euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mar del Platako EEak 'Eskorgako Euskalduna'ren urratsen atzetik doan Daniel Lopez argentinarrari harrera egin dio

2008/04/01

Daniel Lopez (hirugarrena ezkerretik), Jose Maria Azarloza Euskal Etxeko lehendakariarekin batera, Ana Maria Irigoyen, lehendakariordea, eta ibiltariaren lagunekin (argazkia Diario La Capital) Daniel Lopez Monje, Mar del Platako 52 urteko txapista, iragan urtarrilaren 29an Comandante Luis Piedra Buenatik (Patagonia) atera zen Buenos Aireserako bidean 'Eskorgako Euskalduna'-ren bideari jarraituz. Izan ere, 1934ko otsailean, Guillermo Larregui Ugarte nafarra Santa Cruzeko probintziatik eskorga edo karretila batekin atera zen Argentinako hiriburura oinez iristeko. Oraingo ibiltariari harrera egiteko Denak Bat Euskal Etxeko kideek harrera antolatu zioten iragan asteazkenean euskal egoitzan. Ondoren, bere bidaiaren azken tartea egitera abiatu zen berriz ere protagonista.

Gehiago irakurri...


Giro ederrean bizi izan zuen New Yorkeko Eusko Etxeak Aberri Eguna, Euskal Herritik etorritako lagunekin

2008/04/01

New Yorkeko Eusko Etxeko bazkide gazte bat, Aberri Eguna ospatzeko txapela jantzita, irria bere aitari eskainita (argazkiak NYBC) New York Basque Club elkarteak joan den martxoaren 23an ospatu zuen Aberri Eguna, Berpizkunde Igandearekin batera. Hitzorduak bazkide ugari erakarri zituen Brooklyneko Eusko Etxera eta Donostiatik eta Ondarroatik etorritako lagun batzuk ere bildu ziren jaira. Gustura ibili ziren bisitariak eta 'etxean bezala' zeudela ere esan zuten. Eguneko giro alaia, euskal dantza erakustaldia eta bertan parte hartu zutenen agurrak elkarteak bere webgunean jarri duen bideoan daude ikusgai.

Gehiago irakurri...


Kolektibitateen Liburutegien III. Topaketa ekainaren 7an egingo dute Buenos Aireseko Liburutegi Galegoan

2008/04/01

Iazko edizioko irudi bat, kolektibitate judutarreko ordezkariaren mintzaldia La Platako Euzko Etxearen egoitzan (argazkia CentroVasco.com) Argentinako euskal etxeetako liburutegiak lan handia egiten ari dira herrialde honetako kolektibitateen liburutegi eta artxiboen sustapenaren aldeko mugimenduan. Bi urtez segidan La Platako Euzko Etxea-ko Matxin Burdin Liburutegia izan da Argentinako Kolektibitateetako Liburutegien topaketetako eragile eta antolatzaile. Aurten egina da jadanik III. Topaketarako deia, ekainaren 7an izango da Buenos Airesen, Liburutegi Galegoaren egoitzan. Bertan euren esperientzia azaldu nahi dutenek hilaren 16a bitartean dute mintzaldietarako proposamenak aurkezteko epea.

Gehiago irakurri...


Buenos Aireseko Euskaltzaleak Euskararen Akademiak gaur bertan ekingo dio 2008ko eskolen egitarauari

2008/04/01

Iragan urrian Euskal Herrira bidaia egin zuen Euskaltzaleak-eko talde aurreratua, irudian Sabrina Otegui irakaslearen inguruan Hegoaldeko hemisferioko euskal etxe gehienek bezala udako oporrak hartu ondoren, Buenos Aireseko Euskaltzaleak-ek bere ikasle, bazkide eta lagunei ikasturte berriko egitarauaren berri eman die. Ikasgaiak mailaka, tailer, ikastaro edo mintza-praktika gisa eraturik aurkeztu dira, bakoitza irakasle arduradun baten eskutik. Jardun osagarri gisa, erakundeko abesbatzak joan den martxoan abiatuak ditu bere aurtengo hitzordu eta errepikak, larunbatez beti ere.

Gehiago irakurri...


Euskal Herriko euskal-venezuelar komunitateak XIII. Urteroko Topaketa egingo du Galdakaon apirilaren 19an

2008/03/31

Iaz ateratako argazkiak Euskal Venezuelar Topaketak urtero bizi duen giro gogoangarri bikaina islatzen du (argazkia Amaya Zenarutzabeitia) 'Oraingo hau hamahirugarrena da jada, baina guretzako ez dago zenbaki txarrik... Denak dira onak eta halaxe erakutsiko dugu!'. Horrela berotzen dute giroa Urteroko Euskal Venezuelar Tokapetaren antolatzaileek, apirilaren 19an egingo den XIII. edizioari begira. Galdakaon izango da aurten ere eta Euskal Herrian bizi diren euskal venezuelarrak bilduko dira bertara. Aurreko edizioetan bezala ehundik gora lagun batzea espero dute.

Gehiago irakurri...


Iñaki Azpiazu txiletarrak paellak prestatu eta etxerainotzen ditu edo norberaren etxean bertan gertatzen ditu

2008/03/31

Paellas Azpiazu webgunean agertzen den paelletako baten irudia Loiolako (Azpeitia) aitona, Iñigo eta Amaia izen euskalduneko seme-alabak, eta arreba eta izeba Gipuzkoako herri horretan bizitzen dituen Iñaki Azpiazu txiletarrak paella negozioa ireki zuen duela bi urte Santiagon. Etxez etxeko zerbitzua eskaintzen du sukaldariak eta ezkontza, bataioa edota beste zenbait ekintza ospatu nahi duten pertsonentzako menua eskaintzen die ekitaldia egiten den toki berean paellak prestatuz. Sukaldaria oso identifikatua sentitzen da Euskal Herriarekin eta Txileko hiriburuko Euzko Etxeak antolatzen dituen jardueretan sarritan parte hartzen du.

Gehiago irakurri...


Gral Villegaseko 'Villegas-ko Euskaldunak' Euskal Etxeak 'Haurtzaroko Oroitzapenak' kontaketa lehiaketa eratu du

2008/03/31

Deialdia iragartzen duen afitxea General Villegas herri argentinarreko Euskal Etxeak parte hartzera eta kontaketa bat idaztera animatzen du, bi orrialdekoa gehienez, norberari gertatuko edo inguruko inork bizitutako pasadizo edo une berezi edo aipagarri baten berri emanez. Oroitzapenak une triste zein alaiak, famili bilkurak, une jolasgarriak edo bizitutako anekdota bitxiak izan daitezke. Abuztuaren 31 izango da lanak entregatzeko azkeneko eguna.

Gehiago irakurri...


2007-2008 ikasturtean EEetan euskara eskolak emateko dirulaguntzak argitaratu dituzte, 210.000 euro guztira

2008/03/29

Bogotako EEko euskara ikasleak Asier Bilbao euren irakaslearekin (erdian) egindako argazkian EHko Agintaritzaren Aldizkariak martxoaren 27ko zenbakian eman du argitara 2007-2008 ikasturtean euskara klaseak emateko euskal etxeek jasoko dituzten dirulaguntzen esleipena. Duela aste batzuk aurreratu genuenez laguntza hauen zenbatekoa ia 210.000 eurokoa izango da guztira, eta 75 euskal etxeetako klaseak sustatzeko erabiliko da. Argentina, AEB eta Uruguaiko kasuetan laguntzak bertako federazioek jasoko dituzte, hauek gero bertako EEen artean banatzeko.

Gehiago irakurri...


Euskara eta txistu klaseak, euskal dantzak, musa, korala eta biblioteka, Zazpirak Bat-en proposamenen artean

2008/03/29

Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxearen egoitza Hego hemisferioko gainerako euskal etxeek bezala, Rosarioko Zazpirak Bat EE argentinarra sartzen ari da, oporren ostean, 2008an gauzatu beharreko planetan. Rosariotarrek datozen hilabeteetan burutuko dituzten tailer eta eskaintzei buruzko eskaintza bidali dute gure erredakziora. Tartean, euskarako klaseak, Lagun Artean nesken voley-a, areto futbola, bazkari eta afariak, liburutegia, euskal irratsaioa eta Euskal Pilota Eskola. EEak datorren asteko igandean ospatuko du Aberri Eguna.

Gehiago irakurri...


Australiako toki desberdinetatik heldutako euskaldunek bat egin zuten Sydney-en Aberri Eguna ospatzeko

2008/03/28

Txikien sokatira Sydneyko Aberri Eguneko une koloretsuenetakoa izan zen (argazkiak Sydney EE) Ohiturari jarraiki Sydneyko Gure Txoko Euskal Etxeak Aberri Eguna aire zabaleko bazkari batekin ospatu zuen, australiar hiriko Centennial Park delakoan egin zuten topaketaren baitan. Ekitaldia baterakoia izan zen eta ideologia desberdinetako lagunek izan zuten tokia, Carlos Oruek, elkarteko lehendakariak azpimarratzen duenez. Bileran ehun bat pertsona inguru bildu ziren, Sydneyko Euskal Etxeko kide eta lagunen artean. Urrunagotik etorritakorik ere izan zen bertan, adibidez Brisbane hiritik heldu zen bikotea edo Donostiatik etorritako Amaia Uberuaga euskal-australiarra.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia