euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Txakolinaren Eguna, Zine Zikloa eta Kolektibitateen Azoka, La Platako Euzko Etxearen eskutik

2013/09/17

Euzko Etxea-ko Matxin Burdin Liburutegiak antolatzen duen Zine Zikloa arrakastaz burutzen da ostegunero (argazkiaEE) Kide anitz bildu zituen La Platako Euzko Etxeak Txakolinaren Egunean. San Inazioren omenean burututako ekitaldia aspaldiko lagunak berriro biltzeko aukera ere izan zen eta Yon Andoni de Luzarraga Landea chef euskal-argentinarrak prestatutako menua dastatu ahal izan zuten euskal etxeko gonbidatuek. Berri honekin batera, Matxin Burdin Liburutegia garatzen ari den Zine Zikloa arrakasta handiz burutzen ari dela jakinarazi digute Buenos Aires probintziako hiriburutik. Datorren hitzordua ere baieztatu dute La Platakoek: irailaren 28 eta 29an Gizataldeen Azokan hartuko dute parte standa eta dantza ikuskizun batekin.

Gehiago irakurri...


Euskal Artzainak berriz ere Ameriketan: "Ez dugu hau sekula ahaztuko"

2013/09/16

Euskal Artzainak San Frantziskoko euskal etxeko frontoian (argazkia Euskal Artzainak Ameriketan) Duela 50 urte Ameriketara artzain lan egitera joan ziren, eta han urte latzak pasa ostean Euskal Herrira itzuli behar izan zuten, lankideak eta lagunak han utzita. Aurten, irailaren hasieran 40 bat lagunek aspaldiko ametsa bete eta Kaliforniara itzuli ziren, euren emazte eta seme-alabek lagunduta, han bizitakoak gogoratzeko eta hango lagunak agurtzeko. Esperientzia hunkigarria eta gogoangarria izan da, Euskal Artzainak Ameriketan elkarteko Laura Igantzik EuskalKultura.com-i azaldu dionez. "Ez dakizue zer den hau guretzat", esaten ziguten, negar malkotan, bai artzainek eta baita hango euskaldun askok ere.

Gehiago irakurri...


Euskal txiletar multzo batek Viñan txistulari doinuz kalejiraka ospatu zuen 'Inazio Deuna' festa

2013/09/16

Kalejira Txileko Viña del Mar-eko kaleetan 'Inazio Deuna' ospatzeko, "Hilario Olazaran Txileko Dantza eta Txistu Taldea" elkarte txiletarra antolatzaile Diasporan --eta Euskal Herrian bertan-- Iñaki Deuna, Inazio Deuna, Iñaki Donea, San Inazio eta bestelako izenak ere har ditzake Azpeitiko Loiolan jaio zen euskal santuaren jaiak; izen batez edo bestez, urteko jai garrantzitsuenetakoa izan da eta da munduko hainbat euskal etxe eta komunitatetan. Txileko Viña del Mar-en, txiletar euskal jatorridun eta gabeek bat egin zuten iragan abuztu hasieran jaia kalejiran, txistua, danbolina eta alboka lagun, ospatzeko, Angel Espinoza txistulari eta Maitane Uribe dantzarien buru, biak "Hilario Olazaran Txileko Dantza eta Txistu Taldea" elkarteko partaideak.

Gehiago irakurri...


Euskal Etxeei esker partaidetza handia izan dute Argentinako euskaldunek Immigrantearen Eguneko Jaialdietan

2013/09/16

Lapridako Gizataldeen Plaza (argazkiaEE) Irailaren 4an Immigrantearen Eguna ospatzen da Argentinan eta hilabete osoan zehar burutzen dira omenezko ekitaldiak. Jaiak mota askotakoak dira baina helburu bera jarraituz: arbasoak gogora ekarri eta euren jaioterriak aldarrikatzea. Eta euskal etxeetan horiexek eguneroko eginkizun diren arren, plazer eta engaiamendu handiz ateratzen dira egun berezi horretan euskaldunak beste kolektibitateekin sentimendu hori konpartitzera. Gaurko artikuluan Arrecifes, Gral Rodriguez, Laprida, Trenque Lauquen eta Parana herrietan Etorkinen omenezko festen laburpena.

Gehiago irakurri...


Harkaitz Canok poema-liburua aurkeztuko du Amsterdamen, Argentina eta Txilera abiatu aurretik

2013/09/13

Harkaitz Cano idazlea iaz Poznan-en (Polonian) egin zuen irakurraldi batean Zirimiri Press argitaletxeak neerlanderaz argitaratu du Harkaitz Cano idazlearen "Norbait dabil sute-eskaileran" poesia liburua eta bihar aurkeztuko du Amsterdam-en, "Read My World" literatura jaialdiaren baitan. Harkaitz Cano bertan izango da, bere lanari buruz mintzatzeko Maite Larburu kantariak gidatuko duen solasaldian. Ekitaldiak musika eta literatura uztartuko ditu. Luk Van Mensel eta Henrike Olasolo izan dira lanaren itzultzaileak. Ondoren, Argentina eta Txilera aldera abiatuko da idazle lasartearra.

Gehiago irakurri...


Kalakan-ek bira egingo du AEBetako euskal etxeetara, Boisetik New Yorkera, irailaren 26tik urriaren 14ra

2013/09/13

Kalakan, berriz ere Ipar Ameriketan Thierry Biscary, Xan Errotabehere eta Jamixel Bereau dira Kalakan hirukotea osatzen duten kideak eta bira egingo dute Estatu Batuetara irailaren 26tik urriaren 14ra. Boisen irailaren azken ostegunean hasiko dute bi aste pasexe iraungo dien bidaia, New Yorken bukatzeko, Etxeorratzen Hiriko Eusko Etxeak bere Mendeurrena ospatzeko antolatu duen Galan, Urkullu lehendakaria ere bertan. Orotara arituko dira Mountain Home eta Boisen (Idaho), Ontarion (Oregon), Renon (Nevada), San Frantzisko, Bakersfield eta Chinon (Kalifornia) eta New Yorken (NY).

Gehiago irakurri...


Union Vasca euskal etxeko pilotalekua Bahia Blancako Kolektibitateen XIII. Jaiaren egoitza izan da

2013/09/13

Deialdiari erantzunez, jende igari bildu zen irailaren 7an Union Vasca-ko pilotalekuan gizataldeen jaia ospatzeko (argazkiaEE) 2012ko etena gainditu ondoren, aurten bai burutu da Bahia Blanca hiri argentinarreko eta inguruko herrietako kolektibitateak biltzen dituen jaia. Ekitaldia bertako Union Vasca-ren baitan burutu zen joan den asteburuan, euskal etxeko pilotalekuan, eta hor elkartu ziren hamaika gizatalde euren sukaldaritza eta kultur adierazpenak eskaintzeko. Honekin batera, esan dezagun Union Vasca euskal etxe barneko ‘Beti Aurrera’ dantza taldeak 65. urteurrena ospatu duela abuztuan, Tres Arroyos eta Coronel Pringleseko dantzariak ere ekitaldian partaide.

Gehiago irakurri...


Lucio Etxaniz Iturria (Etxalar, 1893 - Arrecifes, 1988) gogoan, bere heriotzaren 25. urteurrenean

2013/09/13

Lucio Etxaniz etxalartarra, bere anaia Celestinorekin (argazkian) batera, euskalzaletasunaren eta euskal etxearen sustatzaile nekaezinak izan ziren Arrecifesen. Celestinmo ez zen sekula ezkondu; bai Lucio, eta lau seme-alaba izan zituen Joan den astelehenean 25 urte bete ziren Argentinako Arrecifesen Lucio Etxaniz Iturria hil zenetik. Etxalarren jaioa, beste hamaika euskaldunek bezala, bere ekarria munduari sorterritik kilometrotan urrun egin zion on Luciok, Argentinara emigratu eta Buenos Airestik ia berrehun kilometro iparmendebaldera dagoen Arrecifes herritik egin baitzion, ekarri euskalduna alabaina, euskal-argentinarra. Horren lekuko eta oinordeko da bere biloba Juan Agotegaray Etxaniz, eta honako lerroak idatzi eta igori dizkigu bere aitatxi zenaren oroiz.

Gehiago irakurri...


Euskal besta Kalifornian Jacqueline Gaton eta Cristopher Gardina gazteen ezkontza ospatzeko

2013/09/12

Jacqueline Gaton eta Christopher Gardina elizatik ateratzera doazela, konturatzean euren lagun dantzariek arkua prestatu dietela haren azpitik pasa daitezen senar-emazte bihurtu berritan. Poza eta hunkidura nagusi izan ziren joan den asteburuan Hego Kaliforniako euskaldunen artean, bertako bi gazte ezkondu baitziren, euren ilusioa komunitate osoari zabalduz. Eliza barnean kantuz, eta kanpoan Chinoko dantzariek eginiko arkupetik pasata, senar-emaztegaiek euren lagunen atxikimendua jaso zuten. Jacqueline Gaton eta Christopher Gardina gazte ezagun eta aktiboak dira, euren kulturari atxikiak, eta izan ere, Europara egingo duten euren ezkon-bidaian, hilabete emango dute barnetegi batean, euren euskara hobetzeko. Izango dute, ordea, Euskal Herriaz gain, Maroko, Bartzelona, Madril eta Normandia bisitatzeko aukera, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Maider Lopez artista euskaldunak Istanbuleko Biurtekoan parte hartuko du etzitik aurrera

2013/09/12

Maider Lopez artista donostiarra Istanbulen, atzo (argazkia Etxepare) Maider Lopez donostiarra Istanbulen da egunotan, bertan irailaren 14tik 20ra egingo den 13. Biurtekoan parte hartzeko. Bertan, "Making Ways" (2013) eta "Ataskoa" (2005) lanak aurkeztuko ditu. Istanbulen sortu du Lopezek "Making Ways" egitasmoa, Etxepare Institutuaren laguntzaz. Lanak hiri turkiarreko Karaköy gunean oinezkoek erabiltzen dituzten ibilbide alternatiboak erakusten eta aztertzen ditu; hiritarrek araudiak gainditzeko eta beren bidea sortzeko duten joerari buruzko hausnarketa eginez.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia