euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaztemundu 2019k izango dituen mundu osoko hamabost partaideen izenak plazaratu ditu Eusko Jaurlaritzak

2019/06/10

Gaztemundu 2019ko Ebazpena, Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaria sinatzaile Hamabost partaideen artean, 10 argentinarrak izango dira, hiru estatubatuarrak, bat uruguaitarra eta beste bat kolonbiarra. Eusko Jaurlaritzaren EHAA-BOPV buletin ofizialak bere gaurko edizioan plazaratu du 2019ko Gaztemundu programan parte hartuko duten euskal etxeetako hamabost gazteon izen-zerrenda. Gogora dezagun, Gaztemundun parte hartuko duten gazteek kultur elkarte eta erakundeen antolakuntzari buruz ...

Gehiago irakurri...


Txoko du izena Jakartako euskal jatetxe berriak, Oskar Urzelai sukaldari debarra buru eta euskal enbaxadari

2019/06/07

Gaztea izan arren, nazioarteko ibilbide luzeko sukaldaria da Oskar Urzelai dabarra, euskal gastronomiaren enbaxadari dagoen lekuetan dagoela, eta oraingoan jatetxe berria zabaldu duelarik, berea, berak nahi bezala eskainiz gosari/bazkari/afariak, pintxoak eta mokaduak Jakartako Senopati barrutian, bere gustura, hainbat euskal keinu dekorazio dituen lokalean, urrats berria emanez dagoeneko trinkoa daukan karreran. ...

Gehiago irakurri...


Lege izaera lortzear, Marcos Paz herriko Euskal Etxea aurten has daiteke bere egoitza eraikitzen

2019/06/07

Euskal standa Marcos Pazeko 2017ko Gizataldeen Jaian (argazkia EE) Marcos Pazeko ‘Zuhaitzaren Herria’ Euskal Etxeak udaleko dirulaguntza jaso du lege izaera lortzeko egin behar diren izapide gastuei aurre egiteko. Etxeko erreferente den Martin Garitonandiak azaldu digunez, “udalak laguntasuna eman ohi die bertako elkarteei beren egoera legeztatzeko; bultzada ona da, dirua emateaz gain, aholkuak ere eman dizkigutelako. Guk derrigorrezko izapide ...

Gehiago irakurri...


Azulgo Gure Txokoak euskal immigrazioari buruzko klase bat eman zuen herriko 62. Zenbakiko Eskolan

2019/06/06

Isabel Bidegain Elortegui eta Cynthia Uberuaga 3. urratseko ikasleekin (argazkia EE) GureTxokoko kide den Cynthia Uberuaga andereñoak gonbidaturik, euskal immigrazioaz eta batez ere panpa argentinarrera iritsi zen euskal inmigrazioaz hitz egin zien Isabel Bidegain Elortegui irakasleak Azulgo 62. Zenbakiko Eskolako 3. urratseko ikasleei. Klasea honako galdera hauek erantzutean oinarritu zen: “Zer da euskalduna izatea?”, “Nondik eta zergatik etorri ziren euskaldunak?”, ...

Gehiago irakurri...


100 zenbaki kalean eta 12 urteko jardunbide batekin, mundu osora iristen da Santiagoko Euzko Etxeko ‘Berriketari’

2019/06/06

‘Berriketari’ren 101. zenbakia ‘Berriketari’ buletinak bere 101. zenbakia argitaratu du orain aste gutxi. Ohi bezala, zenbakiak euskal etxeak gazutatutako azken jarduera eta ekimenen berri  biltzen du, hala nola honakoan Aberri Eguna eta Gernikako Bonbardaketaren urteurreneko ekitaldiei eta Txileko hiriburuan egin zen 21. Korrikaren atalari buruzko informazioa. Horrez gain, hiriburu euskal elkarte ...

Gehiago irakurri...


75 gaztetxok pintxoak egiten eta euskarazko hitz batzuk ikasi dute Necochean ‘Txikientzako Sukaldaritza’ Tailerrean

2019/06/06

Necocheako ‘Txikientzako sukaldaritza’ Tailerra Sukaldaria, eta aldi berean euskara ikaslea da Necocheako Euzko Etxean Marcia Barnaba. Berak proposaturik, txikienei zuzendutako sukaldaritza tailerra egin dute Necocheako euskal elkartean joan den asteko ostiralean, maiatzaren 31an. Tailerrean pintxo gazi-gezak, urdaiazpiko eta gazta ‘loreak’ zeliakoentzat, eta bainilazko pastak egiten ikasi zuten neska-mutikoek. Ekimeneko buru, ...

Gehiago irakurri...


EHko eta bere Diasporako 400 bat irakurlek bihar Anjel Lertxundiren 'Otto Pette' irakurriko dute, irakurketa jarraian

2019/06/05

Anjel Lertxundiren 'Otto Pette' irakurriko dute bihar Bilboko Arriaga antzokian Klasikoen 12. Irakurketa Jarraituan (arg. Alberdania.eus) Aurten, Anjel Lertxundiren Otto Pette. Aurten ere, Bilbo Zaharra euskaltegiak deituta, Klasikoen Etenik Gabeko Irakurraldia egingo da Bilboko Arriaga antzokian. XII edizioa izango da, ostegunean egun osoan burutuko da 12 orduz jarraian, goizeko 8:00etatik hasita, eta aurtengo irakurgaia hautatzeko, Anjel Lertxundiren Otto Pette eleberria argitaratu ...

Gehiago irakurri...


Euskal herritar elite immigranteek Kubako Cienfuegos eskualdera eginiko ekarpen esanguratsua ikertu dute

2019/06/05

Euskaldunen immigrazioa ez zen trumilka gertatu Kubaren kasuan. Ez dira bertako talde nabarmenetakoa izango, baina kopuruz talde nagusienen artean ez kokatu arren, leku batzuetan, Cienfuegos-en esaterako, nabarmena izan zen bertako ekonomia, politika eta gizarteari egin zioten ekarpena. Euskal izenak tartekatzen dira Kubako historian, eta baita industria batzuetan ere, hala nola azukre eta ronarenean. ...

Gehiago irakurri...


Comahueko Euskal Etxeak Euskal Herriari buruzko bere 2. Literatur Lehiaketako irabazleen izenak jakinarazi ditu

2019/06/05

Comahueko Euskal Etxearen Literatur Lehiaketaren 2. edizioa egin da 2019 honetan Testuak ondo irakurri eta ebaluaketa lan fina egin ondoren, Comahueko Euskal Etxeak bere 2. Literatur Lehiaketarako osatutako epaimahaiak, aste honetan jakinarazi ditu irabazleen izenak. Epaimahaiko kide izan dira: Euskal Filologian lizentziatu eta Literatura Konparatuan doltore den UPV-EHUko Iratxe Esparza Martin, Comahueko Unibertsitateko Maria Amelia Bustos, Maria Angelica Reybet eta Maria Bernarda Torres ...

Gehiago irakurri...


Bosgarren diskoa iragarri du, ekainaren 22an Arrecifesen kontzertua eskainiko duen Maral talde euskal argentinarrak

2019/06/04

Maralen kontzertua ekainaren 22an izango da Arrecifesen Bertako Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxearen baitan sortua, hamarkada pasexea darama Maral taldeak Argentinako eta Euskal Herriko kantutegietako klasikoak abesten, azken hauek gainera kutsu rioplatar berezia lagun. Jatorrizko taldean aldaketarik gabe --Mariana Dominé Irigoyen, Adrian Charras, Christian Rodriguez, Billy Vogt eta Maria Eugenia Cozza kideek osatzen segitzen ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia