euskal diaspora eta kultura
2015/05/28
"La colectividad de origen navarro en Argentina. Los centros navarros como espacio de encuentro" (Nafar jatorriko gizataldea Argentinan. Nafar etxeak elkargune gisa) izenburuko liburua Nafarroako Unibertsitate Publikoak, Rosarioko Unibertsitate Nazionalak eta Buenos Aireseko Unibertsitateak elkarrekin egindako ikerketa baten emaitza da. Ikerlana 2014an argitaratu zen Nafarroan eta orain Rosarioko Zientzia Politiko fakultatean aurkeztuko da, Sagrario Anaut doktorea (UPN) eta Mariana B. Garcia magisterra (UNR) egileak lagun.
2015/05/28
Gutxi dira baina zalantzarik ez da gogor eusten diotela euskal sua El Salvadorren atxikitzeari. Datorren larunbatean, munduko beste hamaika euskal etxe, famili-etxe eta bilgunetan egingo duten bezala, pantailaren aurrera bilduko dira, eurak San Salvadorreko Euskal Etxearen egoitzan, Athletic-ek eta Bartzelonak jokatuko duten Espainiako Errege Koparen Finala ikusteko, ilusio handiz eta Athletic eta gainerako euskal taldeen zaleak elkarretaratze berera baturik.
2015/05/27
Gaztemundu 2015 programan parte hartzeko irrikaz diren Diasporako gazteei heldu zaie martxan jartzeko ordua. Atzo Eusko Jaurlaritzak Gobernu Kontseiluan onartu zuen Gaztemundu 2015 programaren deialdia egitea, eta, prebisioen arabera, datorren ekainaren 2an argitaratuko da, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzatik Euskalkultura.com-í adierazi diotenez. Argitalpen dataren biharamunean hasiko da hautagaitzak bidaltzeko epea. Adi beraz!
2015/05/27
Ainara LeGardon musikaria, Jaime de los Ríos media-artista eta Eneko Gil dantzaria Poloniako Wroclaw hirian egonaldi artistiko bana burutuko dute uda partean, DSS2016EUk eta Etxepare Euskal Institutuak bigarren urtez sustatutako deialdiari esker. Donostia eta Wroclaw hirietako soinuak, Twitter, artea eta dantza izango dira euren sorkuntzen ardatzak.
2015/05/27
Zikloaren baitan, euskal zinematografia ezagutzen hasteko lau pelikula eta ‘Kimuak’ bildumaren beste horrenbeste laburmetraia proiektatuko dira hiriko Cotesma Kultura gunean, euskal etxeko kide den Gorka Eskisabel Bontigik eta Carlos Gabilondo irakasleak koordinaturik. Emanaldiak asteartero izango dira, datoren asteartean, ekainaren 2an hasita, eta saioak hasi aurretik sarbide moduko aurkezpen bat eskainiko zaie bildutakoei.
2015/05/27
Bosgarren urtez antolatu dute 2015ean, maiatzaren 17an, Txikifest jaialdia Eder Montero eta Alex Raij sukaldariek. New Yorken duten Txikito jatetxearen eskutik, 450 bat lagun inguru bildu ziren txakolinaz eta kalitatezko jakiez gozatzeko. Ekitaldiak, euskal ardogileak ezagutzera emateko ere balio izan zuen. “Banatzaileak eta ardogileak harremanetan jartzen saiatzen naiz beti, erakustazoka moduko bat da hau”, esan dio Monterok EuskalKultura.com-i. Gastuak garbitu ostean, gainera, MS Hope for a Cure elkarteari emango dizkiote irabazi guztiak, dohaintzan.
2015/05/26
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA-BOPV) joan den ostiralean, maiatzaren 22an, eman du argitara HABEko zuzendari nagusiaren Ebazpena, non euskal etxeek ematen dituzten euskara klaseen 2014-2015 ikasturterako dirulaguntzak zehazten dituen, orotara ia 210.000 euroko kopurua banatuz munduko 29 euskal etxe eta euskal etxeen federazio artean, 16 herrialdetan.
2015/05/26
Mende erdi bete zuen egun berean, maiatzaren 18an, jaso zuen Espainiako Arte Eszenikoen Max saria Sabin Bikandi txistulari, danbolin jotzaile eta musika sortzaileak (Barakaldo, 1965). Kukai dantza konpainiaren Gelajauziak ikuskizunerako sortu zuen musika, Xabier Erkizia musikariarekin batera. «Oso pozik hartu dut. Kukaikoek, gazteagoek, parranda egin dute eta dantza, nik gutxiago, baina uste genuenaren kontra oso ekitaldi beroa izan zen. Oso ondo hartu gintuzten; ez zen ekitaldi friboloa edo hotza izan». Kukaik ere Max saria eskuratu du lan berberarengatik, artista zerrenda onenaren kategorian. Gorka Erostarbek sinatzen du elkarrizketa Berrian.
2015/05/26
Paco Casteig errenteriarrak eta haren emazte Bego Illarramendik jatetxe bat dute Mexikoko Queretaro herrian, "Los Sabores de Paco y Bego" izenekoa. Egunotan hiriko euskal komunitatea suspertu nahian dabiltza, eta horretarako euren lokala bilgune gisa eskaini dute. "Lehen Celayako Arrano Beltza elkartean biltzen ginen, baina Yon de Luisa laguna hil zenez geroztik ohitura galdu da", esan diote EuskalKultura.com-i. Queretararoko jatetxean hilean behin edo euskaldunak elkartzea pentsatu dute, "horrela lokal bat alokatu beharrik ez izateko".
2015/05/25
Hauteskundeak izan ziren atzo Hego Euskal Herrian, udal eta foru erakundeetan, eta herritarren bozkak aldaketa nabariak ekarri zituen, batez ere Nafarroan non inoiz baino sendo eta indartsuago agertu den UPN foru gobernutik kanporatzeko jarrera, zenbakiek lagundua. Aldaketa hori posible da Nafarroan, kasu horretan Uxue Barkos (Geroa Bai) izan daitekeelarik gobernuburu berria, nahiz eta UPN izan den indarrik bozkatuena, baina aski sostengurik gabe Parlamentuan, gobernuari eusteko. Hauteskundeei buruz eta beste gairen bati buruzko iruzkinak datozen lerro hauetan.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus