2020/05/26

Zabaldu berria da deialdia Euskara eta Euskal Kultura eskolak emateko Konstantzako Unibertsitatean (Alemania), Moskuko Lomonosov Unibertsitatean (Errusia) eta Paueko Université de Pau et des pays de l’Adour Unibertsitatean (Frantzia). Hautatuak diren irakurleek aldi baterako lanpostua izango dute, Euskara eta Euskal Kultura irakasle gisa, unibertsitate horietan, Etxepare Euskal Institutuak ...
Gehiago irakurri...
2020/05/25

Berrogeialdiak eta mugitzeko eta bulegora joateko debeku eta oztopoek ez dute lana erraztu, baina Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioak aurrera darrai 'Los Vascos en la Argentina, familias y protagonismo' (Euskaldunak Argentinan, familiak eta protagonismoa) liburuaren 5. edizioarekin. Laugarrena 2011ko abenduan salgai jarri eta 2012ko Buenos Airesko Nazioarteko Liburu Azokan aurkeztu ...
Gehiago irakurri...
2020/05/25

Hilabete baino ez da abian jarri zela, eta gozo-gozo ari da Mexiko Hirian eta Oaxacan Mikel Larregi sukaldari lapurtarrak hasitako 'Amalur' proiektua, euskal plater eta postreak zeure etxean jasotzeko aukera berria. Ziburuan jaiotako sukaldariak Donostian ikasi zuen sukaldaritza eta lehenik Euskal Herriko eta ondoren Mexikoko jatetxetan lan egin ostean, amets honi ekin dio, lehengai ...
Gehiago irakurri...
2020/05/22

“Arbasoek eta lurrak tiratu egiten dizute… Horregatik euskaldunen ondorengo garenok sentimendu berezia daukagu Euskal Herriarekiko” komentatu digu Pablo Zabaletak. Zain dago futbolaria Manchesterren, bere taldeak, West Ham United-ek, entrenamentuak berriro ere noiz deituko, eta tarte horretan harrapatu du EuskalKultura.eus-ek arbaso nafarren ondokoa den futbolaria, bere jardunbidea den futbolaz ...
Gehiago irakurri...
2020/05/22

Ez da ez batere hasiera makala. Koronabirusak eragindako jatetxeen ezinbesteko itxierak bete-betean harrapatu badu ere, asteazken honetan, bi hilabeteko atzerapenez baina zabaldu ditu ateak New Yorken, hirian finkatutako Mikel de Luis sukaldari eta enpresari bilbotarraren Haizea jatetxeak. Eta bezperan, asteartean, harrera ezinhobea egin dio New York Times erraldoiak, jatetxearen erreseina polit ...
Gehiago irakurri...
2020/05/22

Etxepare Euskal Institutuak bertan duen Manuel Irujo Katedraren bitartez, Liverpoolgo Unibertsitateak Manuel Irujo Scholarship in Basque Studies izeneko beka eskaintzen du 2019az geroztik. 2020ko deialdia zabalik da, ekainaren 15era bitarte. Bekak Unibertsitateko MRes in Modern Languages and Cultures izeneko ikerketa-masterraren urtebeteko balio ekonomikoaren % ...
Gehiago irakurri...
2020/05/21

Konfinamendu garaian jarraitzaileekin kontaktua ez galtzeko Bahia Blancako Lyric Soul Fundazioa hitzaldiak eta kontzertuak ari da eskaintzen astero Instagram eta Facebook bere kontuetan. Programa honen barruan, penintsula iberiar iparraldeko obrak ere izango dituen ‘’Viva España!’ emanaldian, Victoria Roldan sopranoak eta Cristian Carrero tenoreak Espainiako ariak eta ...
Gehiago irakurri...
2020/05/21

Dantzan.eus-ek erreskatatu ditu hona dakarzkizugun irudiak Filmoteca Española eta RTVEko artxiboetatik. 1938-39ko irudiok, gerratik eta bonbardaketetatik babesteko euren gurasoak Habana itsasontzia tarteko Ingalatarrera bidalitako euskal haurrek bertan bizi izan ziren kanpamentuetan antolatutako dantza erakustaldi bat eskaintzen dute. Publikoan, agintedun ingelesak eta bertako biztanleak. Poxpolin eta ...
Gehiago irakurri...
2020/05/21

Datorren asteburuan, Estatu Batuetako euskal egutegian, Bakersfield-eko euskal besten txanda zen, hiriko Kern County Basque Club antolatzaile. Koronabirusak eragindako egungo egoeran, bistan da elkarretaratzea ez dela posible, baina aurretik Fresno eta Los Banos-eko euskal besten kasuan bezala, aita Antton Egigurenek piknikari dagokion meza internetez emango du, nahi dutenek jarrai dezaten. Gogora dezagun, tradizio ...
Gehiago irakurri...
2020/05/20

Aste honetan Argentinako Patagoniako euskal elkarte zaharrena den Comodoro Rivadaviako Euskal Etxeak bere 97. urteurrena ospatuko du. Zorioneko koronabirusagatik, erakundearen ekintza guztiak bertan behera geratu dira aurten: dantzak, abesbatza, kirolak... Baina ez dute nahi izan bertako bazkide eta lagunek Euskal Etxearen urteurrena besterik gabe pasatzen uztea. Eta, komunitate osoa partraide ...
Gehiago irakurri...