euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Goizueta familiaren 4. Topaketa astebete barru egingo da Argentinan La Platako Villa Elisan

2011/11/18

Goizuetarren 3. Topaketan parte hartu zuten senitarteko batzuk (argazkia EncuentroGoizuetarra) Datorren asteko larunbatean, azaroaren 26ean, hitzordua dute La Platako Villa Elisan Juan Angel Goizueta y Gracia Mariezcurrena bikotearen ondorengoek, Goizuetarren 4. Famili Topaketan. Nafar senar-emazte hauek 1840ean Argentinara heldu ziren Pedro eta Manuel anaien birraiton-amonak izan ziren. Euren ondorengoek azken urteetan familiaren zuhaitz genealogikoa osatu dute, Argentinara eta Estatu Batuetara zabaltzen diren adarrak harremanetan jarriz. Villa Elisan aurrez aurre topatuko dira eta munduko beste Goizueta deituradun guztiei bertara edo Facebook-eko famili-orrira biltzeko gonbitea egiten diete.

Gehiago irakurri...


'Agur eta Rosariora arte', bazkari erraldoi batekin bukatu zen igandean Necocheako euskal astea (eta IV)

2011/11/18

Igande goizeko dantzak: Euskal Asteko irudi politenetako bat (argazkia EuskalKultura.com) Urte osoa itxaron behar eta gero ziztu bizian pasatzen da Euskal Astea. Izan ere, epea laburra egiten zaigu nahi dugun guztia egiteko: dantzatu, kirola egin, abestu eta lagunekin elkartzeko, batzuk aipatzearren. Hala ere azaroaren 7tik 13ra gauza hauek eta euskal sentimendua adierazten dituzten beste hainbat ekintzetan hartu zuten parte Necocheara bildu zirenek. Baina “agur” esateko momentua ere heldu zen eta bederatziehun bat lagunentzako bazkari batekin itxi zen 2011ko Euskal Astea. Igande goizean, meza ospatu zen Karmen parrokian eta ondoren enparantzako dantzek gorri, zuri eta berdez jantzi zituzten hiriko kaleak. Bazkarian zehar, berriz, lehiaketetako sariak banatu ziren.

Gehiago irakurri...


Gose taldea AEBetan: "Hizkuntza komunikatzeko tresna bada, mugak apurtu baizik ez dezake egin" (bideoak)

2011/11/17

Goseko taldekideak San Frantziskoko SubMission aretoan eskainitako emanaldian (argazkia Gose) Gose taldeak AEBetan lehendabiziko bira egin zuen iragan azaroaren 5etik 12ra eta San Frantziskon eta Boise artean lau kontzertu eman zituzten arrasatearrek. San Frantziskon Basque Cultural Center-ek egin zuen Nafarroaren Jaian parte hartu zuen Gosek, eta Boisen Euskal Etxean jo zuen. Kalifornian euskal zirkuitotik kanpo beste bi emanaldi ere egin zituzten eta, orohar, kontzertu guztietan euren euskal trikitixa eta musika elektronikoaren arteko fusioak izan zuen harrera onarekin harritu ere egin zirela aitortu dio Ines kantariak EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Hogeita bost euskal etxetako dantza taldeek txalo bero-beroak jaso zituzten Euskal Asteko dantzaldian (III)

2011/11/17

Dantza emanaldia Necocheako Paris Antzoki bete-bete batean gauzatu zen (argazkia EuskalKultura.com) Tradizionalagoak batzuk; beste batzuk ausartagoak, estilo berriak baitaratuz; edonola ere, Argentinako dantza talde gehienetan Maria Julia Ercorecaren eragina aurki daiteke. Hara zergatik Argentinako euskal dantza munduko erreferentea izan zenaren omenez egin zen Necocheako Euskal Asteko Dantza Emanaldia. Urtero bezala, ehunka dantzarik hartu zuten agertokia kalitate handiko ikuskizuna eskaintzeko. Hona dantzaldiaren argazki erreportajea.

Gehiago irakurri...


Belgikan ere salduko da Laura Mintegiren 'Sisifo maite minez' liburuaren neerlanderazko bertsioa

2011/11/17

Laura Mintegi idazlea eta Henrike Olasolo editorea, Amsterdameko aurkezpenaren ostean egin zen liburu sinaketan (argzkia Zirimiri Press) Amsterdametik itzuli berria da Laura Mintegi idazlea, 'Sisifo maite minez' liburuaren neerlanderazko bertsioa aurkeztetik. Zirimiri Press argitaletxeak larunbatean antolatu zuen ekitaldira jende asko bildu zen, tartean propio Belgikatik eta Holanda iparraldetik etorritako literaturzaleak, eta halako interesa 'sorpresa handia' izan dela aitortu du euskal idazleak. Ekitaldiak euskal kulturarekin harremana duten zenbait lagun ere bildu ziren, hala nola, Rudolf De Rijk ohorezko euskaltzain belgiarraren alarguna. Henrike Olasolo editorea pozik agertu da elaberriak izan duen harrerarekin eta, Holandaz gain, Belgikan ere salduko dela iragarri du, The Standard liburudenda kateak 350 aleko eskaria egin baitio Zirimiri Press-i.

Gehiago irakurri...


Bilerak, afixak, euskara, danborrada, kalejirak… martxa handia Necocheako euskal asteko larunbatean (II)

2011/11/16

Euskal etxeko egoitza izan zen kalejirako abiapunta (argazkia EuskalKultura.com) Danborradaren soinuak Donostiatik Necocheara bidaiatu ziren joan den larunbatean. Izan ere, Gaztelubideko zuzendariarekin batera, San Sebastian eguneko erritmoak entzun ahal izan zen Euzko Etxea-ko egoitzaren aurrean. FEVA eta liburuzainen bilerekin hasi zen Euskal Asteko azken-aurreko eguna, danborrada, kalejira, dantza eta erromeriarekin bukatu zen. Hona larunbateko lehenengo zatiko argazki erreportajea.

Gehiago irakurri...


Etxeparek kultura eta irakurletzak sustatzeko diru gehiago erabiliko du 2012an aurrekontu beretsuarekin

2011/11/16

Etxepare Euskal Institutuaren logotipoa Etxepare Euskal Institutuaren Patronatuak eta Zuzendaritza Kontseiluak astelehenean aurkeztu zuten Gasteizen 2012ko aurrekontuen aurreproiektua, jarduera-plana eta Institutuaren plan estrategikoa. Institutuak 2.8 milioiko aurrekontua izango du, aurtengoaren ia berdina, baina diru gehiago erabiliko du nazioartean euskal kultura zabaltzeko eta irakurle sarea sendotzeko. Horrez gain, katedra berria inauguratuko da Chicagon apirilean eta euskal zinema erakustaldia egingo da New Yorkeko Lincoln Center-en, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Mundu osoko euskaldunen irudiekin mosaikoa osatzen ari dira Donostian, Diaspora ere tarteko

2011/11/16

Londresko Euskal Etxekoek euren ukabilaren marka utzi dute mosaikoan Datorren abenduaren 3an ospatuko den Euskararen Nazioarteko Eguna kari, Donostiako Euskara Patronatuak ekimen berezi bat jarri du abian interneten. 'Euskara Iruditan' izeneko webgunean mundu osoko euskaldunen irudiak biltzen ari dira, eurekin euskararen mosaiko erraldoi bat osatzeko. Badira jada makina bat irudi bertan, tartean Diasporatik heldutako bat edo beste ere. Argazkiak bidaltzeko baldintza bakarra euskararekin zerikusia izatea eta azalpentxo labur bat gehitzea dira, zeri buruzkoa den azalduz. Bidal ezazu zeure argazkia!

Gehiago irakurri...


Necocheako Euzko Etxea-k antolatu 2011ko Euskal Argentinar Aste Nazionaleko argazki-kronika (I)

2011/11/15

Necocheako Euskal Asteko herri kirolak hondartzan, partaideak Euskal Asteko elastikoak daramatzatela (argazkia EuskalKultura.com) Bukatu berria da aurtengo euskal astea baina oraindik makina bat hitz, irudi eta sentimendu dauzkagu gure irakurleekin partekatzeko. Argentinako bazter askotako lagunak bildu ziren pasa den astean Necochean Euskal Herriarekiko euren engaiamendua berresteko. Eta nahiz eta kasu askotan kilometro ugari egin behar izan, hori ez zen oztopo bihurtu hitzaldi, kirol, kanta, dantza eta, nola ez, parrandaz gozatu ahal izateko. Urtero bezala, EuskalKultura.com jaiaren partaide eta lekuko izan zen. Hona hemen ekitaldietako I. argazki erreportajea.

Gehiago irakurri...


Korrontzi euskal folk taldeak Brasilen joko du asteburuan, aurretik Cabo Verden sei kontzertu eman ostean

2011/11/15

Korrontzi taldeko bost musikariak Korrontzi taldea Cabo Verde eta Brasilen zehar bira egiten ari da egunotan, Sete Sois Sete Luas 2011 jaialdi erraldoiaren barruan. World music estiloko musika topaketa hau ekainaz geroztik ari da egiten munduko hamar estatutan (Brasil, Cabo Verde, Kroazia, Espaina, Frantzia, Grezia, Israel, Italia, Maroko eta Portugal) eta bere baitan 400 bat kontzertu eskaini dituzte ia 150 musikarik. Jaialdia asteburu honetan bukatuko da Brasilen eta bertan izango da, besteak beste, Korrontzi. Hiru kontzertu emango ditu taldeak Ceará hirian.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia