euskal diaspora eta kultura
2015/07/08
Hogei urte joan dira ‘Basque Music of Boise, Volume 1’ diskoak argia ikusi zuenetik eta, efemeridea ospatzeko, bigarren zenbakia eman du argitara Boiseko Euskal Museoak. Joan den astean aurkeztu dute “hiriko euskal musikaren historia batu” nahi duen bildumako bigarren albuma. Museoan bertan izan zen aurkezpen jaia eta hogei bat lagun hurbildu ziren, disko labetik atera berria erosi, jatekoaz disfrutatu eta Beti Gazte eta Amuma Says No taldeen zuzenekoaz gozatzeko.
2015/07/08
Uztailaren 14an Kalifornia aldera abiatuko da Begiz Begi talde euskalduna, "Joan ihes egin baino lehen" diska berria aurkezteko bertako euskaldunei. Taldeak bi kontzertu emango ditu, San Frantziskon eta Chinon. Tartean Los Banosen eta Bakersfield-en ere izango dira, Diasporako kideak elkarrizketatzen dokumental baterako. Musika izango da lan horren ardatza eta Euskal Herrian erakutsiko dute, AEBetako euskaldunen mundua ezagutarazteko.
2015/07/08
Buenos Aires probintziako Baradero hiria 400 urte betetzen ari da uztail honetan eta Udalak antolaturik programa anitza garatuko da hilabete osoan zehar. Aurrera euskal etxeko lagunak ere izango dira jaian protagonista eta hiriko euskal gizataldearen izenean, “Gure Aitonak” izeneko liburua aurkeztu, haritz bat landatu eta monolito bat desestaliko dute, bertako San Ignacio auzoan.
2015/07/07
Txupinazo zirraragarriaz gozatu zuten aspaldiko partez iruindarrek, aurten Udaletxeko balkoian ikurrina ere ikusi ahal izanik. Udaletxeko plaza zapi gorrien itsaso bat izan zen, eta eguerdiko hamabietan festak eztanda egin zuen bertan. Diasporan zehar ere jaia eta zalaparta zabalduko da asteburuan eta Sydneyn, Mexikon, Boisen, Caracasen eta hamaika lekuetara helduko da "Gora San Fermin" oihua.
2015/07/07
Erlikia abuztuaren amaieran iritsiko da Vatikanotik Misiones probintziara eta bertako San Ignazio herriko parrokian jarriko da beneragai. Bere hamargarren urtebetetzean, ekintza programa polita ari da garatzen txikia baina kementsua den Mesopotamia argentinarreko Corpus Christiko Eusko Etxea. Azken asteotan burututako aktibitateen artean genealogiari buruzko tailerra eta euskal zinema saioa aipa daitezke.
2015/07/06
Nafarroan iruindarrak txupinazoaren zain daude irrikaz baina munduaren beste muturrean, Venezuelan, aurrea hartu diete Valentziako Euskal Etxean, Carabobo estatuan. Bertan, asteburuan egin zuten San Fermin festa, bazkari batekin eta bigantxa eta guzti. Giroa aparta izan zen eta gazte zein nagusiek asko gozatu zuten egunaz.
2015/07/06
Wyoming estatua sortu zela 125 urte ari dira betetzen aurten dira eta ospatze-ekitaldietako akademikoki garrantzitsuena, ekainaren 11an eta 12an antolatu zuen bertako gobernuak. Dozenaka ikerlarik hartu zuten parte programa trinko eta arrakastatsuz antolatutako Kongresuan, tartean, Iker Saituak, Denice Wheeler-ek eta David Romtvedt-ek, hirurak euskal-amerikar gaietan aritu eta adituak.
2015/07/06
Urriaren 26tik azaroaren 1era garatuko da aurten Argentinako Euskal Aste Nazionala eta Euzko Alkartasuna euskal etxe antolatzaileak jaian parte hartzeko voucherren prezioak jakinarazi ditu azken orduotan. Azpimarratzekoa da familia-etxeetan ostatua hartu nahi duten pertsonek ez dute ordaindu beharko; hala ere, eta antolaketa lana errazte aldera, Euzko Alkartasuna-tik eskatzen dute parte hartzaileen zerrenda lehenbailehen bidaltzeko. Bestalde, Dantza Taldeen Zuzendarien bilera uztailaren 18an izango da, Macachingo euskal etxean bertan.
2015/07/03
Buenos Aires probintzia iparmendebaldeko Arrecifes herrian duela mende erdi bat jaioa, Teresa de Zavaleta irakaslea da, eta euskara eta euskal kulturak bustitako bizitza darama Argentinan. Lanerako gaitasun harrigarri baten jabe, horri gehitzen dizkio egiten dituen gauza ororekiko entusiasmoa, ezagutza, rigorea eta dedikazioa, pertsona emana baita, eta engaiatua. Duela 25 urte hasi zuen euskara eta euskal kultura iraskale bidean, lekukotasuna, sinesgarritasuna eta eskuzabaltasuna ere ezaugarri ditu. Duela gutxi berriz ere hautatu dute Buenos Airesko Euskaltzaleak-eko lehendakari, ohore eta dedikazio handiko ardura.
2015/07/03
Urtero legez Bordeleko Euskal Etxea jai handia antolatu zuen Musikaren Bestaren karira, eta beste behin lagun asko bildu ziren Place des Basques enparantzan egin ziren ekitaldietara. Musika, kantua, euskal dantza eta euskal jaki goxoak izan ziren dastagai eta gozagai, eta giro bikaina izan zen dantzaldian, igandea izan arren.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus