2019/06/20

“Euskaldunen Bidea” izeneko egitasmoaren baitan, Caraboboko Unibertsitateko sortzaile eta lehenengo errektore izan zen Alejo Zuloaga Egusquiza omenduko du Venezuelako Euskal Etxeen Federazioak Unibertsitateko errektoretzan eraikitzen ari den monolito batekin. Alejo Zuloaga Egusquiza legelaria 1853an jaio zen Carabobo estatuko San Joaquin herrixkan sustrai gipuzkoarrak zituen ...
Gehiago irakurri...
2019/06/20

38 urte bete ditu Barilocheko Mendiko Eusko Etxeak ekainaren 15ean eta afari batekin ospatu du Nahuel Huapi lakutik metro gutxitara kokatzen den bere egoitzan. Hirurogeita hamar bat lagun bildu ziren ospakizunean, etxeko menuaz gozatu eta Mendiko Dantzariak taldeko txikiek eskainitako euskal dantza ikuskizuna txalotzeko, ohorezko aurreskua tarteko. Topa egiteko unean, hitz batzuk zuzendu ...
Gehiago irakurri...
2019/06/19

"National Fellowship of the Arts" errekonozimendu prestigiotsua eman diote Boiseko Dan Ansotegui musikariari, Estatu Batuetako folk eta musika tradizional eremuan lor daitekeen sairirik altuena. Idahoko gobernadore Brad Little-k berehala eman zizkion atzo zorionak, azpimarratuz Idaho harro dagoela oso Ansoteguirekin, nazio mailako hain izendapen garaia lortzeagatik, eta euskaldunen historia ...
Gehiago irakurri...
2019/06/19

Gaur iluntzeko 7:30etan, Montxo Armendariz Tasio filma proiektatuko du Coronel Pringleseko Eusko Biltzar-ek bere egoitzan. Pelikula bukatuta, kantina zerbitzua irekiko du, pintxo eta edariak erosgai, presarik gabe, bihar Bandera Argentinarraren jai-eguna baita herrialde osoan. Hitzordu honetara gonbidatzearekin batera, Euskal Etxeak urteko lehenengo zatiaren oso balantze ona egin du, "oso hilabete aktiboak ...
Gehiago irakurri...
2019/06/18

Eusko Jaurlaritzak Euskadi Basque Country Laguna bereizgarriarekin aitortuko ditu Euskadiren irudia atzerrian sustatzen laguntzen duten pertsonak. Aitorpena gaurko Gobernu Bileran onartu da, eta aitorpen hori emateko prozedura ere baimendu da. Erakunde-aitorpena Euskadi Basque Country irudia atzerrian sortzen eta/edo indartzen laguntzeagatik bereizten direnei emango zaie, eta pertsona fisikoak nahiz juridikoak, ...
Gehiago irakurri...
2019/06/18

Eusko-Brasildar Etxeak aspaldiko amets bat bete du Ingurumenaren Nazioarteko Egunean. Oscar Goitia buru duen elkarteak Gernikako Arbolaren kimu berri bat landatu nahi zuen lur brasildarrean, eta Sao Paulo iparraldean dagoen Basogintza Institutuaren Santutegian egin zuen. Goitiak azaldu digunez, Euskal Gizataldeen 2015eko Mundu Batzarrean eman ziguten kimua Gernikako agintariek eta jatorri ziurtagiria ...
Gehiago irakurri...
2019/06/18

23 urte bete ditu Toki Eder Euskal Etxeak eta ospakizuna ekainaren 9an ospatu zuen. Lagun ugari bildu ziren elkartearen egoitzara ohiko ‘urteurren paella' gozatzera. Bazkariko hitzetan, ekitaldietan erakundeak transmititzen dituen ‘euskal kulturaren balioak’ goraipatu zituzten anfitrioiek eta urtean zehar garatzen duten lan solidarioaz mintzatu zitzaizkien bildutakoei. Ohiturari ...
Gehiago irakurri...
2019/06/17

AEBetako euskal etxeetan euskal dantzak erakusten ibili da Jexux Larrea, Argia dantza taldeko dantza-maisua. Ia bi hilabetean ibili da Ameriketan zehar; San Frantzisko (Kalifornia), Ontario (Oregon), Boise (Idaho), Reno (Nevada), Salt Lake City (Utah), Buffalo (Wyoming) eta Elkoko (Nevada) euskaldun jatorriko amerikarrei ikastaroak eskaintzen. Jexux Larrearen AEBetako birak Dantza ...
Gehiago irakurri...
2019/06/17

Latinoamerikar eta japoniar fusioko sukaldaritzak ordezkaritza bizi eta koloretsu berezia dauka Euskal Herrian, hain zuzen ere Cesar Escudero eta Nacho Apeceche sukaldari argentinarrek Getxon eta Bilbo zuzentzen dituzten Dando la brasa jatetxeetan eskaintzen dutena. Escuderok eta Apecechek Buenos Airesen ezagutu zuten elkar eta itsasoaren alde honetara luzatu dute euren adiskidetasuna. Euren ...
Gehiago irakurri...
2019/06/17

Oso partaidetza handiko –botoa eman zezaketen 156 kideetatik 122k egin zuten– Urteroko Batzar Nagusian, Luis Carricaburu hautatu dute lehendakari berri Cordoba probintziako Villa Mariako Euzko Etxeko bazkideek. Erabat berezia izan den kanpaina baten ostean –gogora dezagun lehian ziren bi zerrenden arteko borroka herriko hedabideetara ere iritsi zela– Luis Carricaburu ...
Gehiago irakurri...