euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Herria Mugaz Gaindi IV. Mintegiaren egitaraua aurkeztu dute: urriaren 25-26an Baiona eta Uztaritzen

2007/10/02

Mintegiaren afitxa Baiona eta Uztaritze, biak Lapurdin, izango dira IV. Euskal Herria Mugaz Gaindi mintegiaren egoitza. Bertara bilduko dira urriaren 25 eta 26ean Euskal Herria, Argentina, AEB, Frantzia, Espainia, Mexiko, Kanada eta Uruguaitik heldutako ikerlari eta historialariak. Mintegiaren egitaraua ezagutzera eman dute antolatzaileek eta hiru gai nagusi izango ditu: Emigrazioa eta Kultura, Emigrazioa eta Politika eta Itzulerak. Aurten, gainera, mahaingurua egingo dute hainbat herrialdeetako emigrazioaren museoen esperiantziari buruz, Euskal Herrian Diasporaren Museo baten sorrera bultzatu nahian, antolatzaileek EuskalKultura.com-i aurreratu diotenez. Ikertzaile gazteek ere tartea izango dute eta urtero legez, internet bidezko mintegi birtuala egingo dute, azaroan.

Gehiago irakurri...


Xabaltx kantariak Ingalaterra, Gales eta Irlandan bira hasiko du gaur Londonen emango duen kontzertuarekin

2007/10/02

Xabaltxen 'SMS galduak' diskaren azala Gaur gauean Xabaltx kantari lapurtarrak emanaldia eskainiko du Londonen, London Basque Society euskal elkarteak eta Free Dimensional Productions-ek gonbidaturik. Kontzertu honekin Xabaltxek hasiera emango dio Ingalaterra, Gales eta Irlandan zehar egingo duen birari. Bi aste ibiliko da musikari eta kantari lapurtarra errepidean, guztira 10 kontzertu eskainiz. Xabaltxek bere lau diskoetako abestiak aurkeztuko ditu, tartean 'SMS Galduak' lana, azkena eta ezagunena. Lapurtarra bostgarren diskoa prestatzen ari da.

Gehiago irakurri...


Goizueta-Latassa familia nafarraren ondorengo argentinarrak hirugarren aldiz elkartuko dira, La Platan

2007/10/02

Topaketaren egoitza, El Rincon 'quincho'-a Pedro Andrés Goizueta eta Lorenza de Latassaren ondorengoek bat egiteko bilkura hilaren 13an izango da La Plata eskualdean, Villa Elisako “Cabaña El Rincón” kintxoan. Bi nafartarrak oso gazte zirela iritsi ziren Argentinara gerra karlistak zirela eta, bizimodu hobe baten bila, 1833 urte inguruan seguruenik. Ondorengoak hirugarrenez elkartuko dira, aurretik beste bi aldiz bildu baitziren Goizueta Casco adarrekoak 2001. urtean. Topaketa honek ere badu beste asmo bat: abizen bera izanik oraindik familia-loturaren nondik norakoak deskubritu ez dituzten Goizueta deituradun gehiago ezagutzea.

Gehiago irakurri...


'Hebentik' kultura elkarte zuberotarrak Maulen egoitza berria erosteko 10.000 euro biltzeko kanpaina hasi du

2007/10/01

Hebentik-Enia izango den etxea Hebentik --'hemendik' alegia-- da kultur bizitza zuberotarra biziarazten duen elkarte honen izena. Euren antzerki, kantu eta dantza proposamenek tradizioa dute oinarri, arte garaikidea sortzeko. Zuberoan arte herrikoi eta sorkuntzako gune bat eraiki nahi dute eta helburu horrekin Maule hiriburuko Matalaz karrikan etxe bat erosteko 10.000 euro biltzeko kanpaina jarri dute abian.

Gehiago irakurri...


Santa Feko Gure Etxea euskal elkarteko bost kidek parte hartu zuten Café Literario izeneko kultur topaketan

2007/10/01

Literatur topaketaren protagonista euskaldunak Santa Fe hiriko Gure Etxea elkarteak bostgarren urtez jarraian parte hartu zuen joan den ostegunean Café Literario ekitaldian, kroaziar komunitatearekin batera. Ekitaldia Santa Fe probintziako Kultura Idazkaritzaren egoitzan egin zuten, Argentinar Idazleen Elkartearen babesarekin. Oraingo honetan gaia honokoa izan zen: 'Antzerkia munduan, bere egileak, pertsonaiak eta bere historia'. Euskaldunen aldetik parte hartu zutenak María Carmen Lasarte, Silvia Regoli Roa eta semea, Catalina Villanueva eta Matías Garat Ortiz izan ziren.

Gehiago irakurri...


Euskara partaide Buenos Airesen Hizkuntza Minorizatuen Kongresuan, Euskaltzaleak eta Eusketxeren eskutik

2007/10/01

Hizkuntza Minorizatuen Kongresuko logoa; heldu den astean hasiko da Buenos Aires hirian Galiziar Kulturarako Xeito Novo Fundazioak antolatutako ekimena da, 'normalean isilpean dauden kultura eta hizkuntza jardunen hedapenerako', espazio bat sortzearren. Helburu honen baitan, bertako herrien, immigranteen eta immigranteen ondorengoen ordezkariak bilduko dira, baita hizkuntzalariak, akademikoak eta hizkuntzetan adituak diren pertsonal ere, euskera, gaelikoa, galiziera, qom (toba), quichua eta ukraniera ordezkaturik. Biltzarra Urriaren 9tik 12ra artean egingo da Etorkinen Hotel zaharrean, Buenos Airesen.

Gehiago irakurri...


Migrazioen Elkarte Europarrak (AEMI) Eusko Jaurlaritza kide bezala onartu du Finlandian eginiko bilkuran

2007/09/29

AEMIko webgunearen azala Finlandiako Turku hirian egiten ari den bilera orokorrean Migrazioen Europar Elkarteak (AEMI) Eusko Jaurlaritza elkarteko kide gisa onartzea erabaki du. Elkarte honek emigrazio prozesuaren inguruan ikerketak bultzatzen dituzten museo eta erakundeak biltzen ditu. Eusko Jaurlaritza Emigrazioaren Euskal Museoa sortzeko lanetan ari da.

Gehiago irakurri...


Villegaseko Euskal Etxeak zorionak eta eskerrak eman dizkie bere dantzariei gaur Dantzari Eguna ospatzerakoan

2007/09/29

Villegas-eko Euskaldunak-eko dantzariak iazko Dantzari Eguneko ekitaldiko dantzak prestatzen Villegas-ko Euskaldunak-ek Euskal Etxeari egiten dioten ekarpen baliosa ikusarazi nahi izan die bere dantzariei --guztiak neskak-- eta hala adierazi die ozenki eta jende aurrean, banan bana heien izenak aipatuz: 'Zorionak, guztiei, dantzari bakoitzari, Maite Recarte-ri, Linda Nouveliere, Celina Tellechea, Estibaliz Belloso, Damaris Labarta, Clarita Llamedo Ballari, Karen Suárez, Martina Bernadó eta Agueda Trecco-ri, eta Martina Barroso eta Lara Latorre txikitxuei. Guztien zuzendari, Euskal Etxeko dantzarien irakasle den Nieves Castillo. Zorionak!', adierazi die.

Gehiago irakurri...


Dena prest Rosarion bihar hasi eta astelehenetik aurrera garatuko den 2007ko Euskal Aste Nazionalari ekiteko

2007/09/28

Iazko Argentinako Euskal Aste Nazionaleko kabalkadako irudia (argazkia EuskalKultura.com) Bihar hasiko dira Rosarion Argentinako Euskal Aste Nazionalari bidea egiteko prestatu dituzten ekitaldiak: pilota partidak antolatu dira sarrera gisa, bihar eta etzi Zazpirak Bat Euskal Etxean. Ondotik, astelehenean hasiko da zazpi eguneko Euskal Astea eta hurrengo igandea bitartean Argentinako euskaltzale ugari --eta Euskal Herritik heldutako lagunak ere-- bilduko dira deialdira. Ohi bezala, EuskalKultura.com ere bertan izango da: Sabrina Otegi eta Maialen Gonzalo Aranbururen lana medio hitzordu garrantzitsu honek emango duenaren berri idatziko dute. Hona Euskal Astearen behin-betiko egitaraua.

Gehiago irakurri...


Erabil ezazu ordenagailua euskaraz: aurten 5.000 lagunek jaitsi dute dagoeneko Xuxen zuzentzaile ortografikoa

2007/09/28

Euskara software-en aurkezpena egin zuen atzo Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak Teknologia berrietan euskararen erabilera erraztu eta sustatzeko tresna ugari eskaintzen ditu Eusko Jaurlaritzak bere webgunean. Doako software-ak dira, saretik erraz jaitsi daitezkeenak, ordenagailua euskaraz erabiltzeko bidea emanez. Sistema eragileak, hiztegiak, zuzentzaile ortografikoak... denak xagu kolpe batez eskuragarri. Honoko artikuluan zeintzuk diren eta nondik jaitsi daitezkeen azaltzen dizugu.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia