euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Erantzun ezinhobea izaten ari da Ameriketako artzainen omenaldia; Aldude eta Gernikako txartelak agortu dira

2007/09/27

Baigorri-Aldude eta Gernikako Omenaldiko afitxa. Artzain Mundua elkarteak Ameriketan ibilitako artzainak omentzeko egin zuen deialdiak erantzun aparta jaso du. Hitzordua datorren asteburuan Alduden eta astelehenean Gernikan izango da. Bertara bilduko dira Euskal Herriko lau muturretatik heldutako artzainak eta baita Ameriketatik etorritako batzuk ere. Ekitaldi jendetsua izango dela aurreratu daiteke: omenaldiko kontzertu, mintzaldi eta dokumental emanaldietara gerturatuko direnez gain, bazkarietarako tiketak dagoeneko erabat agortu egin direlako, guztira bostehun Alduden eta beste hainbeste Gernikan.

Gehiago irakurri...


Ohorea, bakardadea ahazteko. Heldu den asteburuko Omenaldia, urte zailak gogoratzeko eta artatzeko aukera

2007/09/27

Dio Txoperena zena, artzain goizuetarra. Bere kasua bakarra da, diru polita egin eta famatua bilakatu baitzen AEBetan publizitatearen munduan (argazkia EuskalKultura.com) Euskal Herriko enbaxadore hoberenak izan dira. Hala diote Artzain Mundua elkarteko kideek. Ameriketan ibili diren euskal artzainak omenduak izanen dira heldu den asteburuan, Baigorrin, Alduden (Baxenabarre), eta Gernikan. Zeremonia, diploma, oroitarri eta guzti. Euskal artzainak aipatuta, gizon zuzenak, leialak eta langileak direla erraten da anitzetan. «Euskal gizarteak luzaz ahantzi ditu euskal artzainak». Ttale Urret artzaina da bera ere, eta omenaldiaren antolatzaile bat. Euskal artzainek denbora eman dute Amerikako mendietan nola bizi izan diren aitortzeko. Mila, edo bi mila buruko artalde bat zaindu behar. Hartzak, koioteak ardiak harrapatu nahian. Hotza, gosea. «Eta bakardadea. Nik uste hori izan den artzainen etsairik handiena».

Gehiago irakurri...


Gratien Ernaut, artzain urepeldarra: «1949. urteko uztailaren 29a. Egun ederra. Dirua irabazi behar zen...»

2007/09/27

Gratien Ernaut urepeldarra zazpi urtez izan zen artzain Ameriketan (argazkia Xan Aire) Ez da bizibide erraza izan Ameriketara artzain joan ziren euskaldunena. Denborak, batzuetan, une gaiztoak ahantzi arazi eta une goxoak ekar arazten dizkigu memoriora. Gazi-gozoak tarteko, badira ongi pasatu ziren ixtorio eta kasuak eta badira Ameriketan geldituz edo berriz ere Euskal Herrira etorriz euren pasarte amerikanua nekez gogoratu nahi dutenak. Eta bitarte horretan galdu direnak. Guztia Ameriketako euskal esperientzia honen parte. Xan Airek, bera ere Ameriketaratutako frango dituen familiakoa, emana du argitara Gratien Ernaut urepeldarrari eginiko elkarrizketa hau Berria egunkarian.

Gehiago irakurri...


Fabio Echarri chacotarra, Argentinako bost euskal etxek deituriko 'Gernika Bakearen Alde' lehiaketako irabazle

2007/09/27

Lehen saria eskuratu duen Fabio Echarri Fabio Echarrik, Crepitan las llamas en la tarde lanarekin, irabazi du 'Gernika Bakearen Alde' izenpean Argentinako bost euskal etxek deituriko literatur lehiaketa. Norgehiagoka, Rosario, El Chaco, Paranako Urrundik, San Nicolas eta Santa Feko euskal etxeek deitu zuten eta, Echarri chacotarrarekin batera, garaile suertatu dira, bigarren tokian, Silvia Noemi Iglesias 'Acerca de la resistencia de los cuerpos' obrarekin, Puerto Madryn, Chubutekoa; eta Maria Virginia Rubio, 'El Roble de Gernika'rekin, Trenque Lauquen Buenos Aireseko probintziakoa. Sari banaketa datorren asteko igandean egingo da, Rosarioko Euskal Aste Nazionaleko bazkari nagusiko bazkalostean.

Gehiago irakurri...


NABOko ordezkaritza bat Mexiko DFko Euskal Etxean izan zen larunbatean, Mendeurreneko ekitaldiekin bat eginez

2007/09/27

NABOko ordezkariak Mexikoko Euskal Etxeko anfitrioiekin (argazkia Vascosmexico.com) Mexiko Euskal Etxeak North American Basque Organizations (NABO) elkartearen ordezkaritza errezibitu du joan den asteburuan. Estatubatuarrek Euskal Etxearen Mendeurreneko ekitaldiekin bat egin eta Donostiako Gaztelupe Koruak eman zuen kontzertuaz gozatzeko parada izan zuten. NABOko taldea osatzen zutenak honokoak ziren: Mary Gaztambide, lehendakaria, John Ysursa, sustatzailea, eta Xabier Berrueta, aholkularia.

Gehiago irakurri...


Madrileko Euskal Etxeak bere egoitzaren 25. urteurrena ospatuko du astelehenean hasita hainbat ekitaldirekin

2007/09/26

Euskal elkarte madrildarreko Txikien Danborrada joan den urtarrilean Euskal Etxeko egoitzaren parean (argazkia MadrilEE) 25 urte beteko ditu astelehen honetan Madrileko Euskal Etxea-Hogar Vasco elkarteak Jovellanos 3ko egoitzan eta data gogoangarri hau ospatzeko asmoz astebeteko ekitaldi sorta prestatu dute elkarteko arduradunek. Horien artean mintzaldiak, kontzertuak, haurrentzako jaialdiak-eta egingo dituzte. Asteartean Ainhoa Arteta sopranoak kontzertua eskainiko du Círculo de Bellas Artes-eko antzokian. Ibarretxe lehendakaria ere bertan izango dela aurreratu dute Euskal Etxeko arduradunek.

Gehiago irakurri...


Armiarma.com euskal literaturari buruzko webguneak ia 4.000 literatur kritikekin aberastu ditu bere edukiak

2007/09/26

'Kritiken Hemeroteka' atal berriaren azala Armiarma.com euskal literaturari buruzko informazio webgune aberatsenetakoa da eta arduradunek gainera etengabe eguneratzen dizkiote edukinak. Azken nobedadea 'Kritiken Hemeroteka' atala da. Bertan irakurleek, Euskal Herrian plazaratutako liburuen ia 4.000 kritika ipini dituzte eskuragarri, eta astero berriak gehituko dizkiete. Webguneak, bestalde, euskara ez dakiten literaturzaleentzako ere eduki interesgarriak eskaintzen ditu, hala nola beste hizkuntzetara itzulitako hainbat liburu, elaberri eta olerki.

Gehiago irakurri...


In Boise, Idaho, Txantxangorriak, a troup of young folk musicians gets back into full swing after summer vacation

2007/09/26

Two Txantxangorriak pandereta players take center stage with their instructor Sean Aucutt (Photos Courtesy Txantxangorriak) It’s a group that has put smiles on the faces of fans young and old. To watch a group solely made up of musicians, including children and adults play traditional Basque music on traditional Basque instruments, isn’t something many expected to see outside the Basque Country. But the collaborative vision of some inspired Boise Euzkaldunak members made it happened. Today Txantxangorriak has grown to become a cherished part of Boise’s Basque Community.

Gehiago irakurri...


Rosarioko Nafar Etxeak munduaren aurrean aurkeztu nahi du bere kantxa 22 Azpiko Mundiala eratuz 2008ko urrian

2007/09/26

Eskuinetik ezkerrera, Sandalio Monreal, Miguel Sanz eta Teófilo Espadas atzo eginiko argazkian Hori egin ahal izateko, laguntza eskatu zion atzo bertako presidente Sandalio Monrealek Nafarroako presidente Miguel Sanz-i, ordezkari nafar argentinarrak Iruñeko Nafarroako Jauregira egindako bisitan. Miguel Sanzek, Sandalio Monreal eta Rosarioko Nafar Etxeko presidente ohia den Teófilo Espadas hartu zituen bere bulego ofizialean. Nazioarteko Euskal Pilota Federazioak (FIPV) bultzatuko norgehiagoka honek 'nazioarteko proiekzioa' emango liokeela 'Nafarroako Erresuma' izena duen bere pilotaleku berriari, adierazi diote Sanz-i buruzagi nafar argentinarrek eta 'pilota sustatzea eragingo' lukeela Argentinan.

Gehiago irakurri...


Euskal-japoniar Mintegiaren arrakastak EHU eta Kobeko Unibertsitatearen arteko harremanak indartuko ditu

2007/09/25

Mintegiak bere baitan bildu zuen klase praktikoetako bat tai-chi tailerra izan zen (argazkia C.Urdangarin) Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU-UPV) eta Kobeko Ikasketa Atzerritarren Unibertsitate Munizipalak lankidetza akordioa egingo dute ikasle eta irakasleen trukaketa ekimenak aurrera eramateko. Lankidetzaren oinarriak joan den astean Gasteizen egin den I. Mintegi Zientifiko Euskal-Japoniarrean jarri zituzten. Topaketa hauen balioespen oso positiboa egin du Joseba Etxebeste EHUko irakasle eta Mintegiko antolatzaileak.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia