euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Kinku Zinkunegiren hitzaldi 'bizi eta argigarri'ak pintxo-pote biziari eman zion bide Sao Paulon

2013/07/22

Cervantes Institutuko argazkiak eta partaideenak Kinku Zinkunegirekin. Munduan euskara irakasleak formatzea xede duen HABEren 'Euskara Munduan' egitasmoaren baitan, ekimen horretako koordinatzaile den Kinku Zinkunegik bidaia egin ohi du Hego Ameriketara, programa barneko barnetegietan parte hartzeko. Aurten ere honela egin duelarik, Argentinako Rosarioko barnetegian parte hartzeko, egun batzuk lehenago Brasilen egon da, eta hitzaldia eman du bertan euskarari buruz Sao Pauloko Cervantes Institutuan, hiri honetako Euskal-Brasildar Etxetik adierazten zaigunez.

Gehiago irakurri...


15.000 pertsonatan igo da euskaldun kopurua Euskal Autonomi Erkidegoan 2006tik 2011ra

2013/07/22

EUSTATek egin duen ikerlaneko grafikoa Euskadiko hamar pertsonatik seik baino gehiagok euskarazko ezaupideak ditu, hala adierazten du EUSTATek “2011ko biztanleria eta etxebizitza zentsua” txostenean. Ikerketa honek 2006tik 2011ra 14.400 lagun gehiagok euskaraz hitz egiten dutela islatzen du, eta “ia-euskaldunen” kopurua 82.600 pertsonatan igo dela. Pertsona euskaldunen lurraldearen araberako azterketa eginez gero, 2011n Gipuzkoa mantendu da euskaldunen kopuruaren ehuneko handiena duen lurralde gisa, eta hari jarraiki, Bizkaia eta Araba.

Gehiago irakurri...


Euskara bor-bor Rosarion: barnetegi hasiera eta Katedraren aurkezpena egin ziren larunbatean Euskal Etxean

2013/07/22

Eskolak larunbat goizean hasi ziren eta datorren larunbatean bukatuko dira, eguerdian (argazkiak Valeria Oyarzabal) Garrantzi handiko ekintza bi burutu dira larunbatean Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxean. Alde babetik, HABEk sustatzen duen Euskara Munduan proiektuko 2013ko Neguko Barnetegia hasi zen goizean, Brasil, Txile, Uruguai eta Argentina bertako ikasleak partaide. Bestalde, Zazpirak Bat-ek Rosarioko Unibertsitatean emango duen Euskara eta Euskal Kulturari buruzko ikastaroaren inaugurazio zeremonia gauzatu zen arratsaldean. FEVAko goi mailako partaidetza bildu zuten bi ekitaldiek.

Gehiago irakurri...


Selma Huxley, historialaria: "Red Bay Gizateriaren Ondare izatea Kanadarentzat ona da, eta baita Euskadirentzat ere"

2013/07/22

Selma Huxley historialaria eta bere semea, Michael Barkham, artxiboko irudi batean (argazkia gipuzkoamuseoak.net) UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen iragan ekainean Red Bay badia kanadatarra, bertan dauden euskal baleazaleen arrasto historikoen garrantzia dela eta. Berria pozez hartu zuen Selma Huxley historialariak, 1977an gunea aurkitu zuen adituak. Kanadatar kostako inguru hauetan aurkitu diren euskal baleontzi hondoratuak eta bale arrantzaren aztarna arkeologikoak Red Bay National Historic Site gunean dira ikusgai gaur egun, eta izendapenak bultzada emango dio 200 laguneko herri honi, arrantzak beherakada latza izan zuen unean. Huxleyren ustez bai Kanadarentzat eta baita Euskal Herriarentzat ere onuragarria izango da.

Gehiago irakurri...


Igandean amaituko da Eusko Jaurlaritzaren Gaztemundu 2013 deialdian parte hartzeko epea

2013/07/19

Gaztemunduko aurreko edizio baten irudia, Gasteizen (argazkia EuskalKultura.com) Uztailaren 21a, igandea, da Eusko Jaurlaritzaren Gaztemundu 2013 egitasmoan izena emateko azken eguna. Aurtengo edizioa euskal etxeetako musika eta musikariei eskainita dago eta 18 urtetik gorako gazteek har dezakete parte --ez da adin mugarik ipini--, instrumenturen bat jo edo euren elkarteetan musikaz arduratzen badira.

Gehiago irakurri...


AEBetako euskal pikniken sasoia Renora (Nevada) eta Gooding-era (Idaho) iritsiko da asteburuan

2013/07/19

Renoko Zazpiak Bat Euskal Etxeko dantza taldea (argazkia RenoEE) Estatu Batuetako euskal etxeek udako hilabeteak baliatzen dituzte euren urteroko piknikak egiteko eta ekainetik irailera herrialde osora zabaltzen den festa egutegia osatu dute urteen poderioz. Asteburu honetan jai giroa Nevadako Reno hirira eta Idahoko Gooding-era helduko da, bertako euskal etxeek antolatu dituzten ekitaldiei esker.

Gehiago irakurri...


Iratxe Jaio euskaldunak eta Klaas van Gorkum holandarrak 'Azken Hitzak' emango dute bihar Buenos Airesen

2013/07/19

Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum 'Últimas palabras' (Azken hitzak) bideoak Argentinako azken diktadura militarraren ikurra den Alfredo Astiz fragata kapitainaren alegatu finalaren berrirakurketa bat da, aktore eta oratoria irakasle birekin elkarlanean egina. “Ariketa honek adi egoteko balio du. Era burutsu batean, diskurtso politiko batzuk erregimen militarrak justifikatzen saiatzen dira, indarkeria eta demokratikoak ez diren metodoei bizkarra emanez”, diote Iratxe Jaio eta Klaas van Gorkum-ek euren obrari buruz. ‘Azken Hitzak’ bihar larunbata aurkeztuko da, iluntzeko 7etan, Rojas Kultur Gunean, Corrientes kaleko 2038.ean, Buenos Airesen.

Gehiago irakurri...


Toki Eder Euskal Etxeak Carlos Urquiaga alkatea jaso zuen Jose C. Paz hiriaren Mendeurrenaren baitan

2013/07/19

Toki Eder Euskal Etxeak bat egin zuen hiriak antolatutako omenaldiarekin (argazkiaEE) Ehun urte betetzen ari dira hil honetan Jose Vicente Altube oñatiarrak ‘José Clemente Paz’ izena jarri zionetik Argentinako hiri honi. Euskal konexio hori kari, Toki Eder euskal etxeak partaidetza handia izan du urtemuga ospakizun ofizialean eta herriko plazan egindako omenaldia bukatzean, bere egoitzan jaso zituen Jose C. Pazeko mandatari eta erakunde askotako agintariak. Bestalde, hilabete hasieran Toki Eder bisitatu zuen Mariana Fernandez Castelli irakasleak, euskal geografiari buruzko hitzaldi bat emanez.

Gehiago irakurri...


Pantzart taldeak "Boli bili boli" antzezlana aurkeztuko du etzi Santa Fe eta Entre Rioseko jaialdiaren baitan

2013/07/18

"Boli bili boli" antzerkiaren irudia (argazkia Pantzarten blogekoa) Pantzart antzerki talde bilbotarrak “Boli bili boli” txontxongilo ikuskizuna aurkeztuko du larunbat honetan Santa Fe eta Entre Rios-eko XI. Nazioarteko Haur Antzerki Topaketan. Ikuskizuna hiru eta sei urte arteko haurrei zuzenduta dago eta Tolosako TOPIC Nazioarteko Txontxongilo Gunearekin lankidetzan sortua da. Ikuskizunak Juan Kruz Igerabideren euskal idazlearen haur olerkigintza du oinarri.

Gehiago irakurri...


Entzierro ikusgarria Caracasko Eusko Etxean: bigantxek ihes egin eta ikusleak ere lasterka jarri zituzten

2013/07/18

Caracaseko Eusko Etxean egin zen entzierroaren une bat, bigantxak ibilbidetik atera baino lehen. Gero ez zuten argazkiak egiteko astirik izan! (irudia CaracasEE) Caracaseko Eusko Etxeak iragan uztailaren 13an egin zuen urteroko San Fermin festa, eta, ohi bezala, aurtengoan ere entzierroa egin zuten bertako euskaldunek. Lagun asko bildu ziren ekitaldi honen emozio eta ikusgarritasunaz gozatzera. Ederra izan zen lasterketa, baina askok espero ez zuten ezustekoa izan zuten: bigantxak ibilbidetik atera egin ziren eta ikusleak ere lasterka jarri zituzten! Jazoera berri buletinetik hartu ditugu egunaren kronika eta irudiak.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia