euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Hilda Lizarazu argentinarrak ‘Haurrak ikas zazue’ kantarekin itxi du Euskal Herrian emandako lehenengo kontzertua

2019/06/04

Hilda Lizarazu Donostiako Dabadaba tabernan Europan barrena egiten ari den biraren baitan, Euskal Herriko bere lehenengo kontzertua eskaini zuen igandean Hilda Lizarazu abeslari argentinar ezagunak, Donostiako Dabadaba tabernan. Lagun ugari bertaratu ziren Egia auzora urteetan Man Ray taldeko ahotsa izandako Lizarazu entzutera, asko argentinarrak. Musikariak bere errepertorioko klasiko batzuk interpretatu zituen, tartean ‘Sola en los bares’ ...

Gehiago irakurri...


Arrakastaz bukatu da Mexiko Hiriko Euskal Etxean Josu Garritz-ek emandako euskal sukaldaritza tailerra

2019/06/03

Mexikoko Euskal Etxearen sukaldaritza tailerra Erantzun ederra lortu du maiatzean zehar hiriburu mexikarreako Euskal Etxeak bere txokoan egindako sukaldaritza tailerrak. “Talde jendetsua osatu dugu eta oso giro politean aritu gara", "azpimarratzekoa ikasleen eta irakaslearen jarrera ona”, adierazi dute antolatzaileek Maiatzeko lau astearteetan, zenbait plater ezagun, –tartean arraina koskera erara, txibiak tintan, ...

Gehiago irakurri...


FEVAk federazioko bazkide gisa onartu du Neuquen eta Cipollettiko 'Baskos de la Confluencia' Euskal Etxea

2019/06/03

‘Baskos de la Confluencia’ Euskal Etxeko lagunak FEVAren bileran Bi berri on partekatu nahi izan dituzte Neuquen eta Rio Negro probintzietako Confluencia eskualdeko ‘Baskos de la Confluencia’ izeneko Euskal Etxeko lagunek: batetik, dagozkion izapideak bete ondoren, euskal etxea FEVAko bazkide aktibo bihurtu dela; bestea, egoitza iraunkorra lortu dutela, Plottier-en hain zuzen. Maiatzeko bileran jakinarazi zuen onarpena FEVAk, Baskos de la ...

Gehiago irakurri...


Kalean da Arturo Campion Ikasketa Gunearen urtekariko ale berria: Guregandik 14 eskuz ekarri du EHra Cesar Arrondok

2019/06/03

'Guregandik' aldizkariaren 14. zenbakia Euskal Herrira iritsi da Buenos Aires probintziako Laprida herrian egoitza duen Arturo Campion Euskal Ikasketa Guneak ‘Guregandik’ aldizkariaren 14. zenbakia kaleratu du eta, urtero bezala, Elkarteko erreferente den Cesar Arrondok berak ekarri ditu urtekariko zenbat ale Euskal Herrira, bertako lagunen artean banatzeko, besteak beste EHUn. Arrondok jakinarazi digunez, ekarritako aleak Euskal Herriko Unibertsitateko ...

Gehiago irakurri...


Londresko Euskal Etxeak euskal dantza ikastaroa eskainiko du uztail eta abuztuan: garaiz zaude izena emateko

2019/05/31

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen Londresko Trafalgar Squaren, London Basque Society Euskal Elkarteak deituta London Basque Society Euskal Elkarteak euskal ohiko dantza ikastaro berri bat iragarri du, bederatzi astez, azkeazkenero, elkartearen egoitza den Oxford Housen, 17:45etatik 18:45etara. Saioak uztailaren 3an hasiko dira eta ordutegia ordu horretan ezarri da, gelak erabil zitezkeen ordutegi osoa kontuan hartuta. Ikastaroan euskal dantzetan sartuak direnak eta baita hasiberriak ere har dezakete parte, eta maila eta ...

Gehiago irakurri...


La Platako Euzko Etxeak Kolektibitate-Liburutegien 8. Topaketako data eta programa jakinarazi ditu

2019/05/31

Kolektibitateen Liburutegien 8. Topaketa Euskal Etxe laplatatarrak antolaturik, ekainaren 22an egingo da Kolektibitate-Liburutegien 8. Topaketa Euzko Etxeko jai aretoan, euskal, galiziar, alemaniar eta txekiar gizataldeak partaide. Zenbait gai jorratuko dituzte hizlariek, beti ere kolektibitate-liburutegien eginkizuna migrazioaren historia biltzea eta nazio bakoitzaren jatorrizko kultura zabaltzea dela nabarmenduz.

Gehiago irakurri...


Neuquen, Patagonia: ‘Entre vascos’ irratsaioa hasiko da gaur, Euskal Herriko zutabegileak ere partaide

2019/05/29

‘Entre vascos’ irratsaio neuquendarra “Euskal Herria herri mutua izan da; gauza handiak egin izan ditu baina ez du jakin gauza horiek kontatzen … orain arte”. Jakinmina pizten duen aurkezpen hau goiburu egingo du gaur bere debuta ‘Entre vascos’ (Euskal jende artean) irratsaioak Neuquen probintziako Comahueko Euskal Etxearen eskutik. Saioaren aurkezleak Etxeko lehendakari Manu Molina, eta Mariela Guardia, ...

Gehiago irakurri...


Venado Tuerto hiri argentinarrak ‘Euskal Lagunen Etxea’ izena jarri dio sortu berria duen bere euskal etxeari

2019/05/29

Venado Tuertoko Euskal Lagunen Etxea-ko Zuzendaritza Batzordea Santa Fe probintziako Venado Tuertoko euskal gizataldeak pauso sendoak eman ditu azken bolada honetan euskal etxea sortze aldera. Iaz, esate baterako, euskara eta euskal dantza tailerrak eskaini zizkion komunitateari, hirira iritsi ziren hiru lagun nafarrekin batera antolatutako Euskal Astearen baitan. Esperientzia horrek animaturik, Jorgelina Otegui buru duen taldeak pauso berri bat eman du joan den larunbatean eta ...

Gehiago irakurri...


Bere Literatur Lehiaketaren V. ediziora deitu du Iparraldeko Euskal Etxeak ‘Euskal jendeaz esan didate…’ izenburupean

2019/05/28

Iparraldeko Euskal Etxeko Kultur Azpibatzordeko kideen standa 2019ko BACen Bere 124. urteurrena ospatzeko, Nazioarteko Literatur Lehiaketaren V. edizioan parte hartzera gonbidatzen du Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxeak, beti ere “kultura sustatzeko eta idazleei aukera emateko asmoarekin”. Idazlanek ‘Euskal jendeaz esan didate…’ ideia hartuko dute abiapuntu. Testuak bidaltzeko epea abuztuaren 31an bukatuko da. Lanek 70 lerro izango dute ...

Gehiago irakurri...


65. urteurrena ospatuta, komunitateari eskaintzen dizkion tailerren zerrenda zabaldu du Bolivar-ko Nafar Etxeak

2019/05/28

Bolivarreko Nafar Etxearen 65. urteurrena Buenos Aires probintziako Bolivar herriko Nafar Etxeak bere 65 urteurrena ospatu du apirilean –1954ko urtarrilaren 31an sortu zen– izan ere afari handi batekin. Elkarretaratzean emanaldi berezia eskaini zuten, urtero bezala, Etxeko dantzariek, erakustaldi polita osatuz Etxeko neskatxoek gauean zehar. Luisina Teruel zuzendari, jarduera nagusia dira erakundean nafar dantza klaseak, doakoak, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia