2013/10/03

Juan Carlos Gonzalezek idatzitako 'Salbador Juaquín Ezpeleta' liburuaren aurkezpena ostiralean egingo da Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxean, Cecilia Oberti aurkezle, eta kultur arloko erreferente batzuek partaide, hala nola Roberto Bereciartua lizentziatua, Dolores Moline artista plastikoa eta Luis Albornoz esataria. Hitzordua, urriaren 4an da, Zazpirak Baten egoitzan. Gonbite honekin batera, euskal etxeak gauzatu dituen azken aktibitateen berri ere iritsi zaigu Rosariotik: boleibol, zine eta San Inazio jaia.
Gehiago irakurri...
2013/10/02

Durante años representó a la perfección el hecho vasco americano. Era el vasco mejor situado en la administración pública de Idaho, electo para ello por el conjunto de la ciudadanía, y su figura resumía la realidad de la Diáspora: nacido en el nuevo país, había mamado en la casa la cultura de sus raíces y su ser vasco, que sentía y defendía con orgullo, al tiempo que, como estadounidense, mantenía el compromiso vital que evidencia su prolija carrera política. Joseba Etxarri, director de EuskalKultura.com, firma las siguientes líneas sobre la figura de Peter Thomas Cenarrusa.
Gehiago irakurri...
2013/10/02

Aurreneko aldiz Euskal Jai bat egin du aurten Valladolideko Gure Txoko elkarteak eta bertako arduradunak oso pozik agertu dira jarduerak izan duen harrera ona dela eta. Festa iragan irailaren 29an egin zen, igandean, eta euskal etxeko lagun asko bildu ziren bertara, lepoan arrantzale zapia zutela. Ekitaldiaren asmoa euskal kultura Gaztelako hiri honetako kaleetara ateratzea zen eta horixe lortu zuten, elkarteko koruak egin zituen kantaldiei esker. Egunari bukaera biribila emateko, lagunarteko bazkaria egin zen Gure Txokon.
Gehiago irakurri...
2013/10/02

Buenos Aires probintzia argentinarreko Askatasunaren Bideak lau urte daramatza euskal kultura zabaltzen San Miguel, Muñiz eta Bella Vista herrietan. Mota askotako ekintzak antolatzen ditu, tartean hitzaldiak, topaketak eta egunpasak. Euskara tailerra ere eskaintzen du elkarteak eta Euskal Herriari eta zehatzago Nafarroari buruzko informazioa zabaltzen du bere blog-etik. Larunbat honetarako proposamen zinematografikoa egin du. Hitzordua San Miguelgo Museo Historikoan izango da eta hautatutako izenburua, 'Bihotz ondoko sekretuak'.
Gehiago irakurri...
2013/10/01

Idahoko euskal iruditeria publikoan erakundeetan goien zegoen euskalduna, eta bertatik euskal presentzia eta irudia, eta euskal-amerikanoen izatea bera hobekien irudikatzen zuen pertsona zen Pete Cenarrusa. Bere bi izaerak, estatubatuarra eta euskalduna, gogotik bateratzen zituen. Euskaldunei eta euren kultura eta erakundeei geroa eman nahi zien, Ameriketan zein Euskal Herrian, eta horren alde lan egin zuen bere bizitza osoan. Mila gogoeta egin daitezke bere pertsonari eta ekarria buruz, eta segidako lerroetan horietako batzuk egin dizkigu Pete Cenarrusa gertutik ezagutu zuen Joseba Etxarri EuskalKultura.com-eko zuzendariak.
Gehiago irakurri...
2013/10/01

NABO Ipar Ameriketako Euskal Erakundeen federazioak Euskara koordinatzailearen postua betetzeko lan deialdia plazaratu du Astero berri buletinean. Orain arte Izaskun Kortazarrek bete du NABoren "Basque Language Coordinator" kargua, baina orain postua uztea erabaki du Boisen bizi den bilbotarrak, hainbeste urtean ardura hau bete ostean. NABOk postua betetzeko deialdia egin du eta eskabideak aurkezteko epea urriaren 7an, datorren astelehenean amaituko da. Betekizunen artean NABOko kide izatea eta AEBetan lan egiteko gai izatea.
Gehiago irakurri...
2013/10/01

Bartzelonako Euskal Etxeak aditzera eman du dagoeneko aurtengo Euskal Herria Sona! musika jaialdiaren kartela zein izango den, eta aurreko edizioetan bezala, euskal talde puntakoak bildu ditu bertan. Urriaren 25etik abenduaren 5a bitartean luzatuko da jaialdia eta musika estilo desberdinek lekua izango dute bertan: rock, ska, pop, country, blues, elektronika, reggae... Berri Txarrak, Gose, Gatibu, Bide Ertzean, Kokein, Korrontzi eta Sutagar izango dira, besteak beste, Bartzelonan.
Gehiago irakurri...
2013/10/01

Astebete egon da ikusgai Gral. Rodriguezeko Eusko Aterpea-n Gernikaren bonbardaketaren 75. Urtemugarekin batera iazko apiriletin euskal etxerik etxe ikusgai dabilen erakusketa ibiltaria. Zazpi egunetan zehar instituzioko kideak ez ezik, herriko jende ugari ere bertaratu da euskal etxera erakusketaren inguruan burututako ekitaldietan parte hartzera. Lagunak biltzeaz gain, Bizkaiko herrixkan gertatutako sarraskiaz hausnarketarako guneak ere sortu ditu proposamen kulturalak. Eusko Aterpeak jakinarazi du, bestalde, iragan asteburuan arrakastaz muntatu zutela ohiko euskal stand-a hiriko Expodel ekitaldian.
Gehiago irakurri...
2013/09/30

'Euskaldunen txapelduna' (the champion of the Basques) ere deitu izan zioten Idahoko Carey herriskako arrantxu batean euskaldunen seme euskaldun sortu eta bizi izan zen Pete Cenarrusari. Euskaldun jaio, euskaldun bizi, bere euskaldun sentimentua 95 urte luzetan gidari izan eta euskaldun hil da Idahoko Boise hiriburuan, hiru urtez minbiziaren kontra aritu izan ondoren, Freda emaztea beti lagun. 1950ean hasi zuen karrera politikoa, estatuko Ordezkarien Ganberan lehenik kide eta ondoren buru eta, azkenik, 36 urtez Idahoko estatu-idazkari izan zelarik, 2003an 85 urte zituela hauteskundeetara ez aurkeztu eta lekua egungo estatu-idazkari Ben Ysursari utzi zion arte. Francoren eta ondoren Aznarren pean, berak mugitu zituen Idahoko instituzioak euskaldunen aldeko aho batezko proposamenekin. Euskaldun bat joan da eta lagun bat.
Gehiago irakurri...
2013/09/30

Asteburu honetan inauguratu da Renoko Nevada Museum of Art delakoan Carmelo Ortiz de Elgea margolari arabarraren erakusketa, eta urtarrila arte izango da bertan ikusgai. Ortiz de Elgea euskal margolari ezagugunenetarikoa da eta 1966an Orain izeneko talde berriztatzailearen sustatzaile izan zen. 2011n Nevada eta Kalifornian barrena bidaia egin zuen, Bill Douglass antropologo eta euskaltzale amerikarrak gonbidatuta. AEBetako paisaiek liluratu egin zuten eta bidaia horretan ikusitakoa Nevadan aurkeztu den erakusketako margolanetan bildu zuen.
Gehiago irakurri...