2019/06/14

Etxepare Euskal Institutuak eta Nevada-Renoko Unibertsitateak (UNR) zabalik daukate 2019 urteko Jon Bilbao Visiting ikertzaile gonbidatua hautatzeko prozesua, euskal diaspora gai bati buruzko ikerketa proiektua University of Nevada, Reno-n hilabeteko ikerketa egonaldia eskaintzen duena, 2019ko abuztutik abendura arteko epean egin beharrekoa. Doktoregoa eta unibertsitate mailako irakasle edo ikertzailea ...
Gehiago irakurri...
2019/06/14

‘Pueblos Auténticos (Herri Jatorrak edo benetako herriak)’ izeneko festa Gral. Villegasko Udaleko Kultur Idazkariak astebururo partiduko herri ezberdinetan antolatzen duen jaialdi bat da. Ekintzaren egitarauaren barruan Cañada Seca izango da jaiaren egoitza ekainaren 30ean, eta bertara bilduko dira euskal gizataldeko lagunak sukaldaritza, dantza eta jantzi tipikoekin euskal kulturaren ...
Gehiago irakurri...
2019/06/13

Urtero bezala aurten ere mintzapraktika berezi bat antolatu dute Londresko Euskal Elkarteko ikasle eta lagunek euskara ikasturteari amaiera ipintzeko. Datorren asteko larunbatean izango da, ekainaren 22an, eta aurten berrikuntzak ere izango ditu. Biltzen den ikasle/irakasle/euskaltzale taldea Westminsterretik Greenwichera joango da ontziz eta Cutty Sark bisitatzeko aukera izango du. ...
Gehiago irakurri...
2019/06/13

San Ignacio elkarte sozial eta katolikoa den OSCASIk garrantzi handiko lan solidarioa egiten du Caracas hiriko auzo txiro eta handienetako bat den Petaren. Hala adierazi du Venezuelako euskal gizataldeko erreferente Pedro Javier Arriaga Aguirrek, azaldurik “diru-laguntza eta laguntza gizatiarra eskaintzen die(la) jesuiten elkarte horrek auzoko eskolumeei, eta horri esker oinarrizko ...
Gehiago irakurri...
2019/06/13

Euskal erakundeko ‘Eusko Indarra’ taldeak bere instituzioaren eta euskal gizatalde osoaren ordezkari jardun zuen Montevideon Alpenländerverein Klub Alpinistaren urtebetetze jaian. Alpeetatik etorritako aleman hiztunen ondorengoak biltzen dituen elkarteak 85. urteurrena ospatu zuen igandean eta opari gisa euskal dantza ikuskizun bat oparitu zion Haize Hegoak. ‘Ipar Haizea iauntzi’, ...
Gehiago irakurri...
2019/06/12

Trebakuntza tailerra San Nicolaseko Euzkal Etxearen egoitzan egingo da, “euskal dantzen alorrean sakondu eta euren dantza ondarea handitu nahi duten pertsonak gogoan”. Ekitaldi praktikoa izango da batez ere, Ekin-eko Aitor Alavaren ardurapean, eta honako helburu hauekin: "Euskal Herriaren irudikapena taldekako kontzeptuz osatzea", "euskal kulturaren dimentsioaz ...
Gehiago irakurri...
2019/06/12

Hiriburu argentinarrarenn bigarren fundazioaren 439. urteurrena bete zen atzo, eta baita ospatu ere, bertako euskal gizataldeak partaidetza nabaria izan zuen urteurren zeremonia tarteko. Omenaldia, hiriaren sortzailearen omenean, Juan de Garay Plazatxon egin zen, Etxe Arrosatik metro batzuetara eta Gernikako Arbolaren kimua lekuko. Joaquin Sucunza apezpikuak bildutako jendea bedeinkatu ondoren, ...
Gehiago irakurri...
2019/06/11

Viedma eta Patagones eskualdeko Euskal Etxeak familien memoria berreskuratzeko helburua duen bere programa aurkeztu du berri du. ‘Emakume euskalduna Patagonian’ programak genero perspektiba izango du eta Ipar Patagoniako euskal immigrazioan sakonduko du. Proiektua Ruben Suarez historian doktorearen esku dago eta euskal elkartetik azaltzen dutenez, “Euskal Etxeko ekintzetan –tartean iazko ...
Gehiago irakurri...
2019/06/11

Aktibitate handiko Euskal Etxea da urtean zehar Chivilcoyko Beti Aurrera; ekintza kulturalak, artistikoak eta olgetarakoak antolatzen ditu, oso erantzun onarekin gainera. Haatik joan den asteburuko biak bereziak izan dira, hala esan digute. Igandean La Platako Euzko Etxeko Cesar eta Andoni Etcheverryren bisita jaso zuen bertako Amalur sukaldaritza taldeak eta elkarrekin 2018ko ‘Los Sabores de ...
Gehiago irakurri...
2019/06/10

Datorren asteazkenean, ekainaren 12an, Euzko Etxea bilgune duen Villa Mariako euskal gizataldeak Urteroko Ezohiko Batzar Orokorra egingo du, zuzendaritza berritzeko hauteskundeak barne. Izan ere, hauteskundeei dagokienez, bertako ‘El Diario’ kazetak argitaratu duenez, ‘borroka mediatiko’ batean sartu dira lehian arituko diren bi zerrendak. ‘Gernikako ...
Gehiago irakurri...