euskal diaspora eta kultura
2015/06/02
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak argitara eman du gaur Gaztemundu trebakuntza programaren 2015eko deialdia. Programa hau Diasporako eta euskal etxeetako gazteei zuzendua da eta bihartik aurrera bertan parte hartu nahi dutenek hilabeteko epea izango dute eskabideak bidaltzeko. Aurten programa irailaren 25etik urriaren 9a bitartean egingo da, eta 15 gaztek parte hartuko dute.
2015/06/02
Urriaren 26tik azaroaren 1aren bitartean izango da aurten Argentinako Euskal Aste Nazionala La Pampa probintzian eta irrika sumatzen da euskal gizataldean hogeita bat urteren ondotik Macachinera itzuliko delarik. EuskalKultura.com-ek Euzko Alkartasuna-ko arduradunekin hitz egin du eta informazioa pasatu digute zalantzak argitzeko. "Antolaketa ahalegin handi bat egiten ari gara, eta dudarik ez dugu etorriko den jende guztiari lekua egin, ostatua eman eta merezi duen tratu ona emango diogula", ziurtatu dute.
2015/06/02
Espainiako Gerra Zibila baino lehenago Hego zein Ipar Ameriketara migratu zuten Erro inguruko nafarrek beren jaioterrietara itzultzean eragin zituzten aldaketak ikertze bidean da Amaia Iraizoz historialari aritzuarra Nevada-Reno Unibertsitatean. “Eginda dauden ikerlan gehienek migrazio euskaldunak Ameriketan izandako eragina ikertzen dute, ez dago bueltatu zirenez lan askorik”, esan dio EuskalKultura.com-i.
2015/06/01
Ostiralean Bilboko Arriaga Antzokiak Klasikoen Irakurraldi berri bat hartuko du eta urtero legez makina bat euskal etxek parte hartuko dute ekitaldian, aldez aurretik grabatutako bideoen bitartez. Aurtengo protagonista Joseba Sarrionandiaren "Narrazio Guztiak" liburua izango da eta antolatzaileek agertu dutenez, idazlea berak bideo baten bidez hasiera emango dio irakurketari.
2015/06/01
Ekainaren 22an hasiko du Boiseko Ikastolak 2015eko udako programa. Baina ez azkeneko hamazortzi urtez egoitza izan duen St. Paul’s Catholic Student Center-en, martxoaren 2an erositako eraikin berrian baizik. Idahoko hiriburuko Broadway kale jendetsuan dago, eskola publiko baten aurrean. “Ikusgarritasunean irabaziko dugu, aldaketak hobekuntza nabariak ekarriko dizkigu”, adierazi dio EuskalKultura.com-i Oihana Andion irakasleak.
2015/06/01
Euskara eta dantza eskolak dira Euskal Sustraiak-ek komunitateari betidanik eskaini dizkion aktibitateak. Aurten, ordea, Mus Tailer bati ere ekingo dio, hogeitik gora interesatuk dagoeneko izena eman dutela. Asteroko ekintzez gain, jai egitarau jakin bat ere garatzen du Trenque Launquengo euskal elkarteak, eta maiatzean erakundea sortu zeneko urteurrena ospatu eta gero San Juan Suari begira ari dira orain lanean.
2015/05/29
NABOk bihar jokatuko du bere Mus Txapelketako final nazionala. 43 euskal etxetako bikote irabazleak arituko dira enbidoka Idahoko Homedale-n, norgehiagoka irabazi eta Nazioarteko Txapelketan AEBetako ordezkari izateko. Oso jarduera hedatua da musa euskal etxeetan. “Gero eta klub gehiagotan egiten da, Mundialeraino heltzea ohorea delako”, aitortu dio Pierro Etcharren, NABO mus arduradunak EuskalKultura.com-i. Homedale-ko Txoko Onak antolatu duen biharkoan, ia ehun jokalari eta hainbat jarraitzaile bilduko dira.
2015/05/29
Bizkaiko Alianzo enpresak garatu du Euskal Quiz jolasa, eta Android eta iPhone mugikorrentzako app batean eskaintzen du, doan. Jolasak euskal herriei buruzko galderak egiten ditu eta erantzun zuzen gehien ematen dituen jokalariak herri bakoitzeko "alkate" bihurtzen dira, eta onenak "lehendakaritza birtuala" eskura dezake. Jolasa euskara sustatzeko helburuarekin garatua da.
2015/05/29
Argentinar Aberri Eguna Maiatzaren 25ean ospatzen da, hamaika ekitaldi antolatuz herrialde osoko herri eta hirietan. Euskal etxeak ere festaren partaide dira eta kabalkada eta ekintza ofizialetan ikurrina altxatzen dute bandera zuri-urdin argiaren parean. Ezin partaidetza guztiak hona ekarri, baina bai batzuk. Hona argazki-galeria Arrecifes, Chacabuco, Mar del Plata, Olavarria, San Nicolas, Tandil, Viedma-Patagones eta Villa Mariako irudiekin.
2015/05/28
Euskal gaiei buruzko ikerketak burutu nahi dituzten doktoreei zuzendua da Basque Fellowship beka eta urtebetez ikerketa hori Oxford Unibertsitateko Saint Anthony's College delakoan egiteko aukera ematen du. Aurreko ikerlariak hainbat arlotarikoak izan dira: historialariak, gizarte zientzilariak, antropologoak eta euskal gaietan espezializatutako nazioarteko abokatuak,besteak beste. Eskabideak aurkezteko epea ekainaren 21ean itxiko da.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus