euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Joseba Gotzonek Txileko Santiagon amaitu du Argentina eta Txilen barrena egin duen kontzertu bira

2019/06/25

Joseba Gotzonek ekainaren 8an Colectividad Vasca de Chile EEaren eskutik eman zuen bere azken kontzertua Santiagon (arg. EEspañol) Joseba Gotzon kantari portugaletetarrak ekainaren 8an Txileko Santiagon emandako kontzertu batekin amaitu du Argentina eta Txileko zenbait lekutan maiatz azken-ekain hastapenean egin duen kontzertu bira. Kantariak Argentinan hasi zuen itzulia, San Lorenzo de Almagroko zelaian egindako ekitaldi batean kantatuz, ondoren maiatzaren 30ean La Platako UNLP unibertsitatean emanaldi bat eskaintzeko. Bertatik, jauzia eman ...

Gehiago irakurri...


Buenos Aires hiriko Gizataldeetako Gazteen I. Kongresua inauguratu dute Laurak Bat Euskal Etxearen egoitzan

2019/06/25

Gizataldeetako Gazteen I. Kongresua Gizataldeetako Gazteen lehenengo Kongresua joan den larunbat-igandean, ekainaren 22an eta 23an egin da, Buenos Aires Hiriko Gobernua antolatzaile. Ekitaldiak hiriburuan bizi diren kolektibitateetako 18 eta 35 urte arteko 140 bat gazte bildu zituen Laurak Bat-en instalazioetan, “integrazio eta bizikidetza giroan, gure aniztasun kulturalaren transmisioa berma ditzaketen tresna berriak sortzeko” ...

Gehiago irakurri...


Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxearen 30. urteurrena 'Probintziaren Interesekoa' izendatu dute

2019/06/25

Guillermo Larregui Euskal Etxearen 30. urteurrena Hiru hamarkada daramatza Guillermo Larregui Euskal Etxeak euskal kultura hirian zein eskualdean zabaltzen. Karia horretara, urteurren berezi hau, 'Probintziaren Interesekoa' izendatu du Buenos Aires probintziako Legislaturak, Mauricio Barrientos diputatuak bultzatutako proposamen bati esker. Probintzia mailako errekonozimendu honekin batera, azpimarratzekoa da hiriko alkate Victor Aiola ...

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak irailaren 8an Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko deia egiten die munduko euskal etxeei

2019/06/24

Deia egin du Eusko Jaurlaritzak Euskal Diasporaren Eguna ospatu de hitzorduaren xehetasunak aldez aurretik helarazteko Iaz ospatu zen lehenengo aldiz eta argi geratu zen bazegoela gogoa eta egarria euskal diasporaren munduan, nazioartean barrena barreiaturiko euskaldunen eguna ospatu eta Diasporaren izaera bera eta bere partaidetza eta ekarria Euskal Herriari aldarrikatzeko. Iritziak han-hemenka ideia-bilketa publiko batean eskatu ostean, Jaurlaritzak erabaki zuen ospatzeko eguna irailaren 8a izango zela, eta hala egin zen ...

Gehiago irakurri...


Viña-Valparaisoko Eusko Etxeak datozen ekintzak iragarri ditu, ostegun honetako Euskal Kantuen Gaua barne

2019/06/24

Ostegun honetako ekintzaren afixa Ekainaren 14an Viña del Mar-en zendu zen aita Kepa Bilbao Lacari agur hunkigarria eman ondoren, datozen asteetan eskainiko dituen ekintzen berri zabaldu du Viña del Mar-Valparaisoaldeko euskal gizataldea biltzen duen Eusko Etxeak. Datorren ostegunean, ekainaren 27an, Euskal Kantuen Gaua egingo dute Valparaisoko La Pará Kultural kultur gunean. Topaketan Euskal Herriko euskarazko eta ...

Gehiago irakurri...


FOCOS Fundazioak ‘Emakume etorkinak Argentinan’ deialdian parte hartzeko gonbitea luzatzen die idazleei

2019/06/24

‘Emakume etorkinak Argentinan’ deialdia Ekintzarako Gizarte Konpromisoa bultzatzen duen FOCOS Fundazioak edozein nazionalitateko 18 urtetik gorako idazleak gonbidatzen ditu ‘Emakume etorkinak Argentinan’ deialdian parte hartzera. Testuak argitaragabeak behar dute izan eta genero literarioari dagokionez, artikulu edo elkarrizketak, kontaketa laburrak edo olerkiak izan daitezke. Nolanahi ere, Argentinan bizi edo bizi izan diren emakume ...

Gehiago irakurri...


Kaliforniako Bakersfield-ek eta Donibane Lohizunek ofizialdu egin dute euren senidetze harremana

2019/06/21

Bakersfield-eko euskal festak, hiriko Kern County Basque Club-en egoitzan Bi hiriok senidetzeko ahalegin eta kontaktuak 2016an hasi ziren eta denbora honetan hiri kaliforniarreko ordezkariek Lapurdiko kostaldeko hiria bisitatu dute eta baita donibanelohizundarrek ere euren kide kaliforniarra. Urrats berriarekin bat, ikasle trukeak egingo dituzte bi hirion artean eta, izan ere, kultura aldeko konexio eta loturak dira, gazteak tartean dituztenak bereziki, zubilana egiteko planteatu diren ...

Gehiago irakurri...


Argentina, Txile eta Uruguaiko 22 euskara irakaslek Buenos Airesen egingo dituzte HABEko azterketak uztailean

2019/06/21

2019ko Udako Barnetegiko talde argazkia Etxepare Euskal Institutuak egindako Ezohiko Deialdiaren baitan Argentina, Txile eta Uruguaiko euskal etxeetan irakasle ari diren Euskara Munduan programako ikasleek uztailaren 26tik 28ra egingo dituzte euren euskara maila egiaztatzeko probak, Buenos Airesen. Deialdi berezi honen arduraduna Euskara Munduan programako erreferente den Jose Francisco Zinkunegi izango da eta aztertzaileak, ...

Gehiago irakurri...


Maipuko Euskal Etxeak Dantzari Topaketa egin du “erakundeko benetako ordezkariak diren” dantzarien omenez

2019/06/21

Elkarretaratzeak lortu zuen giro ederra ikusita antolatzaileak arrakastatzat jo zuten ekitaldia, datorren urtean berriz egitekotan “Elkartu, gogoratu, mintzatu eta Egunabar taldearen une onenak oroitzeko” helburuarekin antolatu zuen Anaitasuna Euskal Etxeak dantzari eta dantzari ohien lehenengo Topaketa hau. Jaia joan den larunbatean, ekainaren 15ean egin zuen eta egitarau abersatsa prestatu zuten antolatzaileek egunaren edergarri: argazki eta bideo bildumak, pintxo, tripaki eta txistorrek osatutako menua eta eskulanak. ...

Gehiago irakurri...


'Euskal haur errefuxiatuen istorioa Espainiako gerra zibilean' erakusketa zabalik da Londresen, uztailaren 16ra arte

2019/06/20

Erakusketako programa "The Story of the Basque Children Refugees from the Spanish Civil War" du izena ekainaren 15etik uztailaren 16ra bitartean Londresen garatzen ari den ekimenak. Izenburu hori duen erakusketa zabalik dago Islington Museoan (245 St John Street, London EC1V 4NB), sarrera doanik, Erresuma Batura heldu ziren 4.000 haurren istorioa azalduz. Programa bereko parte, hitzaldiak, lekukotasun-emanaldiak, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia