2019/07/17

Inkesta hemen erantzun daiteke eta Diasporako euskaldunak hobeto ezagutu, euren egoera, baldintzak iritzi eta errealitateari buruz informazioa lortzea dauka helburu, errealitate hori ezagututa errazago izan dadin beharrak identifikatu eta proiektuak eta plangintza egokiagoak antolatzea. Euskal Herritik kanpo jaio eta bizi den euskalduna bazara, ez zazu gerorako utzi eta erantzun ezazu inkesta, minutu gutxi ...
Gehiago irakurri...
2019/07/17

Alai eta kontent agertu da Viña del Mar-Valparaisoko Euzko Etxea, ikusirik zenbait elkarte eta erakunderen ahaleginak baturik Viña del Mar-eko Nazioarteko Zinemaldiaren programazioari lotua sortu den ekimen berri honek lortu duen arrakastaren aurrean. Joan den ostiralean egindako Zikloko lehenengo emanaldiak harrera polita bereganatu zuen eta, lehenengo edizio honek oraindik hasi besterik egin ez ...
Gehiago irakurri...
2019/07/17

‘Euskal Echea' Kultura eta Ongintza Elkartea 115 urte betetzen ari da aurten eta Erakundeko Zuzendaritza Batzordeak eskaturik Elkartearen historia, sortu zutenetik gaur arte kontatzen duen liburu bat idatzi dute Magdalena Mignaburu argentinarrak eta Josu Legarreta Bilbao bizkaitarrak. “Euskal Echea. 115 años de Confraternidad, Solidaridad y Educación en Argentina” izenburua ...
Gehiago irakurri...
2019/07/16

Kubatarrak dira baina euskara euren errepertoriora bildu dute eta nola! Danieuris eta Daniellis Moya Avila ahizpak Kubako Manzanillokoak dira eta euretako batek Habanan segitzen du bizitzen eta bestea egun Euskal Herrian bizi da. Uda garaian, biak Euskal Herrian elkartzen dira eta aukera D’Capricho bikotearen kontzertuak emateko baliatzen dute. Iruñean, Saran eta Ermuan eman berriak dituzte ...
Gehiago irakurri...
2019/07/16

Caracasko Euskal Etxeak badaki San Fermin jaiak antolatzen; izan ere, entzierro eta guzti ospatzen ditu, benetako zezenekin --zezenska edo bigantxekin-- eta mundu osoan honela antolatzen duen euskal etxe bakarra geratu da. Zezenak Tribiño ganadutegikoak izan dira, “handiak eta suharrak” EEko zuzendaritzako kide Pedro Arriaga Aguirreren esanetan, eta ‘Kalimotxo’ eta ...
Gehiago irakurri...
2019/07/16

Immigranteek ekarritako ohiturak erein egiten dira eta tradizioa ez da eteten. Urtero urtero, eta Iruñetik milaka kilometrora, Argentinako euskal eta nafar etxeek ere ospatzen dute San Fermin festa, zapi gorriak astintzeari utzi gabe. Bolivar, Buenos Aires, Mendoza eta Rosarioko nafar etxeak urtean zehar bestelako ekintzetan elkarte aktiboak badira, Sanferminak dira zalantzarik gabe haien ospakizun ...
Gehiago irakurri...
2019/07/15

Uztailaren 6an egin zen Misiones probintziako Obera herrian bertako Liburu Azokaren 42. edizioa. Antolatzaileek euskal gizataldearen ordezkari gonbidatuta, Corpus Christiko Euskal Etxeko talde bat aritu zen Azokan: EEko lehendakariorde Julio Markiewicz Ferragut Euskal Herriari buruzko hitzaldi bat eman zuen; eta Olga Leiciagak “Don Recreo” liburua eta gazteentzako CD bat aurkeztu zituen. ...
Gehiago irakurri...
2019/07/15

Euskal Herrira bidaiatu nahi dute Kaliforniako Chinoko 'Gauden Bat' Euskal Dantza Taldeko kideek, baita Boisera ere, 2020ko Jaialdi euskal amerikar festa eta elkarretaratze erraldoira ere. Eta euren asmo eta proiektuen lagungarri "Game Night with Gauden Bat" gaualdia antolatu dute helduden larunbatean Chinoko Euskal Etxearen egoitzan, bertaratzen direnei afaldu eta giro ederrean ongi ...
Gehiago irakurri...
2019/07/15

Ekintzez betetako egunak izan ditu uztaileko lehenengo asteburukoak Azulgo Euskal Etxeak. Ekitaldi batzuk Euskal Etxeak berak antolatutakoak izan dira, beste batzuk, ostera, udala antolatzaile. Azken hauen artean, Kolektibitateen Pasalekuan egindako "banderen aldaketaren" zeremonian hartu zuten parte Gure Txokoako lagunek. Uztailaren 7an izan zen, herriko agintari eta ...
Gehiago irakurri...
2019/07/12

Iñigo Urkullu lehendakariak bidaia ofiziala hasiko du New Yorkera datorren astelehenean, uztailaren 15ean, Nazio Batuen High Level Political Forum (HLPF, Maila Garaiko Forum Politikoa) 2019 delakoan parte hartzeko. Bertan, Euskadin garapen jasangarriaren arloan egiten ari diren aurrerapenak aurkeztea aurreikusten du. Bisitaren baitan, New Yorkekeko alkateorde Phil Thompson-ekin ere bilduko da ...
Gehiago irakurri...