euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal Asteak Ibarretxeren 24 orduko bisita izan zuen; bakerako bere proposamena aurkeztu zuen

2007/10/08

Astearen gertalekurako sarrera (arg. EuskalKultura.com) Rural-eko areto handian Euskal Astearen Klausura Bazkarian bildutako mila bat jendek elkarri 'agur eta hurrena arte' esaten hasi ziren joan den igandean bostak aldean Rosariotik urrunen dauden euskal etxeetako kideak erretiratzen hasi eta --kasu batzuetan milatik gora kilometro egiteko-- autobusetara igoz etxeratzen hasi zirenean. Atzean gelditu ziren ostiral, larunbat eta igandez bizitutako egun trinkoak, honelako hitzordu batek beste hainbat euskal etxetan lan beretsuetan ari diren jendeekin harremantzeko eta ideiak trukatzeko eskaintzen duen aukera. Datozen lerrotan, Rosarioko Euskal Asteak utzi duenari lehenengo atzera begirako bat.

Gehiago irakurri...


Rosario hiri argentinarra euskal Diaspora osoko bilgune eta hiri nagusi bilakatu da joan den asteburuan

2007/10/08

Ibarretxe Rosarioko Mitre Fundazioaren  Aretora iritsitakoan, joan den larunbatean, Euskal Astean, jendaren txalo artean (arg. Jon Bernardez) Rosario hiria, Argentinako Santa Fe probintzian, munduko euskal Diaspora eta kulturaren hiriburu bilakatu da joan den asteburuan. Bergara herri gipuzkoarrarekin 'lehian' --ikastolen aldeko Kilometroak jaia jendetsua ospatu zuen atzo Bergarak-- Rosario Argentina osotik --eta Txile, Uruguai, Brasik eta Quebecetik ere-- etorritako euskaldunen eta euskal etxeen ordezkarien bilgune bihurtu da asteburu osoan, bertako Zazpirak Bat EEarekin bat eginez elkartea 95 urte betetzen ari den urte honetan. Zer hobe urtebetetzea ospatzeko Euskal Aste bat antolatzea baino, Lehendakariaren presentzia eta guzti?

Gehiago irakurri...


Bertsotan eta jai giro apartean ospatuko du asteburuan Bordeleko Eskualdunen Biltzarrak bere 60. urtemuga

2007/10/08

Euskal Etxearen 60. urtemugaren logotipoa Bordeleko Euskal Etxeko kideak gogo biziz ari dira lanean elkartearen sorreraren 60 urteak ospatzeko eta egitarau oparoa prestatu dute datorren astebururako. Musika, merkatua, haurrentzako tailerrak, rugbia, afaria, solasaldia, kontzertuak... Gustu eta kolore guztietako ekitaldiak egingo dituzte Eskualdunen Biltzarra elkartekoek eta bertsoak ere jarri dizkiote euskal etxeari David Mujika eta Jean-Marc Goyheneche kideek.

Gehiago irakurri...


Igotz Ziarreta, Durangoko 42. Azokako afixa irabazlea: 'EuskalKultura.com-en bidez izan nuen lehiaketaren berri'

2007/10/08

2007ko Durangoko Azokako kartela Gerediaga Elkarteak, Durangoko Azokoren antolatzaileak, atzo aurkeztu zuen aurtengo euskal disko eta liburu azokaren edizio berriko kartela izango dena. Lehiaketa egin dute aurten diseinua aukeratzeko eta irabazlea 'Jantzi euskara' leloa duen lana izan da: Olentzero biluzik, azokako liburu eta disko artean aurtengo opariak aukeratzeko prest. Igotz Ziarreta, Bartzelonan bizi den meñakarra, da kartelaren egilea. Ziarretak EuskalKultura.com-en bidez izan zuen lehiaketaren berri eta azokaren historiaren parte bihurtzea 'kristolakoa' dela dio. 'Nire bizitzaren parte da azoka. Urtero noa, txikitandik, elizaren arkupetan egiten zenetik', aitortzen du.

Gehiago irakurri...


Nafar gobernuko kontseilari eledun Alberto Catalanek erakusketa ireki du Zaragozako Nafar Etxean

2007/10/08

Ezkerretik eskuinera, Manuel Medrano, Alberto Catalán, Rosa Mary Ibáñez eta inauguratutako erakusketaren egilea, José Luis Urmán pintorea Nafarroako Gobernuko Erakunde-Harremanetarako kontseilari eta eledun Alberto Catalanek jatorri nafarreko Jose Luis Urman Camps pintorearen erakusketa bat inauguratu zuen iragan asteazkenean Zaragozako Nafarroako Etxean. Kontseilariarekin batera Aurrezki Kutxa nafarreko eta Zaragozako Udaleko ordezkariek hartu zuten parte ekitaldian. Nafar Etxeko ikasturtea zabaltzen duen erakusketa hau estatuko beste nafar etxe batzuetara pasatuko da ondotik, adierazi dute Miguel Sanz buru duen exekutiboko iturriek.

Gehiago irakurri...


Ibarretxe lehendakariak Argentinan hasiko du gaur, ondotik Txile eta Kolonbiara ere eramango duen bidaia

2007/10/06

Juan Jose Ibarretxe lehendakaria, iazko Euskal Astean, Cordoban hartutako argazkian Gaur Rosarion Euskal Aste Nazionaleko egitarau barruan izango duen parte hartzearekin hasiera emango dio Ibarretxe lehendakariak Argentinan hasi eta Txile eta Kolonbian barrena bederatzi egunez egingo duen bidaiari. Rosarioko Euskal Astetik, datorren astean Txilen egingo den Biarritzeko Forumera doa lehendakaria, nahiz eta bertako Eusko Etxera hurbiltzeko astia ere hartuko duen. Kolonbian, berriz, bertako agintariekin mintzatu eta Xabier Santxotena zizelkari nafarraren lan bat inauguratuko Bogotako Gernika Plazan. Ibarretxeren bidaia, Euskal Herrian urak nahasiak jaitsi diren une batean suertatu da, lehendakariak berak 2008rako iragarritako erreferendumak sortu duen oihartzunari, azken egunotan Batasunako hogeita hiru buruzagiren atxiloketak sortutakoa emendatu behar baitzaio.

Gehiago irakurri...


Buenos Aireseko Alkartasuna koruak 15 urte bete ditu, euskal eta argentinar kantua zabaltzen eta gozarazten

2007/10/06

Umore ona Alkartasuna koralaren emanaldi batean Alkartasuna koralak 15 urte bete ditu aurten eta data hau ospatzeko, nola ez, hobekien egiten dakitena egingo dute: kantatu. Koralak kontzertua eskainiko du gaur Puerto Maderoko Uruguay Korbeta untzi museoan. Alejandra Belch izango dute zuzendari eta euskal kanta herrikoiak abestuko dituzte, hala nola: 'Boga Boga', 'Garizuma Luzerik', 'Txakolin', 'Maitia nun zira?', 'Birgiña Maite' eta Iparragirreren 'Nere Etorrera'.

Gehiago irakurri...


Hamaika euskal idazle eta olerkariren lanak ingelesez eta mazedonieraz eskuragai interneten, Diversity webgunean

2007/10/05

Ana Urkiza 'Diversity' webgunean testua ipini duen euskal idazleetako bat da (argazkia ZaldiEro) Nazioarteko Pen Klubak (munduko idazleen elkartea) aurrera daraman Diversity proiektuaren helburua mundu osoko literatura hainbat hizkuntzatan eskaintzea da. Ekimen honen baitan Miren Agur Meabe, Pako Aristi, Ricardo Arregi Diaz de Heredia, Harkaitz Cano, Arantxa Iturbe, Edorta Jimenez, Mari Jose Olaziregi, Gerardo Markuleta, Ixiar Rozas, Ana Urkiza eta Iban Zalduaren testuak jarri dituzte Diversity-ren webgunean. Nazioarteko Pen Klubaren TaLRC batzordea (Itzulpen eta Hizkuntza Eskubideen Batzordea) Orhiden-en, Macedonian, bildu zen eta Diversity proiektuaren hiru urteko plan estrategikoa onartu zuen. Euskal Pen kluba ere bertan egon zen.

Gehiago irakurri...


Txalapartak stand-a zabaldu eta "Zergatik borrokatzen dugu euskaldunok" liburua aurkeztuko du bihar Rosarion

2007/10/05

Egilea, Fernando Alonso, eta bere liburua. Bihar aurkeztuko da Rosarioko Euskal Etxean. Bigarren urtez dator Euskal Astera eta bigarren urtea du baita ere Argentinan ordezkaritza zabaldu zuenetik Txalaparta euskal argitaletxeak. Aurtengoan, Fernando Alonso kazetari bizkaitarraren Por qué luchamos los vascos liburuaren edizio kaleratu berria besapean. Aurkezpena bihar bertan izango da, Zazpirak Bat Euskal Etxean, Entre Ríos 261, arratsaldeko lauretan. Bestalde, argitaletxeak stand-a zabalduko du gaur bihar eta etzi Ruralean. Bertan, besteak beste euskal gaiko liburuak prezio berezian lortu ahal izango dira, 'eurotan izango luketen prezioaren gaineko %50eko beherapenaz'.

Gehiago irakurri...


Skalariak taldeak bihar Mexiko DF-n eskainiko du Hego Amerikan egingo duen birako lehen kontzertua

2007/10/05

Skalariak taldeko kideak Mexiko DF-ko euskal etxean, 2000 urteko biran egin zuten bisitan Ska taldea bete-betean dago 'Ska-republik Tour' biran iragan den martxotik eta Latinoamerikan emango dituzten kontzertuekin agur esango diote euren ibilbideari. Bihartik aurrera eta hileko 14arte Mexiko eta Costa Rican izango dira aretoak musikaz eta giro onez betez. Mexiko DF-n hasiko dute bira, El Rayo aretoan. 5000 pertsona sartzen dira bertan eta dagoeneko ia sarrera guztiak saldu dituzte. Mexikon jarraituko dute 7an, Guadalajaran, eta 13 eta 14an San Josén arituko dira, Costa Rica. Hilaren 12rako kontzertu bat zuten hitzartuta Txilen baina bertan behera gelditu denez eta sarreren salmentan izan duten arrakasta ikusiz, baliteke 11an ere Mexikon errepikatzea, hala ere oraindik ez da ezer ziurtatu.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia