta Diasporan) izenburupean Trujilloko 'Casa de la Identidad Regional' erakundearen hitzaldi aretoan garatu zen ...

Gehiago irakurri...


Paranako 'Presencia Vasca' irratsaioak eta 'Urrundik' elkarteak kultur ikuskizun batekin ospatu dituzte euren urteurrenak

2019/05/16

'Presencia Vasca' irratsaioaren 29. eta 'Urrundik'en 19. urteurrenak 'Presencia Vasca' irratsaioaren 29. eta 'Urrundik'en 19. urteurrenak ospagai elkarretaratu dira maiatzaren 5ean, igandea, euskal paranatarrak hiriko Circulo Hoteleko Jai Aretoan. Lagun ugari bildu ziren ospakizunean, tartean Etxeko zen irratsaioko kolaboratzaile eta lagun mina den Mikel Ezkerro eta Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxeko lehendakari Cristina Arregui, azken hau FEVAren ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia