euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Abian da Bartzelonan EH Sona-ren 22. edizioa, azaroaren 22an Zea Mays-en kontzertu batekin amaitzeko

2019/09/24

Bartzelonako Euskal Etxea antolatzaile, Euskal Herria Sona musikaldiak Etxepare Euskal Institutuaren eta Azkue Fundazioaren sostengu eta babesa dauka Hasia da Bartzelonan, hiriburu katalaneko Euskal Etxearen eskutik urtero antolatzen den Euskal Herria Sona musikaldiaren 22. edizioa. Lehenengo kontzertua joan den larunbatean egin zen, Euskal Etxearen egoitzan bertan, Egurra eta Kitto talde azpeitiarra eta Cerdanyola del Vallés-eko Cronopios aurkeztuz eta bertan edo hiriko beste areto batzuetan Mice, Nikotina, Bad Sound, Barcelona ...

Gehiago irakurri...


"Udal Interesekoa" izendatu du Paranak Urrundik Euskal Etxea partaide bertako gizataldeek antolatutako Dantzaldia

2019/09/24

Urrundik Elkarteko dantzariak Paranako 2019ko Immigrantearen Dantzaldian (argazkia Ahora Egunkaria) Entre Rios probintziako Kolektibitateen Elkarteak urtero antolatze duen Immigrantearen Eguneko dantzaldia ‘Udal Interesekoa’ izendatu du 2019 honetan Parana hiriak. Hamabost gizatalde baino gehiago biltzen dituen jaialdia 3 de Febrero Antzokian egiten du urtero aipatu elkarteak eta aurten irailaren 10ean izan zen. Urrundik Euskal Etxeko dantzariak dantzaldiko partaide zintzoak dira urtero eta aurten ere ...

Gehiago irakurri...


Magdalenako Ongi Etorri Euskal Etxea partaide etorkinak omentzeko erakusketan, datorren igandera arte

2019/09/24

Ongi Etorri Euskal Etxearen erakusketa Erakusketa Giuseppe Garibaldi Elkarte Italiarrak antolatu du, herriko Kultur Gunean, irailean Argentina osoan ospatzen den Immigrantearen Eguneko programaren barruan. Antolatzaileek gonbidaturik eta Euskal Etxea sustatzeko prozesuari bultzada emateko, erakusketaren parte izango da Ongi Etorri Elkartea irailaren 29ra arte. Astean zehar Euskal Herriaren ikur diren hainbat objektu egongo dira Kultur Gunean, ...

Gehiago irakurri...


Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarra urriaren 1etik 4ra garatuko da Bilbon: hona programa

2019/09/23

VII. Mundu-Batzarraren eta bere lelo "Saregintzan"en aurkezpena Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburu eta Kanpo Harremanetarako idazkari nagusi Marian Elorzaren eskutik Astebete pasexe baino ez da falta datorren astean munduan euskal presentzia antolatua daukaden herrialdeetako ordezkariak iristen hasi eta urriaren 2an, asteazkena, Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarra inauguratzeko, Iñigo Urkullu lehendakaria buru. Legeak markatzen duenez, herrialde bakoitzeko hiru ordezkari etor daitezke, egun 25 herrialde daudelarik munduak euren baitan euskal etxea ...

Gehiago irakurri...


Gaur goizean hasi ditu saioak Gaztemundu 2019k, datorren astean Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarrarekin bat egiteko

2019/09/23

Gaztemundu 2019ko partaideak Eusko Jaurlaritzako Gorka Alvarez Aranburu eta Manu Meauriorekin. Geroago iritsiko zen Bahia Blancako Rocio Belen Medina Goñi (arg. GAA-Eusko Jaurlaritza) Atzo gauean batu ziren Bilbon Gaztemundu 2019ko saioetan parte hartuko duten munduko euskal etxeetako aurtengo 15 gazteak. Azkenean, eta Kolonbiako Gure Mendietakoak Euskal Etxeko kide bakarrak lan-kontuak medio bere lekuari uko egin eta gero, Argentinako Bahia Blancako  Rocío Belén Medina Goñi ordezkoak hartu du bere lekua eta, ondorioz, 11 izango dira hondarrean Argentinako partaideak, ...

Gehiago irakurri...


Salgai Bahia Blancako Euskal Asteko voucher-ak: arituko dira Patxi eta Konpania, Xabier Aburruzaga, Ganbara, Esnal eta Otamendi...

2019/09/23

2019ko Euskal Aste Nazionala Hamar urteren ostean itzuliko da 2019an Euskal Argentinar Aste Nazionala Bahia Blancara. Azaroaren 4tik 10era euskaldunen eta euskaltzaleek biltzaile izango da, izan ere elkartea 120 urte betetzen ari den urtean. Euskal Herritik helduko zaizkion artista eta kulturgileen artean, Patxi eta Konpainia eta Xabi Aburruzaga, dantza alorra inarrosteko. Dantzari lotuta baita ere, Telmo Esnal ...

Gehiago irakurri...


Oroigarria: Dan Ansotegui eta 2019 NEA Saridun Nazionalen kontzertua gaur gauean zuzenean segi dezakezu sarean

2019/09/20

Gaurko kontzertua iragartzen duen kartela, Dan Ansotegui musikari euskal boisetarraren irudia nabarmenduz Ekitaldia Washington DCn izango da, Dan-ek eta bere kide saridunek saria dagoeneko jaso dutelarik, bertan arratsaldeko 8an direla, eta Euskal Herrian, esaterako, goizaldeko 2:00ak. Washington hiriburuan ez bazaude, saridunek emango duten kontzertua zeure etxetik segitu ahal izango duzu streaming-ez. Kontzertuan, aurten NEA (National Endowment for the Arts) erakundeak Folk eta Arte Herrikoien sailean saria jaso ...

Gehiago irakurri...


Asteburu honetan hasiko dira heltzen Gaztemundu 2019ko partaideak, astelehenean saioekin abiatzeko

2019/09/20

Gaztemunduko artxiboko argazkia, euskal instrumentuei eskainitako edizioan, Urkullu lehendakariarekin Ajuria-Enean Datak aurrera doaz eta Gaztemundu 2019 ate joka ari da. Izan ere, asteburu honetan hasiko dira heltzen Euskal Herrira aurtengo 15 partaideak, igandean elkarrekin bildu eta astelehenean aurtengo edizioko saioei ekiteko. Gogora dezagun aurten Mundu-Batzar urtea dela eta, beraz, euskal etxeetako gazteek landuko duten gaia "Euskal etxeen kudeaketa" izango dela, irailaren 23tik 27ra, ondoren irteera batzuk egin ...

Gehiago irakurri...


Ikus hemen Dan Ansoteguiri 2019ko NEA Sari Nazionala ematerakoan bere bizitzaz pantailaratutako bideoa

2019/09/20

Dan Ansoteguiren aurkezpena egiten duen bideoa, sari-emate zeremonian pantailaratzeko ekoitzia "Niretzat, 'National Endowment for the Arts'en "National Heritage Fellowship" saria jasotzea apreziazio seinale bat da gure kulturaren alde eta gure inguruan jende askok egindako lanaren alde". "Guk, bizi dugu gure kultura, eta ondo pasatzen dugu gure kultura praktikatzen, eta besteei eta ondokoei irakasten eta partekatzen, eta plazerez ikusten dugu aurrera doala eta geroa ere ...

Gehiago irakurri...


Gerora Elkartea eta Baietz euskal-cordobatarren ardurapean egin da FEVAren 'Jarduneko Musikarien 2. Topaketa'

2019/09/20

FEVAren  'Jarduneko Musikarien 2. Topaketa' Cordoba probintziako Cosquin herria izan du gertaleku joan den asteburuan, irailaren 14 eta 15ean, FEVAk antolatutako 'Jarduneko Musikarien 2. Topaketa'k. Hamasei musikarik hartu zuten parte deialdian, tartean Bahia Blanca, Cordoba (Gerora), Buenos Aires (Laurak Bat), Mar del Plata, Necochea, San Nicolas eta Villa Mariako euskal etxeetako ordezkariek. FEVArekin batera, Gerora Elkartea eta Cordobako ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia