euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

"Erakundearen une bikainean" ospatuko du Buenos Aires hiriko Euskaltzaleak-ek bere 70. urteurrena

2014/07/03

70 urte beteko ditu Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegia datorren uztailaren 15ean 1944tik da Euskaltzaleak Buenos Airesko euskaltegi eta gau-eskola. Aurten 70 beteko ditu, beraz, langintza horretan, eta urtebetetze-afaria datorren uztailaren 15ean egingo du Balvanera auzoko Lalin Zentroan. Elkarretaratzean, euskaltegiaren jardunbidea erakutsiko duen bideo bat proiektatuko du eta kantu, musika eta dantza saioak eskainiko dituzte etxeko tailerretako kideek. Urtemuga ospatu aurretik, hala ere, zine zikloarekin jarraituko du Euskaltzaleak-ek bihar, ekitaldi berean, segidan, San Fermin ospatuz.

Gehiago irakurri...


Manny Villanueva: "Kamioizalearen bizitza gogorra da AEBetan, bereziki kostarik kosta bazabiltza"

2014/07/03

Manny Villanueva Renoko bere etxeko egongelan (argazkia Ezti-EuskalKultura.com) Iparramerikar gehienek baino hobekiago ezagutzen ditu Estatu Batuetako errepideak. Izan ere, txikitako lagun durangarrek dagoeneko 'yanquia' dela esaten diote, berak erabat ukatzen badu ere. Manny Villanueva --Manuel Villanueva zen Euskadi utzi zuenean-- kamioizalea da. Renon bizi da eta egunero 800 bat kilometro egiten ditu 18 abiadura eta 575 zaldi dauzkan bere kamioian.

Gehiago irakurri...


Kalifornia Hegoaldeko Euskal Etxeak urteroko jaia ospatuko du igande honetan, Chinoko zelaietan

2014/07/02

68. urtez ospatuko du Southern California Basque Club-ek bere piknik eta euskal jaia (argazkia Mike Aguerre) Igande honetan, uztailaren 6an, urtero antolatzen duen euskal piknik eta jaiaren 68. ediziora iritsiko da Southern California Basque Club. Hego Kaliforniako euskal etxerik zaharrena den elkarte honek 400 lagun inguru batu zituen iaz festara eta “antzeko jende kopurua espero dugu aurten ere”, adierazi dio Mike Aguerre antolatzaile taldeko partaideak Euskalkultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Kukai dantza konpainiak bira zabala egingo Argentinan abuztuaren 22tik irailaren 7ra

2014/07/02

"Gelajauziak" ikuskizunaren emanaldia Donostiako Konstituzio plazan (argazkia www.kukai.info) Argentinan inoiz egin duen birarik luzeena egingo du aurten Kukai dantza konpainiak: bi aste pasatxo, Buenos Airesen hasi eta Santa Fen amaituz. Argentinako hiriburuko Regio Antzokian "Komunikazioa-Inkomunikazioa" ikuskizuna aurkeztuko du, abuztuaren 22, 23 eta 24an. Jarraian, "Gelajauziak" lana eramango du Tucuman, Salta, Jujuy, Corrientes, Resistencia, Parana eta Santa Feko antzokietara. Euskal etxeen zirkuitotik kanpoko bira da, baina Kukaiko koreografoak, Jon Mayak, hiriotako euskaldunekin lankidetzan emanaldi edo lantegiak antolatzeko prest dagoela agertu du.

Gehiago irakurri...


Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak EEak San Juan Gaua sartu du 2014ko hiriko ekintzen programan

2014/07/02

Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxeak San Juan Gaua ospatu zuen ekainaren 29an (argazkia Isa Oderiz) Zeremonia Trenque Lauquengo Udal Parkean burutu zen, publiko ugari bildurik, eguna iluntzen hasia zenean. San Juan suaren inguruan euskal etxeko gazteak ez ezik, bildutako jendea ere animatu zen dantzatzera kalejiraren soinuak erakarrita. Erakundearen datozen ekintzei dagokienez, Euskal Sustraiak-ek jakinarazi digu San Fermineko taberna antolatuko duela uztailaren bigarren asteburuan eta hirugarrenean, berriz, zine emanaldia.

Gehiago irakurri...


Astelehenean hasi dira Lazkaoko Maizpiden Ipar Ameriketako ikasleei zuzendutako euskara eskolak

2014/07/01

Ezkerretik eskumara: Mary Araquistain, Xabi, Daniel Henriksen, Itxaso Cayero eta Helen Faulkner, Lazkaon afaltzen (NABO) Atzo astelehena, ekainaren azken egunean, hasi zuten Maizpide barnetegiko egonaldia Ipar Ameriketatik heldutako bost ikaslek. Asteartean heldu zen Lazkaora (Gipuzkoa) azkenengoa. Mary Araquistain, Helen Faulkner eta Ysabel Bilbao Idahotik helduak dira, David Pérez-ek Kaliforniatik egin du bidaia, Norvegiar jatorriko Daniel Henriksen ere badago taldean, bai eta Illinoiseko Xabi. Bi astez arituko dira bertan, egunean zortzi orduz euskara ikasten.

Gehiago irakurri...


Zure abizenaren jatorria den baserria aurkitu nahi? "Gure abi izenak"-en Bizkaia eta Gipuzkoakoak dituzu

2014/07/01

Iñigo Rementeria genealogia adituaren "Gure Abi Izenak" liburuaren azala Iñigo Rementeria genealogian adituak orduak eta orduak eman ditu Bizkaiko eta Gipuzkoako artxiboetan, pasio eta denborapasa bihurtu zaizkion ikerketan murgilduta: hainbat abizenen jatorri izan ziren baserriak aurkitzen eta zerrendaratzen. "Gure Abi Izenak" liburuan ia 10.000 abizenen jatorrizko etxeak bildu eta argitaratu zituen, eta orain Antzinako genealogia elkartearen eta EuskalKultura.com-en bitartez eskuragarri jarri du lan hori, doan kontsultatu eta deskargatu daitekeen PDF bat medio. Eskerrik asko, Iñigo!

Gehiago irakurri...


Viedma eta Patagoneseko EEak egoitzan egindako berritze lanak erakutsiko dizkie gaur bere bazkideei

2014/07/01

Viedma eta Patagoneseko Beti Aurrera Aberri Etxean egindako lanak (argazkiak EE) Beti Aurrera Aberri Etxea-k bere ateak irekiko dizkio gaur komunitateari, etxeko kide eta lagunek azkenaldian egoitzan egindako lanak ikusi ahal ditzaten. Etxearen berritze prozesua nola izaten ari den argi erakusteko, gainera, garapena urratsez urrats islatzen duten irudiak proiektatuko dituzte. Hitzordua gaur da, arratsaldeko 5etan, Viedmako Alberdi kaleko 169. zenbakian. Berri honekin batera San Fermin eta San Ignazio ospatuko dituztela jakinarazi digute Viedma eta Patagoneseko euskal etxetik.

Gehiago irakurri...


'Euskadi bere pintzelean', gaur abiatuko da Bahia Blancan Ignacio Diaz Olanoren lanen erakusketa

2014/06/30

Ignacio Diaz Olano margolari gasteiztarraren lanen erakusketa ekainaren 30etik uztailaren 12ra egongo da zabalik Argentinako Bahia Blancan, bertako Union Vasca euskal etxearen eskutik Bahia Blanca hiri argentinarreko Rivadavia Liburutegiko Aguirre Aretoak Ignacio Diaz Olano pintore gasteiztarraren (1860-1937) erakusketa bat zabalduko du gaur iluntzean, bertako Union Vasca euskal etxearen eskutik. Gasteizen jaio eta hila, Diaz Olanok Gasteizen eta Erroman ikasi zuen eta marrazkigile, ilustratzaile eta margolaria izan zen. Bere lanek inguruari kendutako gaiak islatzen dituzte. Erakusketa ekainaren 30etik uztailaren 12ra egongo da zabalik.

Gehiago irakurri...


Bizi-bizi Udaleku: dantzaz, musikaz eta lagunarteaz gozatzen ari dira AEBetako euskal gazteak Elkon

2014/06/30

Dantza ikastaroan gustura aritu ohi dira neska-mutilak (argazkiak Udaleku 2014) Iragan ekainaren 22az geroztik Elkon dira AEBetako euskal komunitateko 65 neska-mutil, NABO euskal etxeen federazioak urtero antolatzen duen Udalekuan. Uztailaren 4a bitartean izango dira bertan, euskal kultura ikasten eta gozatzen: dantza, euskara, txistua, musa, pandero, makila eta pala ikastaroak egiten ari dira eta Udaleku 2014 Facebookeko orrian egunero argitaratzen dituzten argazkietan argi ikusten da ederki pasatzen ari direla. Hona hemen irudi horietako batzuk.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia