2019/07/03

Katihotsak ekoiztetxearen saga eskainiko du larunbatean, estreinekoz Argentinan, Buenos Airesko Euskaltzaleak Euskaltegiak. Beñat Iturrioz eta Xabier Padin zuzendari dituen trilogia hau 2012ko Ataun Of The Dead filmarekin hasi zen. Bertan kontatzen da, aurreneko lehendakari ez-nazionalista Lehendakaritzara iristen denean hirugarren karlistadarako hazia sortuko dela eta bi zientifiko ...
Gehiago irakurri...
2019/07/02

Lan ederra egin dute aurten ere NABO Udalekuan parte hartu duten ehundik gora neska-mutiko gazteek. Ekainaren 16tik 28ra garatu den 10-15 urteko gaztetxoentzako ekitaldiak bete-betean lortu ditu bere helburuak eta Estatu Batuetako hainbat hiri eta euskal etxetako gazteenek izugarri ongi pasatu dute, eta aldi berean Udalekuko euskal giroan egindako lagunekin harremana estutu, eta elkarren arteko lotura daukate ...
Gehiago irakurri...
2019/07/02

Euskal etxeen eskutik sortzen den jai giroa dela edota suak berez daukan erakarmena tarteko, oso arrakastatsuak dira gure Diasporako zenbait tokitan San Juan eguneko ospakizunak. Hego Hemisferioan, gainera, osagai bereziarekin: gau "magikoena" ikaragarri hotza ere izaten denez, ondo baino hobeto hartzen dute parte hartzaileek suaren inguruan egotea, dantzan zein txokolate beroa ...
Gehiago irakurri...
2019/07/01

Rosarioko Nafar Etxea, Santa Fe probintzia argentinarrean, oso erakunde aktiboa da, seguruenik aktiboena munduko nafar etxeetan. Mota askotako jarduerak garatzen ditu urtean zehar, tartean kulturalak, gastronomikoak eta olgetakoak. Baina zalantzarik gabe, Nafar Etxearen jarduera nagusi eta bereziena, Sanferminen ospakizuna da. Elkarteak oso programa aberatsa antolatzen du urtero Iruñeko santuaren ...
Gehiago irakurri...
2019/07/01

Egun gutxi batzuk baino ez dira falta Iruñeko San Fermin festa nagusia hasteko eta Iruñean bezala, munduko euskal eta nafar kolektibitateak ere ari dira jaiak prestatzen. Larunbatean milaka eta milaka lagun bilduko dira nafar hiriburuan, eguerdian, 2019ko txupinazoaren lekuko eta partaide. Diasporan, ostera, ostiraletik aurrera iragarri dira ospakizun gehienak, mota askotako proposamenekin, ...
Gehiago irakurri...
2019/06/28

Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarra egingo da aurtengo urrian Bilbon, eta bilkura garrantzitsu horri begira, inkesta bat sustatu du Eusko Jaurlaritzak, geure diasporakideak ezagutu nahian, inportantea baita Diasporari buruzko edozein politika onartu eta garatzeko edota hartutako neurriak ebaluatzeko, jakitea nolakoak diren gure diasporakideak, zeintzuk diren gure ...
Gehiago irakurri...
2019/06/28

Kolektibitate-Liburutegien 8. Topaketa La Platako Euzko Etxean egin zen joan den larunbatean, ekainaren 22an, Argentinako Liburuzain Graduatuen Elkartearen eta Informazioaren Elkarte Argentinarraren babespean. Egunean zehar, hamar bat adituk aurkeztu zituzten euren ikerketak bertan ordezkaritza zeukaten kolektibitate euskaldunaren, galegoaren, txekiar, alemaniar hiztun (alemaniar, ...
Gehiago irakurri...
2019/06/27

Ekainaren 15ean egin da Euzko Etxeko trinketean Necocheako I. Pilota Paleta Topaketa probintziala, euskal elkartea bera eta Buenos Aires probintziako Pilota Federazioa antolatzaile. Proposamena arrakastatsua izan da oso eta Tandil, Rauch, Gonzales Chaves, Juarez, Dorrego, Buenos Aires eta Necocheako pilotariak izan ditu partaide, bi kategoriatan: zortzi bikotek, pilota gogorra kategorian eta zazpik ...
Gehiago irakurri...
2019/06/27

Buenos Aires probintziako San Miguel hiriko Askatasunaren Bidea Taldeak bere 10. urteurrena ospatu du joan den ostiralean, ekainaren 21ean, elkarteak garatzen dituen ekintzen egoitza den Domingo Faustino Sarmiento Udal Herri-Liburutegian eginiko ekitaldi batean. Aretoa bereziki apaindu zuten ospakizunerako, ikurrina eta Nafarroako bandera, “euskal eskubideen eta askatasunaren ikurra diren” ...
Gehiago irakurri...
2019/06/26

Joan den asteburuan hasita, munduan zehar ari da euskal komunitatea San Juan Eguna ospatzen. Jaia berez ekainaren 24aren bezperan bada ere, ospakizun eguna aurreratu edo atzeratu egiten dute hainbat euskal etxek, kasu batzuetan eguraldiak laguntzen ez duelako –gogora dezagun Hego Amerikan negua dela garai honetan hasten dena ekainean, ez eta uda, hego hemisferioan legez–, eta beste ...
Gehiago irakurri...