euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Beijing hiriburuan hasi da Korrika TX1, Txinan egiten den aurrenekoa, Shanghaiko Euskal Etxeak antolatuta

2007/03/28

Korrika TX1 Pekineko Tianamen plaza famatuan hasi zen (argazkia Shanghai EE) Edizio bakoitzean gero eta leku gehiagotara heltzen da Korrika, munduan zehar sakabanatuta dauden euskaltzale eta euskal etxeen lanari esker. Oraingoan Txinaren txanda izan da eta bertako Beijing hiriburuan bildu da euskaldun eta txinatar talde bat lasterketari hasiera emateko prest. Ondotik Shenzen hirian egingo du bigarren eguna Korrika TX1ek eta larunbatean Shanghain bukatuko da. Bertako Euskal Etxeko kideek hirian zehar ibilbidea egin eta bazkaria egingo dute, KorrikaJaia deitu duten ekitaldian.

Gehiago irakurri...


Kongresuko 'lehoiak ere Korrikaren alde', Madrileko Euskal Etxeak antolatu zuen ekitaldi arrakastatsu eta jendetsuan

2007/03/28

Madrileko Korrika Diputatuen Kongresuko lehoien paretik igarotzen ari zela, lehoiak aho zabalik Korrika Madrileraino heldu zen asteburuan, Madrileko Euskal Etxeak antolatutako ekitaldiarekin. 150 bat lagun bildu ziren bertan: Euskal Etxeko ikasle, guraso, haur eta irakasleak eta baita Madrileko Hizkuntza Eskolako eta Universidad Complutenseko hainbat ikasle-irakasle ere. Eguraldi ezinhobeak agurtu zuen euskararen aldeko lasterketa Madrileko kaleetatik zehar eta ibilbidean Diputatuen Kongresuaren paretik pasatzean 'Lehoiak ere Korrikaren alde!' oihua izan zen nagusi.

Gehiago irakurri...


José C. Paz herri argentinarreko 'Toki Eder' Euskal Etxeak Zuzendaritza berritu du; Horacio Marotto, lehendakari

2007/03/28

José C. Paz-eko 'Toki Eder' Euskal Etxearen egoitza Erakundearen araudiak dioenari segituz, Buenos Aires probintzia argentinarreko José C. Paz herriko 'Toki Eder' Euskal Etxeak bere Zuzendaritza Batzordeko kideak berritzeko pausoak eman ditu, eta epe berri baterako agintariak hautatu. Euskal Etxeak berak plazaratu duen idazki batean azaltzen duenez, Horacio Marotto Etxezahar izango da aurrerantzean 'Toki Eder'eko lehendakari, María Angeles Oñederra idazkari eta César Carlos Mohr diruzain, beste zenbait kargu berrituren artean.

Gehiago irakurri...


Bertako euskal komunitateko kide Jean-Pierre Doyhenard-en heriotza jaso du Grand Junction, Coloradoko prentsak

2007/03/28

Jean Pierre Doyhenardek Grand Junctiongo Urrutia 
frontoiaren alde lan eskerga egin zuen Coloradoko Grand Junctioneko euskaldunen artean aski ezaguna zen Jean Pierre Doyhenard lapurtarra urtarrilaren 23an hil zen estatu horretako prentsak aste honetan jaso duenez. Doyhenard-ek berrogeita hamar urte baino gehiago eman zituen Estatu Batuetan, horietatik asko euskal komunitateko eragile aktiboa izanik. Uztaritzen jaioa, Doyhenardek Grand Junctioneko Urrutia frontoia salbatzeko kanpainan lan handia egin zuen. Egun frontoia Grand Junctioneko udalaren parke sarean sartuta dago.

Gehiago irakurri...


Euskaltzaindiaren Euskera agerkarian bilaketa tresna berria abian ipini du aleen kontsultak errazteko

2007/03/28

<i>Euskara</i> agerkariaren ale bateko portada Euskaltzaindiak berritu egin du bere Euskera agerkariaren edukiak internet bidez eskuratzeko aukera ematen duen kontsultarako trenza. Hemendiak aurrera Euskaltzaindiako arduradunak aldizkariaren edukiak erabiltzaileentzako eskuragarriago egotea espero dute. Euskaltzaindiaren Euskera agerkari ofizialaren lehenengo alea 1919an argitaratu zen eta bertan hainbat egileren idatziak eta txosten akademikoak jasotzen ditu. Erabiltzaileen eskariei erantzuna emanez eta Euskera agerkariak orian arte izandako bereiztasunak kontuan hartuz bilaketa trenza berria garatu dute Euskaltzaindiako arduradunel. Azkue Liburutegiak orain arte katalogatutako 407 agiri kontsultatu eta eskuratu daitezke agerkariaren bilatzailea erabiliz.

Gehiago irakurri...


ENE Saria lekuko gisara dabil eskuz esku Mar del Platako Korrikan, euskararen alde lan egin dutenak omenduz

2007/03/27

Veronica Domingo Artaburuko kide eta euskara irakaslea (erdian) ENE Saria eskuetan, Eusketxe eta Euskaltzaleak-eko zenbait lagunez inguratuta saria Buenos Airesen jaso ostean (EuskalKultura arg.) Mar del Platako Artaburu Euskaltzale Taldeak bat egin du Korrikaren edizio berriarekin eta euskararen aldeko lasterketaren bertsio propioa egiten ari da egunotan. Mar del Platako Korrikak, ordea, lekuko berezia dauka: Euskararen Nazioarteko Egunean Artaburuk irabazi zuen ENE Sariaren estatuatxoa da eskuz esku pasatzen ari diren lekukoa. Joan den ostegunean hasi zen Mar del Platako Korrika eta etapa bakoitzean euskal etxeko euskara klase bat edo dantza saio batetik 'pasatzen' da, bere ibilbidea berezia eginez. Ostiralean bukatuko da lasterketa, 'Korrika Txiki' batekin. Ekitaldiokin batera Artaburu taldeak datorren apirilean hasiko duen Euskal Hizkuntza eta Kultura Tailer berria aurkeztu nahi izan du.

Gehiago irakurri...


NYeko Euskal Etxearen webgune berriak klubari buruzko albiste gehiago eta 'ziberkidea' izateko aukera dakartza

2007/03/27

New Yorkeko Eusko Etxeko webgune berriaren irudia. Euskal Etxe newyorktarrean hazitako euskalduna da Abio, aspaldidanik ikusentzunezko munduari lotua eta orri berriko webmasterra orain Sarean da jada New Yorkeko Euskal Etxearen webgune berria, Julian Abio bazkideak diseinatu eta kudeatuta. Hiri erraldoi honetan bizi diren euskaldunen topaleku izan nahi du guneak, New Yorken sakabanatuta bizi direnen bilgune birtuala alegia. Itziar Albisu lehendakariak aurreratzen duenez, webguneak 'ziberbazkide' izateko aukera ere eskainiko du, mundu osoko internet erabiltzaileei NYko Euskal Etxeko lagunartera biltzeko aukera emanez.

Gehiago irakurri...


Coronel Pringles-eko Euskal Etxe Argentinarrak Zuzendari Batzordea berritu du; Juan Jose Olasagastia, lehendakari

2007/03/27

Coronel Pringles-eko euskal ikur edo zigilua banderapean, euskal etxearen ekimenetako batean Erakundearen araudiak dioenari segituz, Buenos Aires probintzia argentinarreko Coronel Pringles herriko 'Eusko Biltzar' Euskal Etxeak bere Zuzendaritza Batzordeko kideak berritzeko pausoak eman ditu, eta epe berri baterako agintariak hautatu. Euskal Etxeak berak plazaratu duen idazki batean azaltzen duenez, Juan Jose Olasagastia izango da aurrerantzean 'Eusko Biltzar'eko lehendakari, Miriam Zabala idazkari eta Eduardo Arnaude diruzain, beste zenbait kargu berrituren artean.

Gehiago irakurri...


Abesbatzak zuzentzeko bigarren musika tailer teoriko-praktikoa antolatu du FEVAk maiatzean Buenos Airesen

2007/03/27

Miguel Angel Pesce izango da FEVAren tailerraren zuzendaria (argazkia ILV) FEVA-k antolatu eta Miguel Ángel Pesce-k gidatuko duen ikastaroa maiatzaren 12 eta 13an burutuko da Buenos Aires-eko Laurak Bat euskal etxearen egoitzan. Izen ematea aste honetako ostiralean amaituko da eta euskal zentroetako abesbatzen arduradun guztiei irekia dago. Asteburuko osoko iraupenaizango du lantegiak eta bertan jorratuko diren gaiak hasierako formazioa osatu ez duten koru gidariei zuzendu zaizkie bereziki.

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko gobernadoreordea buru duen ordezkaritza argentinar batek gaur hasiko du bisita ofiziala Euskadira

2007/03/26

Graciela Giannettasio Buenos Aires probintziako gobernadoreorde eta bertako Senaduko presidentea, Bilbon hasiko du gaur bisita ofiziala Euskal Herrira Buenos Aires probintzia argentinarreko gobernadoreorde Graciela Giannettasiok bidaia ofiziala hasiko du gaur Euskal Herrira, senadu buenosairestarreko ordezkaritza bateko buru. Ordezkari argentinarrak Bizkaiko Aldun Nagusiarekin bilduko dira gaur goizean eta lurralde horretako zenbait instalazio bisitatuko dituzte. Bihar, berriz, Ibarretxe lehendakariak eta ondoren Izaskun Bilbao Legebiltzarreko presidenteak errezibituko dituzte. Euren bisitaldian, hainbat alorreko teknikari eta arduradunekin bilduko dira, euskal administrazioak alor horietan indarrean dauzkan programa eta ereduak zuzenean eta lehen eskuko informazioz ezagutzeko.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia